URAREN KUTSADURA
Uraren kalitatean zuzenean edo zeharka aldaketa kaltegarriak eraginez, uraren erabilera arrunta edo bere funtzio ekologikoak aldatzen edo murrizten dituzten energia edo materiak agertzea da kutsadura. Ur korronte bat kutsatuta dago, ur korronte horren konposizioa eta egoera aldatu egiten bada, ondorioz berez zituen erabilerak murriztu egiten dira. Kutsadura lausoa (jatorria ez dago zehaztuta) eta kutsadura zehatza (jatorria ondo zehaztuta) bereizten dira.
Ekosistema urtarreko kutsatzaile nagusiak hauek dira: ongarriak, materia organikoak, bakterioak, xaboiak, olioak, azido eta base gogorrak.
a) Kutsatzaile kimikoak
Organikoak
Hirietan (sukaldetik edo komunetik behera joaten diren koipeak, detergenteak, etab.) kutsatzaile multzo...