Genetika, Zelula Zatiketa eta Biologia Kontzeptuak

Biologia3,22 KB

Genetika eta Biologia: Oinarrizko Kontzeptuak

Oinarrizko Kontzeptu Genetikoak

Espeziea
Antzeko ezaugarriak dituzten, elkarren artean gurutzatu daitezkeen eta ondorengo emankorrak ematen dituzten organismoen taldea.
Berariazko ezaugarriak
Espezie bat gainontzeko espezieetatik bereizten dituzten ezaugarriak.
Banakako aldaera
Espezie baten barruan, indibiduo bakoitzaren ezaugarriak, espezie bereko gainontzeko organismoen antzekoak, baina ez erabat berdinak.
Karakterea
Norbanako bat beste batetik bereizten gaituzten ezaugarriak (aldaera etena-kualitatiboa; aldaera jarraitua-kuantitatiboa).
Kariotipoa
Zelula baten edo banakoaren kromosoma multzoa.
Kromosomak
Informazio genetikoaren euskarria.
Genea
Karaktere batentzat informazioa daraman kromosoma zatia.
Genoma
Banako edo espezie baten gene multzoa.

Zelula Motak eta Potentzialitatea

Zelula diploideak
Kromosoma homologoak pareka multzokatu daitezke (23. bikotea kromosoma sexualak; beste 22 bikoteak autosomak).
Zelula aploideak
Ezin dira bikoteka multzokatu.
Zelula ama
Biderkatzeko eta zelula berriak sortzeko gaitasuna mantentzen dute.
Totipotenteak
Zelula mota guztiak (organismo oso bat) sortzeko gaitasuna.
Pluripotenteak
Zelula eta ehun gehienak sortzeko gai, gorputza osorik ez.
Multipotenteak
Zelula mota batzuk bakarrik sortu (normalean helduetan).

Zelula Zatiketa: Mitosia eta Meiosia

Mitosia

Zelula umeek amaren kromosoma multzo bera jasotzeaz arduratzen da:

  • Profasea: Kromatina trinkotu. Kromosoma bakoitza 2 kromatida berdinez osatuta.
  • Metafasea: Kromosomak trinkotuta erdiko planoan kokatu.
  • Anafasea: Kromatidak banatu, bakoitza polo batera mugitu.
  • Telofasea: Kromosoma umeak nukleo mintz berri batekin estali. Ondoren zitoplasma zatitu (animalia-estututa; landarea-fragmoplastoa eratuta).

Meiosia

Sortutako zelula umeek amaren kromosoma erdiak dituzte (zelula sexualak sortzeko prozesua):

  1. Lehenengo zatitze meiotikoa: Kromosoma homologoak bikoteka jarri, erdiko planoan kokatu. Zatitu, kromosoma homologoetako bakoitza mutur batera.
  2. Bigarren zatitze meiotikoa: Kromosomak erdialdean kokatu, kromatidetako bakoitza mutur batera. Amaieran kromosoma erdiekin geratu.

Klonazioa eta Zelula Diferentziatuak

Klona
Zelula bat hainbat aldiz zatituta sortutako genetikoki berdinak diren banako edo zelula taldea.
Klonazioa
Zelula diferentziatu batetik edo bere nukleotik animalia edo landare bat garatzeko aukera ematen duen metodoa.
Zelula diferentziatua
Animalia edo landare heldu baten zelula espezializatuak.

Deskargatu

PDF Word HTML