Lorearen Zatiak eta Gametofitoen Garapena
Lorearen Zatiak
Lore Zati Antzuak
- Sepaloak: Sepaloen multzoak kaliza osatzen du. Kolore berdea dute.
- Petaloak: Petaloen multzoa korola osatzen du. Normalean kolore biziak dituzte, polinizazioa erakartzen duten animaliak erakartzeko.
Kalizak eta korolak lorearen babes-bertiziloak osatzen dituzte.
Lore-zati Emankorrak edo Sexualak
- Androzeoa: Lorearen sexu organo arra da. Lorezilez osatuta dago, eta aldi berean, lorezil bakoitzak bukaeran zati loditua daukan harizpi bat dauka. Zati loditu horri antera deritzo eta teka izeneko beste bi unitatetan banatzen da. Teka bakoitzak mikrosporez betetako bi polen-zaku ditu. Mikrospora bakoitzak polen alea sortzen du, eta aleek gametofito ar heldugabea eratzen dute.
- Ginezeoa: Sexu-organo emea da. Hiru atal ditu:
- Alde batetik, obulutegia dago. Oinarrian kokatuta dago eta barnean obuluak daude, zeinetan gametofito emea sortzen den.
- Bestetik, obulutegiak konektatzen dituzten hodiak ditugu, estiloa deiturikoak.
- Azkenik, estigma, irekigune bat da, non polen aleak hor jalkitzen diren.
Gametofitoaren Garapena
Gametofito Arra
Anteretan polen-zakuak daude, zelula ama ugariz beteak (mikrosporozitoak). Mikrosporozito bakoitzak meiosia egin eta beste lau mikrospora sortzen ditu. Hauek heltzen direnean, polen aleak eratzen dituzte (gametofito arra). Polen aleek bi nukleo dituzte: begetatiboa, polen-hodia garatuko duena; eta sortzailea, gameto arrak sortuko dituena.
Gametofito Emea
Obuluaren barruan garatzen da. Obulu bakoitza nuzela izeneko masa konplexu batez osatuta dago, eta aldi berean, tegumentuek zulo bat uzten dute, mikropilo izenekoa. Nuzelaren barruan zelula ama eratzen da (megasporozitoa) eta horren meiosiaren bidez, lau megaspora sortzen dira. Horietako hiru suntsitu egiten dira eta laugarrenari enbrioi-zakuko zelula ama esaten zaio. Azken hori banatzen denean, zortzi nukleo sortzen dira eta honela konektatzen dira:
- Mikropiloaren ondoan, oosfera, eta oosferaren albo bakoitzean zelula sinergida bat.
- Kontrako muturrean, hiru zelula antipodoa.
- Erdian, bi nukleo polar.