Neoklasizismoa eta Eskultura: Ezaugarriak eta Jatorri Politikoa

Arteak eta humanitateak2,44 KB

Eskultura Neoklasikoaren Ezaugarriak

Neoklasizismoa Frantzian: Arte Politikoa

Frantzian nagusitu zen 1789ko Iraultzaren garaian eta ondorengo Lehen Inperio napoleondarrean, neoklasizismoa izan zen arte ofiziala, neurri batean arte politikoa bilakatuz.

Ezaugarri Orokorrak

  1. Eskulturan inon baino gehiago nabaritzen da arte klasikoaren eragina.
  2. Mugimendu eza, serenitatea eta intemporalitatea dira ezaugarririk nabarmenenak. Eskultura neoklasikoak ez du helburu, beraz, instantea eta ekintza zehatza atzitzea, betikotasuna eta denboraz kanpoko jarrera serenoa azpimarratzea baizik, arrazoiak eragiten duen jarrera nagusituz. Espazioari dagokion artea litzateke, eta ez denborari; gorputzak eta masak irudikatzea litzateke haren helburua, eta ez ekintza desberdinen atzipena. Arte intemporala litzateke, beraz.
  3. Eskulturan Barrokoari zegozkion efektu piktorikoen eta ekintza zehatzen atzipenaren gaitzespena antzematen da.

Bereizgarri Aipagarrienak

Hartara, honako hauek dira eskultura neoklasikoak erakusten dituen bereizgarri seinalagarrienak:

  • Forma zorrotzak: Eskultura grekoa imitatzeko bideratu ziren.
  • Materiala: Marmol zuria izan zen materialik erabiliena, materialik puruena zelakoan baitzeuden. Horrela, Barrokoan erabiltzen ziren material desberdinak (polikromia eta kolorearekiko zaletasuna azpimarratzeko) aldenduak izango dira.
  • Teknika: Mukulu biribilekoa ez ezik, baxuerliebea ere sarri erabiliko dute, bai eragin grekoerromatarra dela eta, bai hobekien islatzen duelako pintura eta eskulturaren arteko sintesia.
  • Gaiak: Mitologikoak eta hileta-gaiak dira, erretratuak ahaztu gabe.
  • Jarrera: Irudien jarrera serenoa, estetika barrokoari zegozkion irudien keinu nabarmen eta dramatikoen aurrean. Multzo nare eta soilak nagusitzen dira.
  • Hoztasuna: Edertasunaz zuten jarrera arrazoitsuak eta intelektualak nolabaiteko hoztasuna eta ikuslearekiko urruntasuna eragiten ditu.
  • Sentimenduak: Sentimenduak aurpegian islatzea, emozioa edota pasioa erabat gelditzen dira aldenduak, irudiak hoztasun espresiboa eta perfekzio formala erakutsiz.
  • Konposizioa: Zentripetoak, orekatsuak eta sarri askotan simetrikoak, estetika barrokoak gustukoagoak zituen gorputzen dinamismoaren edo mugimendu zentrifugoaren aurrean.

Deskargatu

PDF Word HTML