Ekologiaren Oinarrizko Kontzeptuak eta Ekosistemak

Biologia3,13 KB

Espezieak eta Txoko Ekologikoak

Txoko ekologikoa: Espezie batek ekosisteman betetzen duen funtzioa da.

Espezie autoktonoa: Eremu jakin batean eta gizakiaren eraginik gabe bizi den espeziea da (bertakoa).

Espezie aloktonoak: Eremu jakin batean halabeharrez edo nahita, gizakiaren jardueraren ondorioz, heldu diren espezieak dira.

Espezie inbaditzailea: Bere berezko eremutik kanpo dagoen eta oso azkar ugaltzen eta zabaltzen den espeziea da; ondorioz, bertako espezieak kaltetzen ditu.

Espezie eraldatzailea: Ekosistema kaltetu eta oreka apurtzen duten landare edo animalia inbaditzaileak dira.

Espezialistak eta jeneralistak

Espezie espezialista: Beste espezie batzuentzat eskuragarri ez diren txokoak ustiatzen dituzte (adibidez, panda-banbua).

Espezie jeneralista: Ia txoko guztiak ustiatzen dituzten espezieak dira (adibidez, arratoia edo kaioak), sarritan hiri-eremuetan.

Harreman Trofikoak eta Elikadura

Harreman trofikoa: Izaki bizidunek ingurumenarekin materia eta energia lortzeko dituzten harremanak dira.

  • Elika-katea: Linealki ordenatutako hainbat organismoz osatuta dago; organismo bakoitzak hurrengoa jaten du.
  • Elika-sarea: Ekosistema batean ezar daitezkeen elika-kateen multzoa da.
  • Kimiotrofoak: Kimiolitotrofoak haien energia materia inorganikoa oxidatuz lortzen duten organismoak dira (adibidez, bakterioak).

Biomasa eta Ekoizpena Ekosisteman

Biomasa: Banako bat, maila trofiko bat edo ekosistema oso bat zenbat materia organikoz osatuta dagoen adierazten duen terminoa da.

Ekoizpena: Denbora-unitateko biomasak duen gehikuntzari deritzo.

Ekoizpenaren kalkulurako formulak

  • Ekoizpen primario garbia (EPGb): EPGd - Arnasketa
  • Ekoizpen sekundario garbia (ESGb): ESGd - Arnasketa
  • Ekosistema bateko ekoizpen garbia (EEGb): Ekosistema - Arnasketa

Piramide Ekologikoak

Ekoizpen edo energia-piramideak (kcal/m²/urte): Piramide hauetan ekoizleak adierazten dituen laukizuzena handiena izango da beti. Hurrengo kontsumitzaile-mailak gero eta txikiagoak dira; izan ere, maila trofiko bakoitzak bere gainetik dagoena jasateko behar adina energia eman behar du.

Biomasa-piramidea (kg/m²): Piramide hauek alderantzikatuak izan daitezke; hau da, goiko maila behekoa baino handiagoa izatea. Adibidez: uretako ekosistemetan, ekoizleek (fitoplanktona) biomasa gutxi dute, baina oso azkar hazten eta ugaltzen dira.

Kopuru-piramidea (aleak/m²): Hauek ere alderantzikatuak izan daitezke. Intsektu belarjaleen kopurua (kontsumitzaileak), askotan, landare-kopurua (ekoizleak) baino askoz handiagoa izaten da.

Emankortasun-piramidea (% = Ekoizpena / Biomasa * 100): Piramide honek aprobetxatzen den energia adierazten du ehunekotan.

Deskargatu

PDF Word HTML