Giza Gorputzeko Barne Ingurunea eta Zirkulazioa

Biologia2,81 KB

Barne Ingurunea

Likido interstizialak, odolak eta linfak osatzen dute. Likido interstizialak zelulak bustitzen ditu. Odolak eta linfak zelulek behar dutena edo baztertzen dutena bildu, banatu eta kanporatu egiten dute.

Odol Zelula Motak

Odol zelula mota nagusiak eta haien funtzioak:

Eritrozitoak
Disko ahur baten itxura dute eta ez dute nukleorik. Kolore gorria dute. Biriketatik zeluletara oxigenoa garraiatzen dute.
Leukozitoak
Handienak dira, nukleoa dute eta bost mota daude. Organismoa infekzioetatik babesten dute.
Plaketak
Megakariozitoetatik eratorritako zelulen zatiak dira, nukleorik gabekoak. Odolaren koagulazioan hartzen dute parte.

Arteriak eta Zainak

Arteriak
Bihotzetik organo guztietara doaz. Oxigenodun odola garraiatzen dute eta pareta lodi, gogor eta elastikoak dituzte.
Zainak
Organoetatik bihotzera doaz. Karbono dioxidozko odola garraiatzen dute eta pareta finagoak eta ez hain sendo eta elastikoak dituzte.

Linfa-sistemako Osagaiak

Linfa-kapilarrak
Gorputzeko zelulen inguruko likido-soberakina biltzen dute.
Linfa-hodiak
Linfa-kapilarrak batzen direnean sortzen dira, hodi zabalagoak osatuz. Barnean hainbat balbula dituzte, linfari noranzko bakarrean zirkulatzen uzteko.
Linfa-gongoilak
Kaltegarriak diren mikroorganismoak eta substantzia arrotzak bilatzen, aurkitzen eta kanporatzen dituzte.

Odolaren Osagai Nagusiak

Plasma
Kolore horixka duen likidoa da. Odolaren %55 osatzen du eta urez eta proteinez osatuta dago.
Odol-zelulak
Hezur-muin gorrian sortzen dira eta odolaren %45a osatzen dute. Hiru mota daude: globulu gorriak, zuriak eta plaketak.

Arterien Funtzioa eta Ezaugarriak

  • Bihotzetik gorputzeko organo guztietara eramaten dute odola.
  • Odol oxigenatua garraiatzen dute.
  • Birika arteria da salbuespena, karbono-dioxidodun odola garraiatzen baitu.

Arterietako Presioa edo Tentsioa

Odol-hodietan eragiten duen presioa da.

mmHg unitatearekin neurtzen da.

Sistolean handiagoa da diastolean baino.

Odol-zirkulazioko Atal Nagusiak

Zirkulazio Bikoitza
Odolak bi ibilbide dituelako: zirkulazio handia eta txikia.
Zirkulazio Osoa
Oxigenodun odola ez delako inoiz nahasten karbono dioxidodunarekin.

Nefrona

  1. Glomerulua
  2. Bowman-en kapsula
  3. Hodi bihurgunetsu proximala
  4. Hodi biltzailea
  5. Henle-ren lakioa
  6. Hodi bihurgunetsu distala

Deskargatu

PDF Word HTML