Hiria
- Erromatar kanpamenduetan oinarrituriko hiriak eraiki eta antolatu zituzten.
- Bi kale garrantzitsu zituen: Cardus (iparretik hegoaldera doana) eta Decumanus (mendebaldetik ekialdera doana). Etruriarren eragina zuten.
- Bi kale horiek Foroan elkar gurutzatzen ziren. Foroan zeuden hiriko eraikin garrantzitsuenak.
Akueduktoak
- Ura manantialetatik hirira garraiatzeko bideak ziren.
- Pez izeneko koipea erabiltzen zuten ura irristakor eta iragazgaitz egiteko.
- Morteroa erabiltzen zuten harriak lotzeko.
- Garrantzitsuenetako bat Espainian dago: Segoviako akueduktua.
Tenplua
- Jainko edo jainkosa bati edo gehiagori eskainia egon zitekeen.
- Adibidez, Erromako Fortuna Viril tenplua, portuen jainkoaren omenez eraikia.
- Oinplano angeluzuzena izaten zuten eta podium baten gainean altxatzen ziren. Aurrealdetik igotzen zen.
- Oinplano borobileko tenpluak ere bazeuden, adibidez Agriparen Panteoia: eredu bihurtu zen, eta atari angeluzuzen batetik sartzen da gela borobilera. Bere sabaia erdi-esferiko kupula erraldoi batek estalia dago eta honen erdialdean okulu bat –idi-begi bat– dago, argi zenitala sar dadin. Jainko-jainkosa guztien omenez egina zen.
Basilika
- Merkataritza-harremanak egiteko eta justizia administratzeko eraikina zen.
- Oinplano angeluzuzena eta hiru nabe zituen, zutabeen bidez banatuta.
- Lehen kristauek kopiatu zuten beren leku sakratuak eraikitzeko.
- Foroaren barruan eraikitzen zituzten, adibidez, Maxentzioren Basilika.
Termak
- Bainuetxe publikoak ziren.
- Hiru gela nagusi zituzten: calidarium (ur beroa), tepidarium (ur epela) eta frigidarium (ur hotza). Ura berotzeko berogailu sistema zuten.
- Horrez gain, liburutegiak eta gimnasioak ere kokatzen zituzten.
- Ospetsuenetako batzuk: Karakallaren Termak.
Antzokiak
- Greziar antzokien eragina zuten.
- Oinplano erdi-borobila zuten, eszenatokia gune handiagoa eta orkestrarako leku txikiagoa utziz.
- Erromatarrentzat, Bako jainkoaren omenez eraikitzen ziren (Greziako Dioniso).
- Hirietan eraikiak, exentuak ziren, ez zuten mendi-maldarik aprobetxatzen.
- Adibide garrantzitsuenak: Marcelo Antzokia eta Meridako Antzokia Hispanian.