Arteak eta humanitateak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Berpizkundea Europan: Ezaugarriak, Humanismoa eta Inprenta

Arteak eta humanitateak3,13 KB

Berpizkundea Europan: Ezaugarriak eta Eragina

Berpizkundeak garrantzia handia izan zuen Europako mendebaldean. Berpizkunde hau XV. mendearen hasieran eta XVI. mendearen erdian gauzatu zen, batez ere Italian.

Berpizkundea higikunde bat izan zen, mugimendu bat, baita estetika higikunde bat ere. Gizartean eragin handia izan zuen, paganismoa aldarrikatzeagatik eta bizitza materiala lortzeagatik bereizten zelako.

Garai Berrien Ezaugarriak

  • Estatu modernoaren garapena eta lurralde berrien aurkikuntza, aurrerabide teknikoen esker.
  • Politikan, ekonomian eta erlijioan arrasto nabarmenak utzi zituen.
  • Nazionalismoaren (internazionalismoaren ordez) aldi bat izan zen. Europako biztanle kopurua asko handitu zen, eta bizitzaren eztanda horrek eragin handia izan zuen.
...
Jarraitu irakurtzen "Berpizkundea Europan: Ezaugarriak, Humanismoa eta Inprenta" »

XX. mendea eta abangoardiak: errealismoa eta mugimenduak

Arteak eta humanitateak8,66 KB

Errealismoa: etapak eta generoen arteko desberdintasunak

XIX. mendea: ikuspegi orokorra

Errealismoa: etapak, generoen (eleberria eta poesiaren) arteko desberdintasuna; eman 3 autore eta bere obrak.

Etapak

  • Errealismo gordina: eleberria.
  • Poesia eta antzerkia: idealismo berria (bohemioak).
  • Mende amaierako krisia: dekadentismoa.

Autoreak eta beren obrak

  • Charles Dickens: "Oliver Twist", "David Copperfield"
  • Rudyard Kipling: "El libro de la selva"
  • Lewis Carroll: "Alicia en el país de las maravillas"

Abangoardiak

Abangoardismoa tradizioarekin haustura eta berrikuntza aldezten duten arte eta literatura mugimenduen multzoa da. Frantsesez "avant‑garde" deitzen da.

XX. mendean sortu zen Europan eta hortik aurrera Hego Amerikara hedatu zen, non Modernismoarekin talka...

Jarraitu irakurtzen "XX. mendea eta abangoardiak: errealismoa eta mugimenduak" »

Neoklasizismoa eta Eskultura: Ezaugarriak eta Jatorri Politikoa

Arteak eta humanitateak2,44 KB

Eskultura Neoklasikoaren Ezaugarriak

Neoklasizismoa Frantzian: Arte Politikoa

Frantzian nagusitu zen 1789ko Iraultzaren garaian eta ondorengo Lehen Inperio napoleondarrean, neoklasizismoa izan zen arte ofiziala, neurri batean arte politikoa bilakatuz.

Ezaugarri Orokorrak

  1. Eskulturan inon baino gehiago nabaritzen da arte klasikoaren eragina.
  2. Mugimendu eza, serenitatea eta intemporalitatea dira ezaugarririk nabarmenenak. Eskultura neoklasikoak ez du helburu, beraz, instantea eta ekintza zehatza atzitzea, betikotasuna eta denboraz kanpoko jarrera serenoa azpimarratzea baizik, arrazoiak eragiten duen jarrera nagusituz. Espazioari dagokion artea litzateke, eta ez denborari; gorputzak eta masak irudikatzea litzateke haren helburua, eta ez ekintza desberdinen
...
Jarraitu irakurtzen "Neoklasizismoa eta Eskultura: Ezaugarriak eta Jatorri Politikoa" »

Velázquez, Neoklasizismoa eta Erromantizismoa: Artearen Ezaugarriak

Arteak eta humanitateak2,95 KB

Velázquez: Etapak eta Ezaugarriak

Sevillako Etapa: Arte Errealista

Ezaugarriak:

  • Eguneroko eszenak.
  • Perspektiba sakona; artelanek sakontasun handia dute.
  • Lur koloreak eta tonu okreak erabiltzen dira.
  • Argi-ilunaren erabilera nabarmena da.
  • Gelditasun nabarmeneko obrak.

Gaiak: Egunerokotasunekoak, mitologikoak, historikoak, erlijiosoak, erretratuak, paisaiak.

Madrilgo Etapa: Perfekzioaren Bilaketa

Ezaugarriak:

  • Arte orekatua, perfekzioa bilatzen du.
  • Pertsonaia bakoitzak jarrera propioa du.
  • Gehiegikeria handiko obrak dira.
  • Konposizio itxia eta xehetasun handiak.
  • Eskortzoak erabiltzen ditu.
  • Sakontasun handia eta kontrasteko irudiak.
  • Argiak oso ondo landuta daude.
  • Aire-perspektiba erabiltzen du.
  • Paleta kromatiko handia erabiltzen du.

XIX. Mendeko Mugimendu Artistikoak

Neoklasizismoa

...
Jarraitu irakurtzen "Velázquez, Neoklasizismoa eta Erromantizismoa: Artearen Ezaugarriak" »

Arkitektura Erromatarra: Eraikinak eta Hirigintza

Arteak eta humanitateak2,81 KB

Arkitektura Erromatarraren Eraikin Motak

1. Hirigintza: Erromatar hiria, trazadura eta foroa

Hiri erromatarrek betekizun politiko-militarrak, administratiboak edo ekonomikoak zituzten. Horrez gain, erromatarrek komunikabideen bidez lortutako hiri-sarea sortu zuten, merkataritzan aritzeko eta lurraldea kontrolatzeko. Planoaren diseinua ortogonala zen, kanpamendu militarretan erabilitakoaren antzekoa, bi kale nagusirekin: cardo eta decumanus izenekoak. Bi kale nagusi horien artean foroa zegoen, non eraikin nagusiak biltzen ziren. Bestalde, etxeak multzo txikietan antolatuta zeudenez, forma erregularra osatzen zuten.

2. Arkitektura erlijiosoa: Tenpluak

Erromatar tenpluek etruriar eta greziar tenpluen eragin nabarmena dute:

  • Oinplano laukizuzeneko tenpluak:
...
Jarraitu irakurtzen "Arkitektura Erromatarra: Eraikinak eta Hirigintza" »

Arte Erromanikoa: Ezaugarriak eta Arkitektura

Arteak eta humanitateak2,55 KB

Arte Erromanikoa: Sarrera

Erreforma klunitarrak Europa osoko kristau erresumei –Iberiar Penintsula barne– ekarri zien erlijiozko aire berria, baita dekorazio eta arkitektura estilo berria ere; horri, oro har, erromanikoa esaten zaio.

Arkitektura erromanikoa erlijiozkoa da batez ere, eta horren mendeko dira eskultura eta pintura; horiek dekoraziozkoak dira. Erromanikoak izen hori XIX. mendean hartu zuen; izan ere, uste zen (gaizki uste ere), formak arte erromatarraren ondorioz zehaztuta zeudela. Italiako iparraldean jaio zen, Lombardia eskualdean, X. mendean, eta XIII. mendearen hasierara arte mantendu zen, arte gotikoarekin batera bizi izan zelarik.

Ez ahaztu: Arte Erromanikoaren faktoreak

Arte erromanikoa zenbait faktorek baldintzatzen dute:...

Jarraitu irakurtzen "Arte Erromanikoa: Ezaugarriak eta Arkitektura" »

Erromatar Eraikuntza Nagusiak

Arteak eta humanitateak2,48 KB

Hiria

  • Erromatar kanpamenduetan oinarrituriko hiriak eraiki eta antolatu zituzten.
  • Bi kale garrantzitsu zituen: Cardus (iparretik hegoaldera doana) eta Decumanus (mendebaldetik ekialdera doana). Etruriarren eragina zuten.
  • Bi kale horiek Foroan elkar gurutzatzen ziren. Foroan zeuden hiriko eraikin garrantzitsuenak.

Akueduktoak

  • Ura manantialetatik hirira garraiatzeko bideak ziren.
  • Pez izeneko koipea erabiltzen zuten ura irristakor eta iragazgaitz egiteko.
  • Morteroa erabiltzen zuten harriak lotzeko.
  • Garrantzitsuenetako bat Espainian dago: Segoviako akueduktua.

Tenplua

  • Jainko edo jainkosa bati edo gehiagori eskainia egon zitekeen.
  • Adibidez, Erromako Fortuna Viril tenplua, portuen jainkoaren omenez eraikia.
  • Oinplano angeluzuzena izaten zuten eta podium baten
...
Jarraitu irakurtzen "Erromatar Eraikuntza Nagusiak" »

Felipe IIaren estiloko eraikinaren oinplanoa eta sinbologia

Arteak eta humanitateak2,61 KB

Elementu formalak

Oinplanoa: Soiltasun geometriko handia, laukia handia (200x160), burualde karratu eta nabarmendua. Euklidesen geometria erregularraren araberako proportzioak gordetzen ditu. Fatxada nagusitik hasita aldareraino hiruki ekuilateral bat marraz daiteke. Bestalde, parrilla baten forma gogorarazten du, San Lorentzo erre zutenekoa alegia. Luzeetarako 3 zonalde bereizten dira, erdikoa ardatza izanik eta erdigunean espazio nagusia egituratzen da:

  1. Sarrera nagusitik erregeen patio luzera sartzen da.
  2. Elizaren oinplano zentrala: gurutzea eta karratua batzen ditu eta kupulak gehiago zentralizatzen du. Aldare nagusiaren azpian oinplano oktogonaleko panteoia dago.
  3. Burualdean egoitza pribatuak daude. Ardatzetik bi aldetara, modu geometriko eta
...
Jarraitu irakurtzen "Felipe IIaren estiloko eraikinaren oinplanoa eta sinbologia" »

Arte Mugimendu Nagusiak: Inpresionismotik Abangoardietara

Arteak eta humanitateak11,41 KB

Inpresionismoa

XIX. mendearen azken laurdenean sortu zen Europan, Frantzian. Margolariek argia eta unea (instantea) hartzeko ahalegina egin zuten (begi-inpresioa). Argiaren momentua margotzea zen helburua.

Ezaugarri nagusiak

  • Naturalismoan oinarrituta eta paisaiari emango dio berebiziko garrantzia.
  • Kolore primarioak nahasketarik gabe, lur koloreak eta nabarrak baztertuz.
  • Pintzelkada askea.
  • Argia irudiaren eta paisaiaren elkartzaile bihurtu zen.
  • Paisaia momentu desberdinetan irudikatu.
  • Eguraldi atmosferikoa eta iragankorra.
  • Bizitzaren ikuspuntu alaia irudikatu.
  • Paris zen pinturaren gunerik garrantzitsuena.
  • XIX. mendearen bigarren erdialdean pigmentu berrien sorrera, kolore berriak (puruak edo saturatuak), kontraste kromatikoaren legea eta kolore osagarrien
...
Jarraitu irakurtzen "Arte Mugimendu Nagusiak: Inpresionismotik Abangoardietara" »

Arkitektura Errenazentista: Quattrocento, Cinquecento eta Manierismoa

Arteak eta humanitateak2,99 KB

Arkitektura Errenazentista: Oinarriak eta Ezaugarriak

Eraikuntza-tradizio klasikoa berreskuratuz eta lengoaia arkitektoniko berriaren teoria guztiak formulatuz hasi zen arkitektura errenazentista. Proportzioak, harmoniak eta simetriak gizakia zuten eredu. Ezaugarri nagusiak hauek ziren:

  • Erdi puntuko arkua, ordena erromatarrak eta apaindura klasikoa erabiltzea.
  • Barrualdeko espazio homogeneoak, oinplano zentralizatuekin.
  • Lehengaiak: marmola edo harri nobleak.

Quattrocentoko Arkitektura

Arkitektura errenazentistaren elementu formalak Florentzian agertu ziren. Florentziako kultura-giroan hezitako Filippo Brunelleschi izan zen mugimenduaren aitzindaria. Arkitektoa, eskultorea, asmatzailea eta ingeniaria izan zen, eta perspektibaren sistema eta legeen...

Jarraitu irakurtzen "Arkitektura Errenazentista: Quattrocento, Cinquecento eta Manierismoa" »