Giza zirkulazio-aparatua: Barne-ingurunea, odola eta bihotza

Biologia2,85 KB

1. Barne-ingurunea eta zirkulazio-aparatua

  • Gorputzeko zelulak likido batez inguratuta daude; hemendik hartzen dituzte beharrezko substantziak eta hona isurtzen dituzte hondakinak. Likido horiei barne-ingurunea deitzen zaie.
  • Barne-inguruneak konstante iraun behar du organismoak ondo funtzionatzeko. Prozesu honi homeostasia deitzen zaio.
  • Barne-ingurunea hauek osatzen dute:
    • Likido interstiziala
    • Odola
    • Linfa

2. Odolaren zirkulazio-sistema

  • Funtzioak:
    • Mantenugaiak eta oxigenoa organismo osora banatzea.
    • Metabolismo zelularrean sortutako hondakinak bildu eta hauek kanporatuko dituzten organoetara eramatea.

3. Odola

Odola likido gorri eta likatsua da. Bi osagai nagusi ditu:

  • Plasma: Kolore horixka duen likidoa da; odolaren %55 osatzen du. Urez eta beste substantzia batzuez osatuta dago.
  • Odol-zelulak: Gainerako %45a osatzen dute. Hezur-muin gorrian sortzen dira (zenbait hezurretan, adibidez, izterrezurrean).
    • Leukozitoak edo globulu zuriak: Organismoa infekzioetatik babesten dute.
    • Eritrozitoak edo globulu gorriak: Oxigenoa eta karbono dioxidoa garraiatzen dute.
    • Plaketak edo tronbozitoak: Odola koagulatzen dute, odol-hodietako hausturak itxiz.

4. Odol-hodiak

Odol-hodietan zehar, odola organismoko organo, ehun eta zelula guztietara iristen da. Hiru mota nagusi daude:

Arteriak

  • Bihotzetik gorputzeko organo guztietara eramaten dute odola.
  • Bihotzetik urrundu ahala, adarkatu egiten dira arteriolak sortuz.
  • Bihotzak bultzatutako odolaren presioa jasateko, arterien paretak lodiak, gogorrak eta elastikoak dira.

Zainak

  • Organoetatik bihotzera eramaten dute odola.
  • Bihotzera hurbildu ahala, ehunetako benulak elkartuz, zainen diametroa handitu egiten da.
  • Presio txikiagoa jasan behar dutenez, zainen paretak ez dira hain sendoak eta elastikoak.
  • Balbulak dituzte, odolak atzera ez egiteko.

Kapilarrak

  • Arteriolak eta benulak lotuz, sare bat osatzen duten hodi mikroskopikoak dira.
  • Kapilarren paretan zehar, mantenugaien, gasen eta hondakinen trukea egiten da.

5. Bihotza

  • Bihotzaren paretak gihar-ehunez, hau da, miokardioz osaturik daude.
  • Lau barrunbe ditu:
    • Goian, bi aurikula (txikiagoak): odola jasotzeko.
    • Behean, bi bentrikulu (handiagoak): odola ponpatzeko.
  • Bihotzaren ezkerraldea eta eskuinaldea pareta batek bereizten ditu, hauen artean odol-trukerik ez gertatzeko.

Deskargatu

PDF Word HTML