Organo linfatikoak eta Bihotzaren Disekzioa: Gida
Organo Linfatikoak: Sistema Immunearen Funtzionamendua
Sistema immunearen funtzio gehienak organo linfatikoetan gertatzen dira: lehen mailakoak (timoa eta hezur-muina) eta bigarren mailakoak (gongoil linfatikoak, barea, amigdalak eta ehun linfoidea).
1. Timoa
Goi mailako organo gisa, ordezkaezina da haurtzaroan. Mediastinoan, perikardioaren gainean eta esternoiaren atzean dago. Laugarren saihets-hezurraren giltzadura esternalera heltzen da. Helduaroan gantza bihurtzen da. 3 funtzio ditu:
- Linfozitoak eratu.
- Odolera jariatzen duen gai baten bidez, organo linfatikoetan inmunoblastoen heldutasuna eragiten du.
- Linfozitoek sortzen dituzten antigorputzek gai arrotzen aurka bakarrik eraso dezaten arduratzen da, gure gorputzeko gai arrunten aurka jo ez dezaten.
2. Gongoil Linfatikoak
Milimetrikoak dira eta ehun konektibozko geruza batez inguratuta daude. Oroimeneko linfozitoak gordetzen dira; pertsona bat antigeno batekin kontaktuan jartzean, sistema immuneak horren kontrako linfozitoak sortzen ditu eta antigenoa desagertu ondoren linfozitoak gordetzen dira, beharbada berriro erasotzeko. Hodi linfatiko aferenteek linfa gongoilera garraiatzen dute eta eferenteek, berriz, linfak gongoila uzten du.
3. Barea
Odol-zirkulazioan tartekatuta dagoena. Bere eginkizunak ugari dira: eritozitoen fagozitosia eta desintegrazioa, odol-iragazketa eta sistema immuneko substantzien sintesia. Ezkerraldean dago, diafragmaren azpialdean. Hilioa kokatzen da eta kapsula konektibo batez inguratuta dago, eta odol-hodiak barearen ehuna tartekatzen dute.
4. Amigdalak
Faringearen alde bukonasalean dago ehun linfoidea gertatzen da.
5. Ehun Linfoidea
Ileonean dago. Ehun linfatikoak folikuluak sortzen ditu eta Peyer-en plakak eratzen dituzte.
Hodi Linfatikoak
Linfa garraiatzen dute eta drainatze funtzioa betetzen dute. Haien artean gongoil linfatikoak daude eta drainatze funtzioa ere betetzen dute, beraz, linfa ere heltzen da. Gongoil linfatikoak multzoka sailkatzen dira, tokiaren arabera, eta ondoko organoak linfa jasoko dute. Hodixken bidez lotuta daude eta odolarekin zuzenean kontaktuan dago. Sistema linfatikoan zeozer sartuko balitz eta deuseztatu ezin balitz, oso azkar hedatuko zen gorputz guztira.
Laborategia: Arkume Bihotzaren Disekzioa
Materiala: disekzio azpila, guraizeak, pintzak, gomazko eskularruak eta arkume bihotza.
Prozedura:
- Gantza eskuekin kentzea.
- Bihotza orientatu: atzeko aurpegia laua eta aurrekoa ganbila, atzeko aurpegia behera duela.
- Ezkerreko bentrikulua eta eskuineko bentrikulua identifikatu, bien artean ildaska bat dago, aurreko ildoa eta bentrikuluen arteko trenkadarekin bat dator. Goialdean aurikulak daude eta odol-hodiak goian daude, zenbait guneetatik ateratzen dira. Arterien zainen paretak baino lodiagoak dira, zurixkak eta oso nabariak.
- Atzealdean bentrikuluen artean atzeko ildoa dago eta bertan hedatzen diren arteria eta bena koronarioek bihotzaren paretak (miokardioa) bustitzen dituzte. Sendotasun gutxikoak dira eta aurikulen luzapen tolesturak dituzte.
Disekzioa:
- Ebaki bat egiten da birika arteriatik hasita aurreko hildoaren aurretik.
- Ezkerreko bentrikulua. Ebaki bat egin aorta arteriatik hasi eta aurreko hildoaren azpitik jarraituz.
- Eskuineko aurikula: guraizeekin ebaki bat egin goiko kabatik beheko kabaraino.
- Ezkerreko aurikula: ebaki bat egin birika benen artean.
Helburua: bihotzaren alderdi garrantzitsuak identifikatzea eta funtzionamenduarekin erlazionatzea.