Bihotza, Odol-hodiak eta Nerbio-sistema: Funtzionamendua
Bihotza: Gure Gorputzaren Motorra
Funtzioa: Garraioan dabiltzan ibilgailuen motorra da, odola bultzatzen duen organoa.
Deskribapena eta osagaiak: Organo gihartsua da eta lau barrunbe ditu: bi aurikula eta bi bentrikulu.
Nola funtzionatzen du?
Odola alde bateko aurikulatik bentrikulura pasatzen da. Bihotzaren eskuin aldetik, odola biriketara doa oxigenatzera. Ezkerreko aldetik abiatzen den odolak, berriz, gorputzeko hainbat lekutara garraiatzen ditu oxigenoa eta mantenugaiak.
Odol-hodiak
Funtzioa: Gure gorputz osoa zeharkatzen duten garraiobideak dira.
Deskribapena eta motak
- Arteriak: Bihotzetik kanpora doazen odol-hodiak dira; odola bihotzetik atera eta gorputz osora banatzen dute.
- Zainak: Gorputzean jasotako odola bihotzera ekartzen duten hodiak dira.
- Kapilarrak: Sare gisa eratuak dauden hodi ñimiñoak dira; hodi hauen bitartez arteriak eta zainak komunikatzen dira.
Bihotzaren Funtzionamendua
Bihotzak bi mugimendu egiten ditu etengabe errepikatuz: sistolea (uzkurtzea) eta diastolea (zabalkuntza).
- Sistolea: Bi aurikulak uzkurtzen direnean, odola bi bentrikuluetara pasatzen da. Ondoren, bentrikuluak uzkurtzen dira, odola arterietara bidaliz.
- Diastolea: Aurikulak eta bentrikuluak zabaldu egiten dira eta odola aurikuletatik sartzen da.
Odol-zirkulazioa
Zirkulazio Handia
- Ezkerreko bentrikuluak elikagaiak eta O₂-a zelula guztietara eramaten ditu.
- Hondakinak eta CO₂-a eskuineko aurikulara eramaten ditu.
Zirkulazio Txikia
- Eskuineko bentrikuluak biriketara eramaten du odola O₂-a hartzeko.
- Ondoren, bihotzera eramaten du ezkerreko aurikulatik.
Hondakinen Kanporatzea
Hondakinak kanporatzeko bideak honako hauek dira:
- Uzkitik: Hesteek xurgatzen ez dituzten janari-hondakinak kanporatzen dira.
- Arnasketaren bitartez: CO₂-a kanporatu eta O₂-a hartzen da.
- Iraitz-aparatuaren bitartez: Izerdia eta gernua kanporatzen dira.
Nerbio-sistema
Funtzioak: Aparatuak martxan jarri eta zaintzeaz gain, erlazio-funtzioaz arduratzen da (estimuluak jaso eta erantzun).
Deskribapena: Nerbioak gorputz osora banatzen diren sare bat dira.
Funtzionamendua
Neuronen eta zentzumenen bidez, kanpoko sentipenak edo sentsazioak jasotzen ditugu. Nerbioen bidez, sentsazio horiek garunera joaten dira. Gero, jasotako mezuari erantzunez, garunak aginduren bat bidal dezake.