Bizitzaren sorrera, eboluzioa eta hautespen naturala

Biologia7,12 KB

Bizitzaren sorrera eta garapena

XVII. mendetik XX. mendera arteko ikerketek bizitzaren jatorriari eta garapenari buruzko ikuspegi ezberdinak azaldu dituzte.

XVII. mendea — Francesco Redi

Haragi-usteltuen gainean agertzen ziren “har zuriak” (larbak) euliek jartzen zituzten arrautzetatik ateratzen ziren.

XIX. mendea — Louis Pasteur

Mikroorganismo oso txikiak airean daude eta elikagaietan garatzen dira; mikroorganismoak ez dira berez sortzen.

XX. mendea — Oparin

Hipotesiaren arabera bizia bizirik gabeko kimikatik sortu zen, kimikoen eboluzioaren eta birmoldaketaren bidez.

1953 — Miller eta Urey

Miller eta Ureyk esperimentu famatu bat egin zuten frogatzeko posible zela molekula organikoen sintesia molekula inorganikoetatik abiatuta. Aminoazidoak bizitzaren oinarrizko osagaiak dira; horietatik proteinak eta azido nukleikoak sortu ziren.

Fosilak eta aztarnak

Biziaren aztarnak fosiletan aurki ditzakegu; estromatolito fosilek bereziki ematen dute informazioa.


Aldakortasun eta egokitzapena intraespezifikoa

Aldakortasun intraespezifikoa

Bizidunek barne-aldaera handia dute. Bizidun bat sortzerakoan inguruneko faktoreek eragina dute.

Ondorioak:

  1. Faktoreek eragindako aldaketak eta moldaketak ager daitezke.
  2. Faktoreek jaiotza-, heriotza- eta migrazio-tasetan eragiten dituzten aldaketak eragin ditzakete.
  3. Faktoreek espezieen banaketa geografikoan eragina dute.

Inguruneak sortutako azaleko moldaketak ez dira beti erabakigarriak espezie berriak sortzeko; egoera desberdinetan antzeko emaitzak sor daitezke.

Egokitzapen intraespezifikoa

Mutazioek anormaltasunak eragin ditzakete, baina batzuetan baliozkoak izan daitezke eta egokiak dira.

Mutazio onuragarriak zabaltzen dira; noizean behin mutazioen bidez moldaera berezi bat sortzen da eta horrek ugaltzeko aukera handiagoa ematen die izaki horiei.


Hautespen naturala eta artifiziala

Hautespen naturala

Naturak bere ingurunearen arabera bizitoki egokiena aukeratzen du; hautespen hori hautespen naturala da.

Adibidea: Hartzak elurretan ondo moldatzen dira eta bertan bizi iraunkorra izan dezakete; sugandilak, aldiz, ez dute horrelako abantailarik elur-eremuetan.

Hautespen artifiziala

Gizakiak kontrolpean gauzatzen dituen hautespen-prozesuak dira; espezie barruan nahi diren ezaugarriak hautatzen dira.

Adibidea: Txakur-sailkapena — ehiza, zaintza, laguntza eta abar egiteko txakur-motak sortu dituzte, nahi diren ezaugarriak nahastuz eta aukeratuz.

Biston betularia (Manchesterren ikerketa)

Ingurunea kutsatuta zegoenean, populuazio ilunagoa ugaldu zen (melanismoa handitu zen) eta zurien populazioa txikitu; ingurunea garbiagoa zenean, zurien populuazioa handitu eta ilunarenak txikitu ziren. Hori industri melanoismoaren adibide klasikoa da.


Espezie berrien sorrera

Darwinek txonta txorien 14 aldaera deskribatu zituen; bakoitzak bere ingurunera egokitutako mokoa zuen. Aldaera horietatik, denboran zehar, espezie berriak sor daitezke, isolamenduen eta hautespenaren ondorioz.

Darwinen oinarrizko ideia batzuk

  • Ingurunera ondoen egokitutako bizidunek luzaroago bizitzeko eta ugaltzeko aukera handiagoa dute.
  • Ingurune bakoitzean bertara egokitutako bizidunak bizi dira.
  • Ingurunea aldatzen bada, bestelako hautespen-indarrek eragina izango dute.
  • Hautespen naturala izakien eboluzioaren motorra da.

Espezien sorrera — urratsak

  1. Hasieran populazio osoa elkarrekin dago eta espezie bera da.
  2. Oztopo batengatik populazioa banandu egiten da, baina hasieran espezie berdina izaten jarraitzen dute.
  3. Denborarekin, talde bakoitzak bere ingurunera moldatu egiten da.
  4. Denborarekin espezieak berriro nahastu daitezke, baina jatorrizko berdintasuna galtzen dute; mutazio eta aldaketa genetikoek direla-eta ez dira gehiago bertako espezie bera kontsideratzen.

Gainera, A taldekoek beren artean ugaldu behar dute eta B taldekoek beren artean; A eta B taldeek ezin izango dute elkarrekin ugaldu interbertsiorik gabe.


Zientzialarien teoriak

Linneoren teoria

Linneo (Carl Linnaeus) naturazalea eta jakintsua izan zen; fixismoaren eta kreazionismoaren aldeko ikuspegi bat zuen. Bere garaian ezagutzen ziren landare- eta animalia-espezie guztiak deskribatu eta sailkatzeko sistema bat asmatu zuen. Gaur egungo taxonomia-latinezko izendegia bere lana da.

Lamarcken teoria

Lamarcken arabera izaki bizidun bat bere (!) erabileraren eta ez erabileraren arabera aldatzen zen generazio bakarrean (ikuspegi hori gaur egun gezurra dela jakina da).

Darwinen teoria

Darwinek proposatu zuen bizidunen aldaketak intraespezifikoetatik datozen aldaeretatik sortzen direla; mutazioek eta hautespen naturalak eragin zuzena dute. Ingurunera ondoen egokitzen dena biziraun eta ondorengoak izateko aukera izango du; egokitzapen txarrak dituztenek ez dute ondorengorik utziko.

Darwinek ere nabarmendu zuen ondorengoek ez direla berdinak eta giza jatorriari buruzko ideia ere plazaratu zuen: gizakiok primate kommun bati lotutako jatorria dugula adierazi zuen.


Bizidunen ezaugarriak eta eboluzioa

Hiru printzipio nagusi daude:

  • Bizidunen unitate biokimikoa: izaki bizidun guztiak biomolekula mota berdinez osatuta daude (C, H, O eta N eta bestelako molekula organikoak).
  • Unitate zelularra: izaki bizidun guztiak zelulaz osatuta daude; organismo zelulaniztunek zelula espezializatuak dituzte bizitza-funtzioak betetzeko.
  • Eboluzioaren teoria: antzinako bizi-formek denboran zehar egokitu eta eboluzionatu dute; aldaketa genetikoa eta hautespen naturalaren bidez arraza, aldaera edo espezie berriak sortzen dira.

Teoria endosimbiotikoa

Teoria horren arabera, eukariotoetako organulu funtsezko batzuk organismo zelulabakar bereizien arteko elkarbizitzatik (simbiositik) sortu ziren. Horrela, antzinakoan mitokondriak eta kloroplastoak talde jakin bateko bakterio askeak izan zitezkeen.

Espezializazioaren ondorioz, landare, onddo eta animalia askoren jatorria protisto edo zelula antolakuntzaz aberatsek bilakaera baten ondorio izan zitekeela uste da.

(Zelulen denboran zehar nola aldatu den, hau da, eboluzioa)

Eboluzioa hautespen naturalaren ondorioz gertatzen da.


11. jarduera

Charles Darwin honako ondorio honetara iritsi zen bere ikerketetan: bizidunak ez dira inguruarekiko egokitzen direnak; alderantziz, inguruneak aukeratzen ditu ingurune horretan bizitzeko egokiak diren bizidunak. Bere eboluzio-teoriaren arabera, bizidun guztiak bizi-forma batetik bestera eboluzionatu dute.

Darwinek atera zituen ondorio nagusiak hauek dira: ingurune bakoitzean ingurune horretara egokitutako izakiak bizi ohi dira; ingurunera ondoen egokituta daudenak luzaroago bizitzeko eta ugaltzeko aukera dute; ingurunea aldatzen bada, bestelako hautespen-indarrek eragina izango dute. Hautespen naturala da izakien eboluzioaren motorra.

Deskargatu

PDF Word HTML