Velázquez, Neoklasizismoa eta Erromantizismoa: Artearen Ezaugarriak

Arteak eta humanitateak2,95 KB

Velázquez: Etapak eta Ezaugarriak

Sevillako Etapa: Arte Errealista

Ezaugarriak:

  • Eguneroko eszenak.
  • Perspektiba sakona; artelanek sakontasun handia dute.
  • Lur koloreak eta tonu okreak erabiltzen dira.
  • Argi-ilunaren erabilera nabarmena da.
  • Gelditasun nabarmeneko obrak.

Gaiak: Egunerokotasunekoak, mitologikoak, historikoak, erlijiosoak, erretratuak, paisaiak.

Madrilgo Etapa: Perfekzioaren Bilaketa

Ezaugarriak:

  • Arte orekatua, perfekzioa bilatzen du.
  • Pertsonaia bakoitzak jarrera propioa du.
  • Gehiegikeria handiko obrak dira.
  • Konposizio itxia eta xehetasun handiak.
  • Eskortzoak erabiltzen ditu.
  • Sakontasun handia eta kontrasteko irudiak.
  • Argiak oso ondo landuta daude.
  • Aire-perspektiba erabiltzen du.
  • Paleta kromatiko handia erabiltzen du.

XIX. Mendeko Mugimendu Artistikoak

Neoklasizismoa (XIX. mendea)

Ezaugarriak:

  • Ordena eta oreka Greziatik hartuak.
  • Perspektiba lineala zorrotz aplikatzen da.
  • Pertsonaiak plano bakar batean kokatuta.
  • Marrazkia lehenestea, eta ez kolorea.
  • Kolore hotzak siluetak markatzeko.

Gaiak: Mitologia, historikoa, klerikalak, sentimenduak, biluziak, moralizatzaileak.

Erromantizismoa (XIX. mendea)

Neoklasikoaren kontrako mugimendua da, arau neoklasiko zurrunen kalkulu eta harmoniaren aurka egiteko sortua.

Ezaugarri nagusiak:

  • Bitalismoaren gorespena.
  • Dibertsitatea, uniformetasunaren aurka; gizabanakoaren eta tradizioen gorespena.
  • Askatasun indibiduala eta nazionala lortzeko grina (garaiko iraultza burgesekin bat).
  • Historizismoa, iraganeko sustrai nazionalak bilatzeko bide gisa.
  • Natura sentikortasunaren eta erlijioaren ikuspegitik ulertu eta sentitzea.
  • Exotikoarekiko, irudimenezkoarekiko eta irrazionalarekiko nahia.

Erromantizismoaren Bi Joera

  • Konposizio barrokoa: Kolorea da nagusi.
  • Klasizista: Marrazkia da nagusi.

Gaiak

Historikoak nagusi (gertaera garrantzitsuak islatzen zituzten), paisaiak, eszena exotikoak, gai erlijiosoak.

Erromantizismoa Alemanian

Printzipio neoklasikoak agintzen zuten pinturan. Adibide nagusia: Friedrich.

Erromantizismoa Ingalaterran

Estilo klasizistak ez zuen arrakastarik izan Ingalaterran. Ezaugarriak:

  • Animaliak eta naturarekin harreman zuzenak.
  • Argia, kolorea eta atmosferaren bitartez naturaren balio berriak aurkitu.
  • Inpresionisten aitzindariak izan ziren.
  • Prerrafaelismoa: Arte errenazentista berreskuratu nahi izan zuten. Marrazkiari garrantzi handia eman zioten, edertasun gorenera arima on eta prestuengan hurbildu behar zela sinetsita.

Deskargatu

PDF Word HTML