Proteinen Sintesia: Transkripzioaren Prozesua eta Fasetak
Transkripzioa: Proteinen Sintesiaren Oinarria
Proteinen sintesia erribosometan egiten da, eta ADNa nukleoan dago. Horregatik, ARN mezularia (ARNmk) ADNan eta erribosomaren artean bitartekari lana egiten du.
Transkripzioa gene bateko base nitrogenatuen sekuentzia batetik, ARNmko base nitrogenatu osagarrien sekuentzia batera igarotzeko prozesua da.
Transkripzioaren Baldintzak
- Molde modura diharduen ADN katea: Eratzen diren ARN kateak ADNa eratzen duten bi kateetako baten osagarriak baino ez direla egiaztatu da.
- Entzimak: Transkripzio prozesua ARN polimerasak kontrolatzen du.
- A, G, C eta U erribonukleotido trifosfatoak: ARN polimerasa entzimak trifosfato nukleotidoak lotzen ditu 5´- 3´ noranzkoan, lotura fosfodiesterren bidez. ARN katea osagarria da molde modura diharduen ADN katearekiko.
Transkripzioaren Fasetak
Transkripzio prozesua lau fasetan egiten da:
1. Hasiera
Hasi baino lehen, ARN polimerasa entzimak sustapen zentroa gurutzatu behar du. Ondoren, transkripzio burbuila sortzen da, eta ADNko baseen sekuentzia agerian gelditzen da, lotu beharreko erribonukleikoak sartu ahal izateko. Burbuila hori hasieran sortu eta, gero, elongazioan, ADNtik lekualdatzen da, ARN polimerasarekin batera.
a) Organismo Prokariotikoetan
Bi sustapen zentro daude, eta horiek, gutxi gorabehera, hamar edo 35 nukleotido lehenago kokaturik daude hasiera puntutik.
b) Organismo Eukariotikoetan
Sustapen zentro ohikoena TATA kutxa da. Hasiera baino hogeitabost nukleotido inguru lehenago dago.
2. Elongazio Fasea
Prokariotoetan, ARN polimerasa entzimak ADNa 3´-5´ noranzkoan irakurtzen du. Hala eta guztiz ere, ARNaren hazkundea eta, beraz, erribonukleotidoen gehikuntza 5'-3' noranzkoan egiten da.
Organismo eukariotikoetan, exonak eta intronak transkribatzen dira. Gainera, sintetizaturiko ARNko 5` muturrean metilguanosina trifosfatoko txanoa gehitzen da. Honek itzulpen prozesua hasteko seinalea ematen du.
3. Amaiera
ARN polimerasak ADNan geraldia edo amaiera sekuentzia aurkitu arte jarraitzen du transkripzioa.
Prokariotoetan
Gelditzeko edo amaitzeko seinalea eskualde palindromikoa da. ARNa izandako ADNtik banandu eta ARNmaren sintesia eteten da.
Eukariotoetan
Ebaketa seinalea TTATTT da eta hori AAUAAA gisa transkribatzen da. ARNa banantzen denean, entzima batek poli-A isatsa (adenina nukleotidoz osatua, 200 inguru) lotzen dio amaierako 3´ muturrari.