Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Digestio-aparatua: Organoak, Funtzioak eta Osasuna

Biologia181,82 KB

bFPht0lt7EAAAAABJRU5ErkJggg==

Digestio-aparatuaren organo nagusiak eta funtzioak

  1. Ahoa: Elikagaia murtxikatzen den lekua. Listuarekin nahasten da.
  2. Listu-guruinak: Txistua sortzen den lekua. Mihipekoa eta masailpekoa dira nagusiak.
  3. Faringea: Elikagaiak urdailera eramateko bidea.
  4. Hestegorria: Elikadura-boloa faringetik urdailera eramaten du mugimendu peristaltikoen bidez.
  5. Gibela: Digestioan behazuna jariatzen du. Funtzio metaboliko garrantzitsuak ditu: gluzemiaren erregulazioa (odoleko glukosa maila kontrolatu) eta substantzia toxikoen desaktibazioa.
  6. Pankrea: Intsulina ekoizten du. Azukrea kontrolatzen du intsulina eta glukagoiaren bidez; gainera, urina sortzen du.
  7. Urdaila: Digestio kimikoa egiten da bertan, urdail-urinaren pH azidoari esker.
  8. Heste mehea: Mantenugaiak xurgatzen diren
...
Jarraitu irakurtzen "Digestio-aparatua: Organoak, Funtzioak eta Osasuna" »

Ekintza Potentziala, Sinapsia eta Nerbio Sistema: Azalpena

Biologia3,61 KB

Ekintza Potentziala: Nerbio Bulkaden Oinarria

1: Grafikoak neuronaren ekintza potentziala erakusten du. Ekintza potentziala nerbio-bulkadaren oinarrian dagoen fenomeno elektrofisiologikoa da. Pausoak:

Atseden-potentziala

Atseden-potentziala: -70 mV inguruan hasieran. Hau neuronaren mintzaren ohiko potentziala da.

Despolarizazioa

Despolarizazioa: Mintzaren potentziala gorantz doa Na⁺ ioiak zelulan sartzen direlako. Grafikoan honek igoera bortitza erakusten du.

Gailurra

Gailurra: Mintzaren potentzialak 0 mV gainditu eta positibo bilakatzen da (20 mV ingurura iristen da).

Repolarizazioa

Repolarizazioa: Potentzialak behera egiten du K⁺ ioiak kanporatzeagatik.

Hiperpolarizazioa

Hiperpolarizazioa: Mintzaren potentziala atseden-potentziala baino baxuago...

Jarraitu irakurtzen "Ekintza Potentziala, Sinapsia eta Nerbio Sistema: Azalpena" »

Animalien Erlazio Funtzioa eta Sistema Endokrinoa

Biologia3,37 KB

Animalien Erlazio Funtzioa

Nerbio Bulkaden Transmisio Elektrikoa

Geldialdiko potentziala: Mintz plasmatikoaren bi aldeetan mintz potentziala dago, -70mV-koa. Mintz plasmatikoan bi motatako kanal proteiko daude:

  • Sodio kanalak, geldialdian itxita daudenak.
  • Na+/K+ bonba: 2K+ sartzen ditu eta 3Na+ ateratzen ditu, karga kopuru desberdinak mintzaren bi aldeetan kokatuz.

Ekintza potentziala: Neurona kitzikatzen bada, despolarizazioa gertatzen da mintzaren potentzialean, eta +30mV-eko balioa izango du.

Na+/K+ bonba gelditu egiten da eta Na+ kanalak irekitzen dira. Na+ ioiak zelula barnealdera sartzen dira, mintzaren potentziala aldatuz.

Mintzaren despolarizazioa axoiaren mintzean zehar garraiatzen da, nerbio bulkada axoian zehar eramanez. Despolarizazioa...

Jarraitu irakurtzen "Animalien Erlazio Funtzioa eta Sistema Endokrinoa" »

Giza Gorputzaren Funtzioak: Gernua, Bihotza eta Zirkulazioa

Biologia2,55 KB

Gernua eta Sortze Prozesua

Gernua urez eta zeluletatik kanporatzen diren substantziez giltzurrunetan sortutako likidoa da.

Gernuaren Sortze Prozesua

  • Glomeruluen iragazketa

    Giltzurrun-azalean odola iragazten da glomeruluen kapilarren paretetan zehar. Bowmanen kapsulak jasotzen du eta giltzurrun-tubuluetan zirkulatzen du.

  • Tubuluen birxurgapena

    Giltzurrun-tubuluetan zehar mantenugaiak birxurgatzen dira eta berriro sartzen dira tubuluen inguruko odol-kapilarretara.

  • Jariaketa

    Ioiak (K+ eta H+) kapilarretatik tubuluetarantz jariatzen dira. Tubulu bihurgunetsu distalean gertatzen da. Gernua gernu-maskurira heldu eta ureterren barrena kanporatzen da.

Bihotzeko Balbulen Funtzioak

Balbula trikuspideak eta mitralak bi funtzio dituzte: lehenengoa odola aurikuletatik...

Jarraitu irakurtzen "Giza Gorputzaren Funtzioak: Gernua, Bihotza eta Zirkulazioa" »

Biziaren eboluzioa eta hominizazio prozesua

Biologia8,69 KB

1. Biziaren jatorria

Berezko sorreraren arazoa

Antzinaroan ideietako baten arabera, izaki bizidunak berez sortzen ziren materia bizigabetik. Louis Pasteur frantziar kimikariak bere esperimentuen bidez egiaztatu zuen izaki bizidun guztiak ez direla berez sortzen, baizik eta denak datozela aurreko beste izaki bizidun batetik.

Biziaren jatorriari buruzko teoria modernoak

Lurra orain dela 4.500 milioi urte sortu zen. Teoria nagusiak hauek dira:

  • Panspermia: Bizia espazioan sortu zen eta meteoritoek garraiatuta etorri zen Lurrera. Gaur egun ez dago Lurretik kanpo bizia dagoela egiaztatzen duen frogarik.
  • Abiogenesia edo sintesi prebiotikoa: Molekula ez-organikoetatik molekula organiko bakunak sortzea, molekula konplexuak garatzea eta lehen zelulak agertzea;
...
Jarraitu irakurtzen "Biziaren eboluzioa eta hominizazio prozesua" »

Birusak, Bakterioak eta Genetika: Gida eta Prozesuak

Biologia7,64 KB

Birusak: Ezaugarriak, Egitura eta Ugalketa

Birusak izaki azelularrak dira, material genetikoa dute eta zelula bizidunen barruan ugaltzeko gai dira. Ez dute berezko metabolismorik.

Birusen Osaera eta Egitura

Osaera: Birusen material genetikoa DNA edo RNA da. Azido nukleikoak biribilak edo lerro-itxurakoak izan daitezke, baita kate bakarrekoak edo bikatekoak ere.

Egitura:

  • Kapsidea: Proteina-egitura bat da eta birionaren material genetikoa inguratzen du.
  • Protomeroak: Proteinazko egitura-azpiunitateak dira eta kapsidea osatzen dute.
  • Kapsomeroak: Hainbat protomeroren bat-egiteak dira.

Birusen Morfologia

Kapsomeroak helize edo ikosaedro itxurako simetriaren arabera ordenatu daitezke, baina badaude bilkina duten birusak eta hainbat atal dituzten birus konplexuak...

Jarraitu irakurtzen "Birusak, Bakterioak eta Genetika: Gida eta Prozesuak" »

Sistema Endokrinoa

Biologia3,27 KB

Sistema Endokrinoa

Sistema Endokrinoak Hormonen Bidezko Erantzuna Gauzatzen du

Hormonek Berezitasun Hauek Dituzte:

Lipido- Edo Proteina-Izaera Dutena
Odolera Jariatu, Eta Horrek Itu-Organoetara Edo -Organoetara Garraiatzen Ditu
Kantitate Txikian Ekoizten Dir
Oso Espezifikoak Dir, Eta Beren Funtzioa Betetakoan, Berehala Degradatzen Dir

Giza Gorputzaren Guruin Endokrino Nagusiak Hauexek Dir

Imagen 107_2

Hormonen Jariaketa

Hormonak Jariatzea Nerbio-Sistema Zentralak Kontrolatzen Du; Zehatzago Esanda, Hipotalamoak. Hipotalamoak Informazioa Jasotzen Du, Kanpo-Ingurunetik Zein Barne-Ingurunetik, Eta Hura Prozesatu Ondoren, Neurohormona Deritzen Substantziak Jariatzen Ditu, Erantzun Gisa. Substantzia Horiei Neurohormona Esaten Zaie, Jariatze-Funtzioa Dut Nerbio-Zeluletatik...

Jarraitu irakurtzen "Sistema Endokrinoa" »

Meiosia: Zelulen Ugalketa eta Gametoen Ekoizpena

Biologia2,47 KB

Meiosiaren definizioa

Meiosia zelulen ugalketaren formetako bat da, gonadetan sortzen da gametoak ekoizteko. Meiosia zelula diploide batek lau zelula haploide sortzen dituen zelula-banaketa prozesu bat da.

Prozesu hau bi dibisiotan gauzatzen da: Meiosia I eta Meiosia II. Biak fase berberak dituzte: profasea, metafasea, anafasea eta telofasea.

Meiosia I

I. meiosian, zelula diploide bateko kromosomak berriz banatzen dira.

  • I. Profasea: Lehen zatiketa meiotikoa prozesuaren arorik konplexuena da, eta bost azpifasetan banatzen da: leptotenoa, zigotenoa, pakitenoa, diplotenoa eta diazinesia.
  • I. Metafasea: Etapa honetan, ardatzaren zuntzak osatuta daude eta kromosomak zelularen erdialdean kokatzen dira (plaka ekuatoriala).
  • I. Anafasea: Kromosomak uniformeki
...
Jarraitu irakurtzen "Meiosia: Zelulen Ugalketa eta Gametoen Ekoizpena" »

Lotura Peptidikoa, DNA eta RNA: Egitura eta Ezaugarriak

Biologia2,48 KB

Lotura peptidikoa

Aminoazidoak lotura peptidikoaren bidez elkartzen dira. Aminoazido baten α-karboxilo taldearen eta beste aminoazido baten α-amino taldearen artean ezartzen den amida lotura bat da. Ur molekula bat askatzen da erreakzioan eta dipeptido bat da emaitza.

Lotura peptidikoaren eraketa

α-amino taldea libre duen peptido baten muturrari amino mutur edo N-mutur esaten zaio. Katearen beste aldean dagoen muturra, α-karboxilo taldea libre duena, karboxilo mutur edo C-muturra da. Proteina baten aminoazido sekuentzia idazteko, N-muturretik hasi eta C-muturrera bitarteko aminoazido guztiak idazten dira.

Lotura peptidikoaren ezaugarriak

  • Egonkortasuna: Lotura kobalente oso egonkorra da, eta beste C-N lotura batzuk baino laburragoa.
  • Zurruntasuna:
...
Jarraitu irakurtzen "Lotura Peptidikoa, DNA eta RNA: Egitura eta Ezaugarriak" »

DNA: Azido Desoxirribonukleikoaren Egitura eta Kokapena

Biologia2,92 KB

DNA: Azido Desoxirribonukleikoa

DNA: azido desoxirribonukleikoa.

Kokapena zelula motaren arabera

  • Zelula eukariotoetan:
    • Nukleoan
    • Mitokondrioetan
    • Kloroplastoetan
  • Zelula prokariotoetan:
    • Zitoplasman, zona nuklearra deritzon eremuan.
    • Makromolekula bakar batek osatzen du: bakterio-kromosoma.

Osagaiak: Mononukleotidoak

Molekulek lau unitate mononukleotido dituzte:

  • d-AMP
  • d-GMP
  • d-CMP
  • d-TMP

DNAren egitura-mailak

Bi egitura-maila bereizten dira:

1. Egitura primarioa

  • Desoxirribonukleotidoen segidaren araberakoa da.
  • Polidesoxirribosa-fosfato eskeletoa DNA molekula guztietan berdina da.
  • Desberdintasuna:
    • Base nitrogenatuen eta polidesoxirribosa-fosfatoen segidan datza.
    • Proteinak sintetizatzeko informazioa darama.

2. Egitura sekundarioa

  • DNA molekula bi polinukleotido-katez osatuta
...
Jarraitu irakurtzen "DNA: Azido Desoxirribonukleikoaren Egitura eta Kokapena" »