Bakterioak eta Arkeobakterioak: Osaketa, Morfologia eta Ugalketa
Zelula Prokariotoaren Osaketa
Matrize zitoplasmatikoa: Ez dauka mintzekin mugaturiko organulurik. Masaren %70 ura da. Material genetikoa bertan dago eta erribosomak zein plasmidoak egon daitezke. Gainera, flotagarritasuna ematen duten gas-besikulak ditu.
Material genetikoa: Bi katedun ADNa da, histonarik gabea. Plasmidoduna izan daiteke.
Apendizeak
- Flageloak: Egitura proteikoak dira. Errotazio-higidura daukate eta zelularen lekualdatzea baimentzen dute.
- Finbriak: Egitura proteikoak dira. Finkapena errazten dute, baina ez dute mugimendurik.
- Piliak: Finbriak baino zabalagoak eta luzeagoak dira. Sexu-piliek konjugazioan parte hartzen dute.
Morfologia
- Kokoak: Forma esferikoa dute. Banaka, bikoteka edo kate luzeak eratzen ager daitezke.
- Baziloak: Makilatxo itxura dute.
- Bibrioak: Koma itxura dute.
- Kiribil formakoak: Espiriloak eta espiroketak.
Ugalketa
Ugalketa Sexugabea
Bipartizioaren bidezkoa da. Material genetikoa bikoiztu egiten da, eta bi kromosometariko bakoitza mintzaren puntu batera atxikitzen da. Bi puntuen artean mintza luzatu eta zelula banatzen da.
Ugalketa Parasexuala
Zelulen arteko material genetikoaren transferentzia baimentzen du. Hiru modutara gerta daiteke:
- Konjugazioa: Sexu-pilien bidezko kontaktu fisikoa duten bi bakterioen arteko zuzeneko transferentzia (adibidez, plasmidoen transferentzia).
- Transformazioa: Zelulen artean ADN zatiak transferitzen dira, beraien artean kontaktu fisikorik egon gabe.
- Transdukzioa: Birusen bidez egindako ADN transferentzia.
Nutrizioa eta Arnasketa
Arnasketan azken elektroi-hartzaileari dagokionez, honako taldeak bereizten dira:
- Bakterio aerobioak: Oxigenoa (O2) erabiltzen dute.
- Bakterio anaerobioak: Nitratoak (NO3-), sulfatoak (SO4=) edo karbono dioxidoa (CO2) erabiltzen dituzte.
- Anaerobio fakultatiboak.
- Anaerobio hertsiak.
Oharra: Hartzidurak ez dira arnasketa anaerobikoak, ez baitago elektroien kate garraiatzailerik.
Arkeobakterioak
Uretako nahiz lurreko muturreko inguruneetan egoten diren zelula prokariotoak dira. Gehienetan anaerobioak dira, tenperatura altukoak eta gazitasun handikoak. Talde oso heterogeneoa osatzen dute:
- Gram positiboak eta negatiboak izan daitezke.
- Forma ugarikoak: isolatuak zein taldekatuak.
- Ugalketa: zatiketa bitarra, gemazioa, etab.
- Metabolismoa: anaerobio hertsiak, fakultatiboak edo aerobioak.
- Horma zelularra: Ez dago azido muramikorik ezta D-aminoazidorik.