Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Immunitate-sistema: Gure gorputzaren defentsa-mekanismoak

Biologia3,08 KB

Immunitate-sistema organoz, zelulaz eta zelula-produktuz osatuta dago. Horien bitartez, organismoa mikroorganismo patogenoen sarreratik, ugalketatik eta inbasiotik babesten dute.

Mikroorganismo patogenoak

Mikroorganismo patogenoak agente biologiko mikroskopikoak dira (hala nola bakterioak, birusak, onddoak edo protozooak), gaixotasunak sortzeko gai direnak beste organismoetan sartu eta ugaltzen direnean.

Kanpoko defentsak

Epidermisa

Gorputza inguratzen duen barrera fisikoa da. Ileak ditu patogenoak eta zikinkeria blokeatzeko. Gainera, koipea eta izerdia jariatzen ditu; horiek mikroorganismoak neutralizatzeko substantzia kimikoak dituzte.

Mukosak

Mukia sortzen dute patogenorik ez sartzeko.

Zer da mikrobiota?

Gure gorputzean bizi den mikroorganismoen...

Jarraitu irakurtzen "Immunitate-sistema: Gure gorputzaren defentsa-mekanismoak" »

Larruazalaren Egitura eta Funtzioak

Biologia10,14 KB

Azalaren Geruzak

Azala hiru geruza nagusik osatzen dute:

  • Epidermisa: Azalekoa, mehea eta oso zelularra da.
  • Dermisa: Bigarren geruza da, lodiagoa eta haritsuagoa, eta hodi eta nerbio ugarik zeharkatzen dute. Dermisean daude larruazalaren eranskinak: sebo-guruinak, izerdi-guruin ekrinoak eta apokrinoak, ileak eta azazkalak.
  • Larruazalpeko gantz-ehuna edo hipodermisa: Dermisaren azpian dagoen ehun konektibo laxo bat da.

Epidermisa

Larruazalaren kanpoko geruza da, eta ingurunetik babesteko hesia ekoizten espezializatutako zelulek osatzen dute.

Ezaugarriak:

  • Epitelio geruzatu eta antolatuak osatzen du, eta dermisarekin egiten du muga, lotuta dagoen mintz basalaren bidez.
  • Zelula ugari eta zelularteko substantzia gutxi ditu.
  • Ez du berezko irrigaziorik; horrenbestez,
...
Jarraitu irakurtzen "Larruazalaren Egitura eta Funtzioak" »

Biologiaren Gakoak: Genetika, Eboluzioa eta Mikrobiologia

Biologia4,56 KB

Genetika eta Mutazioak

Mutazio Genikoa: Delezio kasu bat

Kasu honetan, 6. posizioan dagoen C basea galtzen denez, mutazio genikoa gertatzen da, genean (nukleotido-segidan edo kate polipeptidikoan) gertatzen baitira aldaketak. Zehazki, delezioa da, base bat kendu baita. Ondorioz, irakurketa-lerroa lekuz aldatzen da eta, orduan, mutazio-puntutik aurrerako kodon guztiak aldatzen dira. Gainera, mutazioa gertatu denez, aminoazido-sekuentzia ere aldatuko da eta sortutako proteina motzagoa, funtziorik gabea edo funtzio okerrak izan ditzake.

Mutazioen Definizioa eta Kausak

Mutazioak material genetikoak jasaten dituen aldaketa guztiak dira. DNAan ematen diren aldaketa desberdinei egiten die erreferentzia: konposizioan, kantitatean edo organismo baten genotipoan...

Jarraitu irakurtzen "Biologiaren Gakoak: Genetika, Eboluzioa eta Mikrobiologia" »

Bioteknologiaren Aplikazioak Industrian

Biologia5,41 KB

Elikaigintzan

Bioteknologiari esker, gizakien nahiz abereen elikadurarekin lotutako produktu asko lortu daitezke. Produktu horietako asko organismo batzuen prozesu biokimiko naturalak baliatzen dituzten metodo tradizionalen bidez lortzen dira. Hartzidurak dira garrantzitsuenak.

Hartzidura Alkoholikoa

Ogia egiteko, Saccharomyces cerevisiae legamiaren anduiek esku hartzen dute. Glukolisi bidez degradatzen du irinaren almidoia, eta, azukreen hartzidura alkoholikoa egiten du, CO2 eta etanola sortuz. CO2-aren burbuilek ogia harrotzen dute eta etanola ogia erretzean lurruntzen da.

Ardoa eta garagardoa egiteko Saccharomyces cerevisiae legamiaren aldaerek esku hartzen dute. Ardoa: mahats-uraren azukreak hartzitu; eta garagardoa: maltaren azukreak (garagar...

Jarraitu irakurtzen "Bioteknologiaren Aplikazioak Industrian" »

Zirkulazio-aparatua: Bihotza, Odola eta Odol-hodiak

Biologia3,2 KB

Bihotzaren Anatomia eta Atalak

  • 1. Eskuineko aurikula
  • 2. Ezkerreko aurikula
  • 3. Goiko kaba zaina
  • 4. Aorta
  • 5. Ezkerreko birika-arteria
  • 6. Ezkerreko birika-zaina
  • 7. Balbula mitrala
  • 8. Ezkerreko bentrikulua
  • 9. Eskuineko bentrikulua
  • 10. Eskuineko bentrikulua
  • 11. Beheko kaba zaina
  • 12. Balbula trikuspidea

Funtzioa: Gasak (O₂ eta CO₂), mantenugaiak, hondakinak eta sistema immuneko zelula batzuk garraiatzea.

Atal nagusiak: Bihotza, odola eta odol-hodiak.

Bihotzaren Ganberak eta Balbulak

Bihotzak 4 ganbera ditu:

  • Aurikula eskuinekoa eta ezkerrekoa.
  • Bentrikulu eskuinekoa eta ezkerrekoa.

Balbulak (odolak atzera ez egitea saihesteko):

  • Trikuspidea: Aurikula eta bentrikulu eskuinekoen artean.
  • Mitrala: Aurikula eta bentrikulu ezkerrekoen artean.

Odolaren Fluxua Bihotzean Zehar

  1. Karbono
...
Jarraitu irakurtzen "Zirkulazio-aparatua: Bihotza, Odola eta Odol-hodiak" »

Gaixotasun Kardiobaskularrak eta Odolekoak: Kausak eta Ondorioak

Biologia4,76 KB

Gaixotasun Kardiobaskular eta Odolekoen Laburpena

GaixotasunaJatorria (Kausak)Deskribapena (Labur)Ondorioak
Aterosklerosia
  • Kolesterol gehiegi arterietan metatzea.
  • Erretzea.
  • Bizi-ohitura ez-osasungarriak (gantz gehiegi).

Odol-hodiak gogortzen dira kolesterola metatu delako. Arterietan kolesterola eta gantzezko plakak metatzen dira, hodiak estutuz eta pareta zurrunago bihurtuz.

  • Iktusa.
  • Bihotzekoa.
Miokardioko Bihotzekoa
  • Odol-fluxua etetea.

Odol-fluxua eteten denean, bihotzeko muskuluaren zati bat kaltetzen da, bertako zelulak hiltzen dira eta funtzionatzeari uzten dio.

  • Bihotz-gutxiegitasuna.
Iktusa
  • Hipertentsioa.
  • Aterosklerosia.
  • Bihotz-arazoak.

Garuneko odol-fluxua eteten da, oxigenorik ez da heltzen, eta garuneko zelula multzo bat hiltzen da.

Ondorio desberdinak:

...

Jarraitu irakurtzen "Gaixotasun Kardiobaskularrak eta Odolekoak: Kausak eta Ondorioak" »

Gernu Aparatua eta Giltzurrunak: Funtzioak eta Zainketak

Biologia10,38 KB

Gernu Aparatuaren Funtzioak

  • Metabolismoaren hondakinak kanporatu.
  • Gorputzeko likidoen kantitatea eta konposizioa erregulatu.
  • Organo endokrinoa da: hormonak sortu, metabolizatu eta kanporatu.
  • Eritropoietinaren bidez, globulu gorriak sortzen ditu hezur-muinean, odolean oxigeno falta sumatzen denean.
  • D bitamina aktibatu, kaltzioa hezurretan atxikitzen laguntzeko.
  • Tentsio arteriala erregulatu.

Giltzurrunen Anatomia eta Funtzio Nagusiak

Peritoneoa eta Giltzurrunen Kokapena

Peritoneoa: Abdomeneko barrunbea estaltzen duen mintza.

Giltzurrunen kokapena: Peritoneoaren atzekaldean eta bizkarrezurraren alde banatara, D12-L3 ornoen artean.

Giltzurrunaren Ezaugarri Makroskopikoak

  • Babarrun itxura, 150 g.
  • 11 cm luze, 6 cm zabal eta 3 cm lodi; kolore gorri-arrekoa.
  • Kapsula
...
Jarraitu irakurtzen "Gernu Aparatua eta Giltzurrunak: Funtzioak eta Zainketak" »

Biosfera eta Izaki Bizidunak: Oinarrizko Kontzeptuak

Biologia1,05 MB

1. Izaki bizidunen definizioa

Biosfera: Lurrean bizi diren izaki bizidun guztien multzoa da.

Ezaugarriak: Gai organikoz eta inorganikoz osatuta daude, eta hiru bizi-funtzio nagusi dituzte: elikatzea, erlazionatzea eta ugaltzea.

2. Bizitzaren kimika

Bioelementuak: Karbonoa, hidrogenoa, nitrogenoa eta oxigenoa dira elementu nagusiak.

Konposatu motak:

  • Gai inorganikoak: Ura eta gatz mineralak.
  • Gai organikoak: Gluzidoak, lipidoak, proteinak eta azido nukleikoak (DNA).

3. Bizi-funtzioak

  • Elikadura:
    • Autotrofoak: Landareak, algak eta zenbait bakterio.
    • Heterotrofoak: Animaliak, onddoak eta zenbait mikroorganismo.
  • Erlazioa: Izaki bizidunak ingurunearekin harremanean daude.
  • Ugalketa:
    • Asexuala: Organismo bakar batek parte hartzen du.
    • Sexu bidezkoa: Bi organismok parte
...
Jarraitu irakurtzen "Biosfera eta Izaki Bizidunak: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Giltzurrunen Funtzioa, Egitura eta Patologiak Euskaraz

Biologia3,44 KB

Giltzurrunen Funtzioari Buruzko Galderak

22. Ureterrari buruz erantzun zuzena seinalatu:

e) Geruza desberdinez osaturik dago, horietako bat muskularra izanik.

23. Zuzena markatu:

d) a eta b egiazkoak dira:

  • a) Iragazketa giltzurrun-korpuskuluaren mailan burutzen da.
  • b) Odola Bowmanen kapsulatik glomerulura iragazten da.

24. Ondokoa kanporatu behar dugun hondakina da:

c) Azido urikoa.

25. Egiazkoa markatu:

d) Birxurgapena funtsean zera da: beharrezko substantziak giltzurrun-hodietatik odolera pasatzen dira.

26. Ondokoa ez da glomeruluan iragatzen denaren osagaia:

a) Proteina plasmatikoak (handiak).

Giltzurrunen Egitura Makroskopikoa eta Mikroskopikoa

FOTOS: Giltzurrunen Egitura Makroskopikoa

Ezkerrean:

  • Giltzurrun azala.
  • Malpighiren piramidea.
  • Giltzurrun muina.
...
Jarraitu irakurtzen "Giltzurrunen Funtzioa, Egitura eta Patologiak Euskaraz" »

Zirkulazio-aparatua: Odola, Linfa eta Homeostasia

Biologia7,22 KB

Zirkulazio-aparatua eta Homeostasia

1. Zirkulazio-aparatuaren funtzioa

Gizakiongan, likido interstizialak, odolak eta linfak osatzen dute barne-ingurunea. Likido interstizialak zelulak bustitzen ditu. Odolak eta linfak, berriz, zelulek behar dutena edo baztertzen dutena bildu, banatu eta kanporatu egiten dute, zirkulazio-aparatua osatzen duten sistemen bitartez.

2. Zer da homeostasia?

Organismoko zelulek behar bezala funtzionatzeko, ezinbestekoa da barne-inguruneari aldaketarik gabe eustea; hau da, haren propietateek (konposizioak, tenperaturak eta abarrek) gorabeherarik ez izatea. Propietate horiei eusteari homeostasia deritzo.

Linfaren Zirkulazio-sistema

2.1 Zer da linfaren zirkulazio-sistema?

Linfaren zirkulazio-sistema gorputz guztian zehar banatuta...

Jarraitu irakurtzen "Zirkulazio-aparatua: Odola, Linfa eta Homeostasia" »