DNA Molekularen Egitura eta Erreplikazioa
• DNA molekula bakoitzak helize bikoitz bat osatzen du. Base nitrogenatuak barruan daude, eta pentosek eta azido fosforikoak kanpoaldea eratzen dute.
Bi kateak osagarriak dira: adenina timinarekin parekatzen da beti (A-T), eta guanina zitosinarekin (Z-G). Gainera, antiparaleloak dira; hau da, paraleloan daude, baina bata bestearen kontrako noranzkoan.
(2) RNA mezularia (RNAm). DNAren informazio genetikoaren kopia bat da. Haren funtzioa informazio hori nukleotik zitoplasmara garraiatzea da, han proteinak sintetizatzeko molde gisa erabil dadin.
(C) RNA erribosomikoa (RNAr). Proteina erribosomikoekin batera, erribosomak osatzen ditu.
(D) RNA transferentea (RNAt). Aminoazidoak RNA mezulariaren moldera eta erribosometara garraiatzen ditu, proteinak...