Nerbio Sistema: Estimuluak, Transmisioa eta Egitura Nagusiak
Estimuluak Hartzea: Errezeptoreak
Errezeptore bakoitza estimulu jakin baten eraginpean dago. Kokalekuaren arabera, kanpoko edo barruko errezeptoreak izan daitezke.
Hauek nerbio-bukaera askeak edo kapsula batekin inguraturiko zelula sentsitiboak dira, korpuskulu sentsitiboak osatuz.
Sentimen Organoak
- Ukimen-organoak: Kontaktuz, presioz, minaz, beroaz edo hotzaz estimulatzen dira.
- Oreka-organoak: Azkartze, errotazio edo norabide aldaketak hautematen dituzte. Ornogabe askok estatozistoak dituzte.
- Entzumen-organoak: Soinuak hartzen dituzte. Intsektuek kordotonal organoak dituzte.
- Usaimen-organoak: Gas egoeran dauden substantzia kantitate txikiak hautematen dituzte. Artropodoek antenetan dituzte.
- Dastamen-organoak: Substantzia likido edo solidoak hautematen dituzte (adibidez, euliek hanketan).
- Ikusmen-organoak: Argi-erradiazioek estimulatzen dituzte. Adibidez, begi konposatua.
Nerbio Bulkada: Transmisioa Neuronan Zehar
Geldiune Egoera (Polarizazioa)
Zelularen kanpoaldean disoluzio bat dago ioiekin (zitoplasmak ere baditu ioiak). Ioiak barneratu eta kanporatu egiten dira, baina desoreka mantentzen da. Kanpoaldea positiboa da eta barrualdea negatiboa (Zelula polarizatua, geldiunean, -70 mV).
Mintzean Na/K ponpa dago: 3 Na+ atera eta 2 K+ sartzen ditu energia erabiliz. Hau atseden egoeran gertatzen da despolarizazioa konpentsatzeko.
Despolarizazioa
Nerbio bulkada gertatu eta estimulua iristean, polarizazioa alderantzizkoa bihurtzen da (Na+ sartu, K+ atera). Na+ gehiago dago barruan (barrua +, kanpoa -) eta despolarizazioa gertatuko da ponpa desaktibatuta (+40 mV).
Birpolarizazioa
Domino efektu baten bidez despolarizazioa gertatu eta aldi berean birpolarizazioa ere gertatzen da.
Sinapsia
Neuronen arteko lotura funtzionala da, ezin direlako fisikoki ukitu. Nerbio bulkada neurona presinaptikoaren axoiaren azken puntutik atera eta neurona postsinaptikoaren hurrengo dendritek hartzen dute.
Sinapsi Elektrikoak
Neuronak oso hurbil daude eta ioiek neurona batetik bestera igarotzeko aukera dute. Transmisioa oso azkarra da.
Sinapsi Kimikoak
Neuronen arteko tartea handiagoa da (espazioa: arrail sinaptikoa). Bukaera-botoitik neurotransmisoreak ateratzen dira eta neurona postsinaptikoaren errezeptore espezifikoetara iristen dira.
Nerbio Sistema Zentrala (NSZ)
Garunaren Zatiak
- Telentzefaloa: Garun-azala eta hemisferioak.
- Dientzefaloa: Aurrekoaren azpian kokatua. Epitalamoa, talamoa eta hipotalamoa hartzen ditu barne.
- Mesentzefaloa: Ikusmen-gingilak.
- Metentzefaloa: Zerebeloa eta Varolio zubia.
- Mielentzefaloa: Bizkarrezur-erraboila.