Ernalketa, Haurdunaldia eta Erditzea: Prozesu Biologikoak

Biologia2,72 KB

Ernalketa, Haurdunaldia eta Erditzea

Ugaltze funtzioari lotutako hiru prozesu dira, emakumearen gorputz barnean gertatzen direnak.

Ernalketa

  • Ernalketa obulua eta espermatozoidea emakumearen ugaltze-sistemaren barruan bat egitea da. Horretarako, koitoa egin behar da emakumearen aldi ugalkorrean.

Prozesua

  1. Eiakulazioan milioika espermatozoide ateratzen dira. Umetokiaren sarreran geratzen dira, eta isatsaren mugimenduari esker Fallopioren tronpara iristen dira.

  2. Dozena bat espermatozoidek lortzen dute Fallopioren tronpara iristea. Han obulu bat heldu badago, ernalketa gerta daiteke.

  3. Bat-egite horretan, zigotoa sortzen da.

  4. Enbrioia zigotoaren lehen zatiketan sortzen da, eta umetokirantz mugitzen da hainbat zatiketa gertatzen diren bitartean.

  5. Enbrioia umetokian ezartzen da, endometrioari itsasten zaio eta bertan garatzen da. Ezarpena ernalketaren ondorengo 7. eta 9. egunen artean ematen da.

Haurdunaldia

Haurdunaldia ezarpenarekin hasten da. Une horretan hainbat egitura sortu eta garatzen dira:

Egitura nagusiak

  1. Barrunbe amniotikoa: Mintz amniotikoak eta likido amniotikoak osatzen dute. Barrunbe horretan enbrioia hidratatuta dago, eta kolpe eta tenperatura-aldaketetatik babestuta.

  2. Karena (Plazenta): Mintz amniotikoaren kanpoan dagoen organoa da. Amaren eta enbrioiaren zirkulazio-sistemak elkartzen ditu, eta mikroorganismoak eta substantzia kaltegarriak iragazten ditu.

  3. Zilbor-hestea: Enbrioia eta karena lotzen dituen hodi luze eta malgua da. Bi arteriek eta zain batek eratzen dute. Arterien bidez, amaren odoletik elikagaiak eta oxigenoa jasotzen ditu; zainen bidez, substantzia toxikoak eta karbono dioxidoa karerara doaz.

Umekiaren Garapena (Hiruhilekoak)

  • Lehen hiruhilekoa: Organo gehienak bereizten hasten dira (adibidez, nerbio-sistema). Hiruhilekoaren amaieran, enbrioiak 20 g eta 10 cm ditu, giza itxura du, sexua antzematen zaio eta mugitzen hasten da. Hortik aurrera, umeki esaten zaio.

  • Bigarren hiruhilekoa: Umekiak organo guztiak garatzen ditu, birikak izan ezik (ez dute arnasik hartzen). Asko mugitzen da, atzamarra miazkatzen du, eta amaieran 900 g eta 32 cm ditu.

  • Hirugarren hiruhilekoa: Birikak arnasketa hartzeko prestatzen dira. Umekiak umetokiaren espazio guztia hartzen du eta gutxi mugitzen da. Amaieran, buruz behera jartzen da amaren pelbisean kokatuz. Jaiotzeko, umeak 3,5 kg inguru eta 50 cm izaten ditu.

Deskargatu

PDF Word HTML