Arteak eta humanitateak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

XVIII. eta XIX. mendeko artearen bilakaera

Arteak eta humanitateak3,38 KB

Neoklasizismoa: Arkitektura

Eredu klasikoak berriztea. Greziako eta Erromako tenpluen eredua jarraitzen dute.

  • Ezaugarri nagusiak: Neurriak, proportzioak, oreka eta horizontaltasuna.
  • Elizak: Lehenengo tenpluak (Grezia-Erroma).
  • Eraikuntza berriak: Parlamentuak, museoak, ospitaleak... beti eredu klasikoetan oinarrituta.
  • Oinplanoak: Erregularrak eta zentralizatuak.
  • Argitasun handiko eraikinak.
  • Materialak: Marmola eta harlandua.
  • Dekorazioa: Neoklasizismoaren eraikinek eskulturak izaten dituzte, bai barruan bai kanpoan.

Eragina eta adibideak

Europa osoan izan zuen eragina:

  • Frantzian: La Madeleine eliza.
  • Ingalaterran: Museo Britanikoa.
  • Alemanian: Brandenburgoko atea.
  • Espainian: Prado Museoa.
  • Euskal Herrian: Bilboko Plaza Berria, Donostiako Konstituzio plaza eta
...
Jarraitu irakurtzen "XVIII. eta XIX. mendeko artearen bilakaera" »

Antzinako eta Erdi Aroko Artearen Gida: Arkitektura eta Eskultura

Arteak eta humanitateak2,21 KB

Greziako Arkitektura

Greziar arkitekturak arkitrabe-estalki sistema bideratu zuen, eta garrantzi handia hartu zuten zutabeek, euskarri berezi gisa. Arkitektura-formetan edertasun eta ordena horiek lortu ahal izateko, hiru arkitektura-ordena bideratu zituzten greziarrek, eta ordena bakoitzak bere jarraibideak zituen.

Ordena Doriarra

Zurez eraikitzen ziren lehenengo tenpluen eskema imitatzen du. Harriz egiten zituztenean, zurezko haien itxura imitatu zuten eta jatorrizko elementu funtzionalak konposizio- eta dekorazio-elementu bilakatu zituzten.

Ezaugarri Nagusiak

  • Zutabeek ez dute oinarririk eta haien enborrak ildodunak dira.
  • Kapitel doriarrak bi osagai nagusi ditu: ekinoa eta abakoa.
  • Establamentuan hiru elementu nagusi azaltzen dira: arkitrabea, frisoa
...
Jarraitu irakurtzen "Antzinako eta Erdi Aroko Artearen Gida: Arkitektura eta Eskultura" »

Notre Dame katedrala (Paris): Analisi arkitektonikoa

Arteak eta humanitateak2,93 KB

Aurrean dugun irudian Parisko Notre Dame katedralaren kanpoko fatxada ageri da.

Egitura eta Oinplanoa

Latindar gurutze formako oinplanoa duen arren, trantseptuak ez du protagonismo handirik hartzen. Eraikina bost nabez osatua dago; erdikoa zabalena eta garaiena da. Abside handia dauka, girola bikoitzarekin (makrozefalia), eta bertan hiru kapera erradial antolatzen dira. Eraikuntzan nagusiki harlandua erabili zen.

Sistema Konstruktiboa

Sistema konstruktiboa gangetan oinarritzen da. Katedralean hiru maila edo solairu bereizten dira:

  • Arkuteria
  • Tribuna
  • Beirateen maila

Elementu Euskarriak eta Dekorazioa

Euskarri-egiturei dagokienez, pilare konposatuak eta arku zorrotzak erabiltzen dira, altueraren sentsazioa indartzeko. Horiez gain, horma lodiak, kontrahormak...

Jarraitu irakurtzen "Notre Dame katedrala (Paris): Analisi arkitektonikoa" »

Arte Erromatarra: Arkitektura eta Eskultura Nagusiak

Arteak eta humanitateak8,43 KB

1. Erromatar Panteoia - Oinplanoa (Arkitektura)

Gure aurrean dugun irudia “Erromatar Panteoia”ren fatxada da.

  • Forma: Laukizuzena (sarrera greziar tenplu baten formarekin) eta tolosa (eraikinaren gela nagusia).
  • Ezaugarria: Eraikin hau octastilokoa da, 8 zutabe baitauzka aurrekaldean.
  • Materiala: Harria erabili dute eta hormigoia (berritze materiala, Erroman bakarrik erabilia).
  • Eraikuntza sistema: 3 maila ditu: basamendua, euskarria eta taulamendua.
  • Tenplu erromatarra vs. greziarra: Erromatar tenplua aurrealdean bakarrik du, greziarrak, berriz, leku guztietatik ditu.
  • Sistema: Dinteldura (sarrerako eraikinean) eta gangadura (kupulan) erabiltzen ditu.
  • Elementu euskarriak: Kolomak barruan (dekoratzeko) eta kanpoan. Pilareak barrualdean daude. Arku erdipuntoduna
...
Jarraitu irakurtzen "Arte Erromatarra: Arkitektura eta Eskultura Nagusiak" »

Arte Gotikoa eta Errenazimendua: Estiloak eta Ezaugarriak

Arteak eta humanitateak6,78 KB

Arte Gotikoa

Arte gotikoa iraultza arkitektonikoa izan zen eraikuntzen eraikuntzan, eta zuzenean erlijioarekin lotuta dago. XII. mendearen azken laurdenetik XV. mendera arte kokatzen dugu Gotikoa. "Gotiko" izena erdeinuz jarri zieten, iparraldeko herriak horrela deitzen baitziren. Hau Frantzian sortu zen XII. mendearen amaieran.

Erdi Aroan, hiriak asko garatu ziren merkataritzaren garapenarekin batera. Hiri-burgesia asko indartu zen, eta merkataritzaren garapenarekin dirua lortu zutenez, eraikuntza zibil eta erlijiosoak eraiki zituzten. Bestalde, burgesek dirua eta botere ekonomikoa bazuten ere, ez zuten botere politikorik, eta noble eta burgesen arteko talkak areagotu ziren. Laburbilduz, merkataritzaren eta burgesiaren indarrak artea bultzatu...

Jarraitu irakurtzen "Arte Gotikoa eta Errenazimendua: Estiloak eta Ezaugarriak" »

Errenazimentuko Arte Maisuak eta Kontzeptu Nagusiak

Arteak eta humanitateak9,2 KB

Giotto (1267-1337): Pintura Modernoaren Aitzindaria

Giotto (1267-1337) pintura modernoaren aitzindaria izan zen. Bere arteak perspektiba eta argiarekiko interesa erakutsiko du. Figuren bolumenak eta anatomia era naturalean agertuko dira islatuta, aurpegiek eta gorputzek keinu ezberdinen bidez sentimenduak adieraziz. Eszena ezberdinen atzean paisaia ere agertuko da.

Giotto-ren obra nagusia Asisko San Frantzisko basilikako freskoak dira, santuaren bizitzaren narrazioa, alegia. Bizantziar zurruntasuna galduko du, errealismora hurbilduz. Beste obra esanguratsu bat Paduako Scrovegni kaperako freskoak dira, hala nola, Egiptorako Ihesaldia edo Hildako Kristoren Aurreko Negarra.

Jan van Eyck (1390-1441): Flandriar Maisua

Jan van Eyck (1390-1441) Brujas...

Jarraitu irakurtzen "Errenazimentuko Arte Maisuak eta Kontzeptu Nagusiak" »

Artearen Definizioa, Kontzeptuak eta Funtzioak

Arteak eta humanitateak3,29 KB

Zer da Artea?

Filosofia Estetikoa

Arteari buruzko galdera eta hausnarketa filosofikoak egiten dituen adarra da. Artearen definizioa, esanahia eta funtzioa aztertzen ditu.

Artearen Definizio Historikoa

Antzina, "arte" hitzak trebetasuna edo teknika esan nahi zuen, eta artisauak eta artistak berdin hartzen ziren. XVIII. mendean "arte ederrak" terminoa sortu zen, literatura, pintura, musika, arkitektura, eskultura eta dantza barne hartuz. Geroago, zinema eta argazkilaritza ere gehitu ziren.

Artearen Diziplinak eta Ezaugarriak

  1. Literatura: Ezagutzara eta egiara iristeko bidea.
  2. Musika: Hunkitzeko gaitasun handia du eta gizakiaren irrazionaltasunarekin lotzen da.
  3. Arte Eszenikoak: Giza kondizioaren drama eta tragedia umorearekin lantzen dituzte.
  4. Arte Plastikoak:
...
Jarraitu irakurtzen "Artearen Definizioa, Kontzeptuak eta Funtzioak" »

Antzinako Greziako Eskultura: Anavisosko Kourosetik Laokoon eta Semeetaraino

Arteak eta humanitateak2,97 KB

Antzinako Greziako Eskultura: Maisulanen Bilduma

Antzinako Greziako eskultura, K.a. VI. mendetik aurrera, artearen historian garrantzi handia izan du. Honako hauek dira garai horretako eskultura nabarmenenak:

Anavisosko Kourosa (K.a. 525)

Funtzio funerarioa zuen eskultura hau hilobi batean aurkitu zen. Eskultore ezezagunak egina, gorputz osokoa da, mukulu biribilekoa, harrizkoa eta zizelkatua. Estatismoa eta hieratismoa ditu, ekialdeko eskulturaren eragina erakutsiz. Ezkerreko hanka aurreratua du, besoak gorputzari lotuta, bloke itxura emanez. Frontalitatea eta simetria nabarmentzen dira, aurretik begiratzeko moduan. Aurpegiko ezaugarriak: begiak almendra formakoak eta irribarre arkaikoa. Ile luzea era geometrikoan dago landua. Estilo arkaikoa...

Jarraitu irakurtzen "Antzinako Greziako Eskultura: Anavisosko Kourosetik Laokoon eta Semeetaraino" »

Arte Erromanikoa

Arteak eta humanitateak4,69 KB

Arte arkitektonikoa batez ere pintura eta eskultura guztiz integratuta zeuden. Eraikin inportanteenak eliza eta monasterioak ziren. Eliza guztiek latindar gurutzeko oinplanoa zuten eta 1 edo 3 nabe. Zinborioak nabarmenduriko gurutzadura eta buru aldean, aldareen kokalekua ziren absideak nabarmenak ziren. Erdi puntuko arkua ere elementu garrantzitsua zen. Materiala: harria erabiltzen zuten hormetan, harriz egindako gangak.

Arkitekturaren ezaugarriak

Oinplanoak

Latindar gurutzeko oinplanoa. Luzetarako nabe bakarrekoa edo hirukoa, erdikoa altuagoa eta zabalagoa izanik. Absidea ere badu eta batzuetan absideak zabaldu egiten dira absidioloak eraikiz. Nabeak eta absidea girolaren bidez lotzen dira. Nabea transeptuarekin gurutzatzen da, gurutzadura hedatuz,...

Jarraitu irakurtzen "Arte Erromanikoa" »

Artearen Historia: Maisulanen Azterketa Formala

Arteak eta humanitateak5,18 KB

Manet: Bazkaria belar gainean (1863)

Egilea: Edouard Manet | Kokapena: Orsayko Museoa, Paris

Biluzik dagoen emakumea egiteko, Manetek modelo kutuna erabili zuen. Gorputza argitsua du, eta zuzenean ikusleari begira dago. Ondoko gizonak Maneten anaia eta koinatua dira. Emakumea ez balego bezala daude solasean biak. Aurrean, emakumearen arropak, fruta bete saski bat eta ogi-zerra bat, izadi hil baten antzera. Atzean beste emakume bat errekan bainatzen ari da. Lehen planoko irudiak gainetik zintzilikaturik daudela dirudi.

Azkar margotutako hondoak ez dauka sakontasunik. Argia, artifiziala dirudiena, ia itzalik gabea da; barreneko eszena bat dela ematen du, ez kanpokoa. Manetek tamaina handia aukeratu zuen, normalean ospe handiko gaietarako erabiltzen...

Jarraitu irakurtzen "Artearen Historia: Maisulanen Azterketa Formala" »