Ekosistemak eta Biosfera: Kontzeptu Gakoak Azalduta
Biosfera eta Ekologiaren Oinarriak
Biosfera: Izaki bizidunak bizi garen Lur planetako eremua da.
Ekologia: Izaki bizidunak eta haien ingurunea aztertzen duen zientzia.
Ekosistemaren Osagaiak
Ekosistema: Izaki bizidunak bizi diren biosferako eremua eta bertan sortzen diren erlazioak (adibidez: basamortua, itsasoa...).
Ekosfera: Ekosistema guztien multzoa.
Biotopoa: Ekosistema bateko ingurune fisikoa edo bizilekua (argia, ura...).
Biozenosia: Ekosistema bateko izaki bizidunen multzoa (animaliak...).
Egokitzapena eta Ingurunea
Moldaerak: Ekosistema bateko izaki bizidunak bertako ingurumen-baldintzetara moldatu edo egokitu egin behar dira.
Ingurumen-faktoreak: Argia, ura, tenperatura, gasak, lurzoruaren konposizioa eta kokapen geografikoa.
Populazioa: Ekosistema batean espezie berdineko bizidunen multzoa (artaldea, elefante-taldea...).
Habitata: Izaki bizidun bat bizi den espazio fisikoa edo bizileku zehatza (adibidez: satorra -> lurrazpian).
Zoko ekologikoa: Ekosistema batean izaki bizidun bakoitzak betetzen duen funtzioa.
Izaki Bizidunen Arteko Erlazioak
Harrapatzailea: Espezie batek beste espezie bat harrapatu eta jan egiten du (adibidez: hartza -> arraina).
Parasitismoa: Izaki bat beste izaki baten kontura bizi da, kaltea eginez (zorria, garrapata...).
Simbiosia: Bi organismoen arteko erlazioa, non biek onura lortzen duten (Nemo, likena/alga...).
Fluktuazioak: Ekosistema batean populazio batek denboran zehar dituen gorabeherak.
Erlazio eta Maila Trofikoak
Erlazio trofikoak: Ekosistema bateko izaki bizidunen artean dauden nutrizio-erlazioak.
Maila trofikoak: Ekosistema bateko organismoak, elikagaia duten materialen jatorriaren arabera multzokatzea.
- Ekoizleak: Organismo autotrofoak (landareak eta algak).
- Kontsumitzaileak: Organismo heterotrofoak:
- K1: Ekoizleak jaten dituzte (behia, ardia...).
- K2: K1 jaten dituzte (otsoa, igela...).
- Deskonposatzaileak: Organismo heterotrofoak (bakterioak eta onddoak).
Elikadura-kateak eta Biomasa
Kate trofikoa: Bata besteaz elikatzen diren ekosistema bateko organismoen adierazpen lineala.
Sare trofikoa: Ekosistema batean elkarri lotuta dauden kate trofikoen adierazpena.
Biomasa: Izaki bizidun multzo baten guztizko masa-kopurua.
Piramide trofikoa: Maila trofiko bakoitzaren biomasa adierazten du.