Biologia3,87 KB
Maila Biologikoak: Atomoetatik Organismoetara
- Atomoa: Materiaren zatirik txikiena.
- Bioelementua: Bizidunen osagai diren atomoak.
- Molekulak: Atomoak elkartzean sortzen dira.
- Biomolekulak: Molekulen osagaiak dira, inorganiko eta organikoetan banatzen direnak.
- Organuluak: Molekulak elkartzean sortzen dira, adibidez, erribosomak eta mitokondrioak.
- Zelula: Organuluak elkartzean sortzen da. Bi mota nagusi daude: prokariotoa eta eukariotoa (landare eta animalia zelulak).
- Ehuna: Zelulak elkartzean sortzen da, adibidez, muskulu-, kartilago- edo odol-ehuna.
- Organoa: Ehunak elkartuz sortzen da, adibidez, bihotza, giltzurruna edo birikak.
- Aparatuak eta Sistemak: Organoak elkartzean sortzen dira, adibidez, zirkulazio-, digestio- edo arnas-aparatuak.
- Giza Gorputza: Aparatuak elkartzean osatzen da.
Zelularen Osagai Nagusiak
- Nukleo-mintza: Zelulak eta zitoplasmak substantziak trukatzeko aukera ematen du.
- Nukleoplasma: Likido bat da, non zelularen DNA gordetzen den.
- Kromatina: DNA eta proteina multzoa da.
- Nukleoloa: Esfera itxurako multzoa da.
- Zitoeskeletoa: Zelulari forma eta mugimendua ematen dio.
- Zentrioloa: Kromosomen mugimendua zuzentzen du.
- Besikula: Substantziak garraiatzeaz arduratzen da.
- Erretikulu Endoplasmatikoa: Substantziak sintetizatzeaz arduratzen da.
- Golgi Aparatua: Zelulatik kanpoaldera substantziak garraiatzen ditu.
- Lisosoma: Zelularen partikulak digeritzen ditu.
- Mitokondrioa: Zelularen energia sortzen du.
- Mintz Plasmatikoa: Zelula inguratzen duen geruza da.
Zelula Motak eta Funtzioak
- Nukleoa: Esfera forma du eta barruan DNA gordetzen du.
- Zitoplasma: Zelularen barruan dagoen likidoa da.
- Diferentziazioa: Zelulek forma eta egitura espezifikoak hartzeko prozesua.
- Zelula Prokariotoa: Ez du nukleorik. Autotrofoa edo heterotrofoa izan daiteke.
- Landare Zelula Eukariotoa: Nukleoa eta organulu zitoplasmatikoak ditu. Autotrofoa da, kloroplastoak dituelako.
- Animalia Zelula Eukariotoa: Nukleoa eta organulu zitoplasmatikoak ditu. Heterotrofoa da.
Ehun Motak eta Funtzioak
Ehun Epiteliala
- Estaldura-epitelioa: Azalean dago eta babes funtzioa du.
- Guruin-epitelioa: Substantziak jariatzen ditu.
Ehun Konektiboa
- Konjuntiboa: Azalaren azpian eta muskuluetan dago, beste ehunak elkartzen ditu.
- Gantz-ehuna (Adiposa): Sabelaldean dago eta substantziak metatzen ditu (energia erreserba).
- Kartilaginosoa: Sudurrean eta belarrian dago, hezurrak edo muskuluak lotzen ditu.
- Hezur-ehuna: Hezurretan dago eta organoak babesten ditu.
- Odol-ehuna: Odol-hodietan dago eta gorputz guztitik zabaltzen da (garraioa).
Muskulu-ehuna
- Eskeletikoa: Muskuluetan dago eta mugimendua ahalbidetzen du.
- Lisoa: Odol-hodietan eta barne-organoetan dago, organoei indarra ematen die.
- Kardiakoa (Bihotzarena): Bihotzean dago eta odola gorputz guztira ponpatzen du.
Nerbio-ehuna
- Neuronak: Garunean (zerebroan) eta nerbioetan daude, informazioa bildu eta transmititzen dute.