Uraren Kutsadura: Zergatiak, Motak eta Ondorioak

Biologia2,31 KB

URAREN KUTSADURA

Uraren kalitatean zuzenean edo zeharka aldaketa kaltegarriak eraginez, uraren erabilera arrunta edo bere funtzio ekologikoak aldatzen edo murrizten dituzten energia edo materiak agertzea da kutsadura. Ur korronte bat kutsatuta dago, ur korronte horren konposizioa eta egoera aldatu egiten bada, ondorioz berez zituen erabilerak murriztu egiten dira. Kutsadura lausoa (jatorria ez dago zehaztuta) eta kutsadura zehatza (jatorria ondo zehaztuta) bereizten dira.

Ekosistema urtarreko kutsatzaile nagusiak hauek dira: ongarriak, materia organikoak, bakterioak, xaboiak, olioak, azido eta base gogorrak.

a) Kutsatzaile kimikoak

Organikoak

Hirietan (sukaldetik edo komunetik behera joaten diren koipeak, detergenteak, etab.) kutsatzaile multzo handia osatzen dute. Nekazaritzan eta abeltzaintzan ere sortzen dira (ongarrien neurrizko erabileraren ondorioz, pilatutako gorozkietatik sortuak). Industria mota batzuek (elikagaien sektoreak, papergintza, etab.) kutsatzaile organikoak isurtzen dituzte uretara.

Ez-organikoak

Hiriak kutsatzaile ez-organiko ugari isurtzen ditu uretara (latak, pilak...). Hala ere, industria da kutsatzaile ez-organiko gehien sortzen dituena. Kromoa eta merkurioa dira gizakien osasunerako arriskutsuenak; toxikotasun handia dute baita oso kopuru txikian ere. Degradagarriak ez direnez, pilatu egiten dira irensten dituzten izakiengandik eta kate trofikoetako maila goragoko izakiengana igarotzen dira gero eta kontzentrazio maila handiagoan (biomagnifikazioa).

b) Kutsatzaile fisikoak

Beroa da aipagarriena. Berotutako ura ibai edo lakuetara itzultzen denean, bertako komunitateak eraldatu eta oxigeno gehien behar duten espezieak desagertu egiten dira.

c) Kutsatzaile biologikoak

Infekzio-eritasunak zuzenean zein zeharka kutsatzeko gai dira. Zeharkako kutsaduran, urak gaixotasunak transmititzen dituzten izaki bizidunak eramaten ditu bere baitan. Gure latitudean, gaixotasun horiek ohikoak ez badira ere, bestelako gaixotasun batzuk kutsatu ohi dira urarekin, besteak beste, kutsadura fekala duten uretako zenbait bakterioen ondoriozko urdaileko eta hesteetako gaixotasunak.

URAREN KUTSADURAREN ONDORIO OROKORRAK

URA ARAZTEKO ETA TRATATZEKO SISTEMAK

Deskargatu

PDF Word HTML