Mikroorganismo patogenoak eta tratamenduak
Onddoak
Onddo zelulabakar batzuk giza ehunen bidez elikatzen diren parasitoak dira. Larruazalean, azazkaletan eta ilean hazten dira, leku hezeetan bereziki. Erraz kutsatzen dira, bai zuzeneko kontaktu fisikoaren bidez, bai onddoaren esporek kutsatutako objektuekin edo gainazalekin kontaktuan jarriz. Fungizidak zuzenean ematen dira gune infektatuan, infekzioa eragin duen onddoa hiltzeko.
Protozooak
Gure organismoan sar daitezke ur ez-edangarria edanez, elikagai kutsatuak lortuz edota intsektuen ziztadaren bidez. Protozoo horiek gure ehunetan edo organoetan ugaltzen dira eta sukarra edo beste arazo batzuk sortzen dituzte. Substantzia kimiko espezifikoak erabiltzen dira protozoo infektatzaileak deuseztatzeko.
Bakteriak
Bakterioek zaurien bidez infektatu gaitzakete, bai eta elikagai kutsatuak hartuz, aire kutsatua arnastuz edo arnas aparatuko muki-mintzekin kontaktua izatean ere. Antibiotikoak: bakterioak hiltzen dituzte edota ugaltzen ez diete uzten. Aplikazio moduak: batzuk zuzenean gune infektatuan, beste batzuk irentsi edo txertatu behar dira.
Birusak
Birusak ez dira izaki bizidunak. Ugaltzerakoan, zelula ostalariak infektatzen dituzte birus gehiago ekoiztuz. Antibiralak erabiltzen dira tratamendu gisa.