Digestio eta Arnas Aparatuak: Funtzionamendua eta Atalak

Biologia2,51 KB

Digestio Aparatua

Elikagaiak eraldatu eta substantzia soilagoak sortzen ditu, zelulek xurga eta erabil ahal izateko. Prozesu honetan, digeritzen ez diren hondakinak kanporatzen dira.

Digestio-aparatuaren atalak

  • Ahoa: Mihia, hortzak eta listu-guruinak daude.
  • Faringea: Digestio- eta arnas-aparatuen hodia da. Epiglotis izeneko atala dauka.
  • Hestegorria: Faringea eta urdaila lotzen dituen hodi gihartsua da.
  • Gibela: Behazuna sortzen duen guruina da; behazunak koipea digeritzen laguntzen du.
  • Urdaila: Elikagaiak urin gastrikoarekin digeritzen hasten dira. Sarrera kardia du eta irteera piloroa.
  • Pankrea: Pankrea-urina sortzen du, elikagaiak erabat digeritzeko.
  • Heste meharra (6m): Paretek heste-biloak dituzte, mantenugaiak xurgatzeko. Hiru zati ditu: duodenoa, jejunoa eta ilenoa.
  • Heste lodia: Azken zatia da eta uzkian bukatzen da. Digeritu gabeko substantziak kanporatzen dira. Hiru zati ditu: heste itsua, kolona eta ondestea.

Guruin erantsiak

  • Listu-guruina: Listua sortzen du (ahoan).
  • Gibela: Behazuna sortzen du (heste meharran).
  • Pankrea: Urin pankreatikoa sortzen du (heste meharran).

Digestio motak

  • Digestio mekanikoa: Elikagaiak moztu, txikitu eta listuarekin nahasten dira.
  • Digestio kimikoa: Elikagaiak eraldatu eta konposatu soilagoak eratzen dira.

Arnas Aparatua

Kanpoko aireko oxigenoa hartu, gorputz osora bidali eta karbono dioxidoa kanporatzen du.

Arnas-aparatuaren atalak

  • Sudur-hobiak: Ahoaren gainaldeko bi zulo dira. Hor airea berotu eta hezetzen da.
  • Faringea: Digestio- eta arnas-aparatuen hodia da.
  • Laringea: Hodi laburra da. Ahots-kordak ditu; hauek bibratzean ahotsa sortzen da.
  • Trakea: Lepoan dagoen hodi luzea da; airea biriketaraino eramaten du.
  • Birikak: Gas-trukea egiten den bi organo handi dira. Eskuineko birikak hiru lobulu ditu eta ezkerrekoa baino handiagoa da; ezkerrekoak, aldiz, bi lobulu ditu.
  • Bronkioak: Biriketan sartzen diren bi hodi dira. Bronkioetatik bronkioloak ateratzen dira eta, horien amaieran, birika-albeoloak daude, gas-trukea gertatzen den tokia.

Deskargatu

PDF Word HTML