Antigorputzak: Egitura eta Eratze Prozesua

Biologia2,75 KB

Antigorputzak: Definizioa eta Egitura

Antigorputzak zelula plasmatikoek (B linfozito aktibatu eta diferentziatuek) ekoiztutako immunoglobulina edo glukoproteinak dira. Serumean, ehunetako fluidoetan eta B linfozitoen gainazalean daudenak. Antigeno espezifikoekin erreakzionatzen dute, antigeno bera blokeatu eta bere eginkizuna geldiarazteko.

Egitura Molekularra

Egitura konplexua dute. Y itxurako oinarrizko morfologia dute; Y horren besoek antigenoarekin lotzeko bi zona berdin-berdinak dituzte, horregatik bibalente direla esaten da.

Immunoglobulinaren zati proteikoak egitura kuaternarioa du, lau kate polipeptidikorekin osatuta, bina berdin-berdinak direnak: bi kate astun (H) eta bi kate arin (L).

Kate horien arteko desberdintasuna tamaina eta pisu molekularra dira. Kateak disulfuro-zubien (lotura sendoak) bidez daude elkartuta, multzoak Y itxura hartuz. Zenbait antigorputz oinarrizko egitura horietako bi edo gehiagoz osatuta daude.

Eremu iraunkor bat dute karboxilo-muturrean (Y-aren oinarri eta besoen beheko aldeari dagokiona), antigorputzaren funtzionaltasuna mugatzen duena; azpiguneak ditu: osagarriarekin lotzekoa, zelula fagozitikoekin lotzekoa.

Bi eremu aldakor (Y-aren besoen muturrei dagozkienak) amino-muturrean. Eskualde aldakor bakoitzean aminoazido gutxiko sekuentzia batzuk daude, eskualde hiperaldakorrak eratzen dituztenak; horiek dira determinatzaile antigenikoekin lotzeko lekuak, eta horiek soilik aldatzen dira antigorputz batetik bestera. Antigorputz bakoitzak bi gune aktibo ditu, muturretan, eta horien bidez ezagutzen dituzte antigenoak.

Eratze Prozesua

Erantzun Primarioa

Antigorputzak B linfozitoen (BL) aktibazioaren, klonazioaren (mitosi bidez) eta zelula plasmatikoetan eraldatzearen ondorioz askatzen dira. Normalean TLh (T linfozito laguntzaile) linfozitoek eragiten dute. B linfozitoak TLh linfozito aktibatuek ekoizten dituzten zitokinei esker aktibatzen dira. Horretarako, antigorputzek errekonozituko duten antigeno jakin horrekiko errezeptoreak dituen TLh linfozitoak antigenoa zelula dendritiko edo beste zelula antigeno-aurkezle baten mintzean errekonozitu behar du. Horren ondorioz, TLh-ek askaturiko zitokinek espezifikotasun bera duten BL-ak aktibatzera eramango dute. Batzuetan, BL-en aktibazioa TL-en menpekotasunik gabe gertatzen da. B linfozito aktibatuen populazio bat memoria-zelula gisa gordetzen da.

Erantzun Sekundarioa

Honetan, memoriako BL-ak antigeno berarekin kontaktua izanda zuzenean aktibatu eta hasiko dira antigorputzak askoz ere azkarrago eta kantitate handiagoan ekoizteko prozesuan (klonatu, zelula plasmatiko gehiago eta memoria-zelulak sortzeko).

Deskargatu

PDF Word HTML