Herentziaren Oinarri Kimikoa eta Genetika
Herentziaren Oinarri Kimikoa
- Nukleoaren barruan azido nukleikoak daude.
- Bi motatako azido nukleiko daude: RNA eta DNA.
- Azido nukleikoak nukleotidoen multzoak dira.
- Nukleotidoek hiru zati dituzte:
- Base nitrogenatua.
- Pentosa: bost karbonotako azukrea.
- Fosfatoa, azido fosforikoaren deribatua.
DNA: Nukleoko Molekula
- Organismoen funtzionamenduari eta garapenari buruzko informazioa dauka.
- DNA proteinekin lotzen da kromosomak eratuz.
- Bi funtzio nagusi betetzen ditu:
- Zelularen jarduera erregulatzea:
- Zelula baten jarduera proteinen menpe dago.
- Proteinak ekoizteko agindua DNAk ematen du.
- Informazio genetikoa transmititzea.
- Zelularen jarduera erregulatzea:
- Watson eta Crick-ek 1953an finkatu zuten DNAren egitura. Helize bikoitzaren eredua proposatu zuten.
- Rosalind Franklin aipatu behar da. 1950etik 1953ra, DNA helize mota bat zela proposatu zuen, X izpiak erabiliz egindako lanean oinarrituta.
- Helize bikoitzaren ezaugarriak:
- Bi nukleotido-katez osatuta dago.
- Karea kiribilduta dago.
- Bi kateak lotuta daude, kate bateko nukleotido bat beste kateko nukleotido batekin; hau da, parez pare lerrokatuta daude.
- Nukleotido bakoitza bere osagarriarekin lotuta: Adenina timinarekin eta guanina zitosinarekin.
- Izaki bakoitzak sekuentzia ezberdina du, nahiz eta gurasoenaren antz handiak izan.
Mendelen Legeak
1. LEGEA: F1 Belaunaldiaren Uniformetasuna
Lege honen arabera, arraza puruen arteko gurutzaketaren ondorengo guztiak berdinak dira.
2. LEGEA: Karaktereen Bereizketa
Gametoak sortzean, ezaugarri jakin bat zehazten duten aleloak bereizi egiten direnez, bateratu egin daitezke, berriz, zigotoa sortzeko garaian. Hala, ezkutaturik geratu ziren karaktere errezesiboak F2 belaunaldian azaleratzen dira.
3. LEGEA: Faktoreen Independentzia
Karaktere edo ezaugarri bat zehazten duen gene bakoitza bere aldetik transmititzen da.
Teoria Kromosomikoa
- Ezaugarri bat kontrolatzen duen gene bakoitzak agertzeko dituen era edo aldaera bakoitzari alelo deritzo. Kromosoma homologoetan, kokaleku berdin-berdina dute eta ezaugarri berdin-berdinak kontrolatzen dituzte.
- Bietatik gene dominantea edo gainartzailea heterozigotoetan indar gehiagoz agertzen dena da. Banako batean baldin badago, ezaugarri hori azaleratuko da. Oro har, letra larriz adierazten da. Gene errezesiboa edo azpirakorra heterozigotoetan azaltzen ez den ezaugarria izaten da. Letra xehez adierazten da.