Arte Mugimendu Nagusiak: Inpresionismotik Abangoardietara

Arteak eta humanitateak11,41 KB

Inpresionismoa

XIX. mendearen azken laurdenean sortu zen Europan, Frantzian. Margolariek argia eta unea (instantea) hartzeko ahalegina egin zuten (begi-inpresioa). Argiaren momentua margotzea zen helburua.

Ezaugarri nagusiak

  • Naturalismoan oinarrituta eta paisaiari emango dio berebiziko garrantzia.
  • Kolore primarioak nahasketarik gabe, lur koloreak eta nabarrak baztertuz.
  • Pintzelkada askea.
  • Argia irudiaren eta paisaiaren elkartzaile bihurtu zen.
  • Paisaia momentu desberdinetan irudikatu.
  • Eguraldi atmosferikoa eta iragankorra.
  • Bizitzaren ikuspuntu alaia irudikatu.
  • Paris zen pinturaren gunerik garrantzitsuena.
  • XIX. mendearen bigarren erdialdean pigmentu berrien sorrera, kolore berriak (puruak edo saturatuak), kontraste kromatikoaren legea eta kolore osagarrien legea.
  • Bolumena eta itzalak gune koloreztatuak bihurtu ziren, eta alderantziz.
  • Neo-inpresionistek muturreraino eraman zuten pintzelkada gestualistikoa eta puntuekin (puntilismoa).
  • Forma, irudi eta bolumena bigarren planoan geratu ziren.

Artista nabarmenak

Monet (Paris 1840-1926)

Margolaririk inpresionistena. Argiaren izaera bere margolanetan islatu zuen. Pleinerismoa gehien praktikatu zuen, hau da, “plein-air” (aire zabalean) margotu, tailerretik kanpo. Kanpoan, eguzki argia “a plene macchia” teknikarekin. Pintura bizia. Paisai asko: itsasoa eta ibaiak, argiak uretan. 1906tik aurrera itsu geratu arren, margotzen jarraitu zuen. Pintzelkada gero eta askeagoak, tonalitate ilunak eta kolore orbanak erabiliz. Formaren desagerpena bilatu zuen.

Renoir (1841-1919)

Inpresionismoaren beste bertsio bat eman zuen, sentsualagoa, apaingarriagoa eta ederragoa. Bizitzaren alde saminak baztertu eta tradizioan mugitu zen. Ondo pasatzen ari diren pertsonaiak irudikatu zituen, natura atsegin baten barruan. Gai gogokoenak: loreak, umeak eta batez ere emakumeen irudiak. Kolore gogorrak erabili zituen.

Degas (Frantzia)

Ez zuen inpresionismoaren kanona jarraitu. Ez zuen aire zabalean pintatzen, estudioan baizik. Gaiak: emakumeak, haien ohiturak, garbitzaileak, lisatzaileak, dantzariak. Dantzariak zituen gustukoen, gorputzaren analisi osoa, mugimendu deskonposatua eta konposizio asimetrikoa erabiliz. Ez da eszena osoa ikusten eta marrazkiari garrantzia ematen zion. Argi artifiziala erabili zuen eta ez zitzaion paisaia interesatzen.

Postinpresionismoa

XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran sortu zen. Roger Fry kritikariak sortu zuen terminoa, margolari inpresionisten erakusketa baten ondorioz. Inpresionismoaren kontrako erreakzioa ere izan zen.

Ezaugarriak

  • Kolore biziak erabiltzen dira, pintzelkadekin agerian geratzen direnak.
  • Bizitza errealeko gaiak.
  • Adierazpen eta zirrara (emozio) handiagoa ematen saiatu.
  • Marrazkia berreskuratzen da.
  • Ikuspuntu subjektiboagoa.
  • Natura fidelki adieraztearen kontra.
  • Margotzeko orduan objektua ez da garrantzitsua, sentsazioa baizik.
  • Tailerrak utzi eta kanpora atera.
  • Modeloak: kaleak, eraikuntzak, paisaiak, pertsonak une bakar batean hartuta (“in situ”).
  • Pintzelada trazu arinak, laburrak eta indartsuak.
  • Argiaren mugimendua.
  • Kolore aukera zabala, kolore beltza izan ezik (naturak ez du existitzen).

Postinpresionismoaren barruan mugimendu hauek sortu ziren: Neoinpresionismoa, Puntilismoa eta Dibisionismoa.

Abangoardia Historikoak

XX. mendearen hasieratik Bigarren Mundu Gerrara arte egon ziren mugimendu edo korronte artistikoak dira. Aldaketa sakonak gertatu ziren Lehen Mundu Gerraren eraginez (1914-1918).

Ezaugarriak

  • Tradizio artistikoarekin apurtu zuten.
  • Teknika eta material berriak: papera, kartoia, collage-a...
  • Ez zuten errealitatea imitatu nahi, naturalismoaren kontra.
  • Artea eta ikuslearen arteko harremana indartu.
  • Probokazioa, esperimentazioa, originaltasuna eta polemika.
  • Bizitza hiritarra, gerraren ondorioak, gertaera historikoak eta zientzia gai gisa.
  • Ikuspuntu desberdinetatik eta forma geometrikoak erabili.
  • Arte figuratiboarekin amaitu.
  • Kolore lauak.
  • Abstrakziorantz jo.

Fauvismoa

Lehen abangoardia izan zen, 1905ean Parisen sortua. Inpresionismoaren kontrakoa. Kolorea argiaren gainean egongo da. Kolore bortitzak erabili zituzten, objektuarekiko harremana apurtuz. Ez zuten errealitatea imitatzen, ikuspuntu subjektiboa zuten. Kolorea formatik independizatu zen. Pintzelkada indartsua eta lodia. Ez da kolorea degradatzen, lauak dira koloreak. Kontraste handia. Perspektiba klasikoa eta argia desagertu ziren. Gaiak: erretratuak, natura hilak, pertsonaiak, paisaiak, biluziak, hiria, gai intranszendenteak. Ikuspegi alaia. Artistak: Matisse, Derain, Vlaminck, Duffy.

Espresionismoa

1905. urtean sortua. Munduari buruzko ikuspegi subjektiboa. Bizipen adierazpenak transmititu nahi zituzten: larritasuna, bakardadea, alienazioa, isolamendua, giza miseria, errua, antsietatea. Ikuspegi ezkorra eta gizakiaren angustia. Gaiak distortsionatu eta ezagertarazten zituzten. Kolore gogorra eta puruak. Forma biribilak eta bihurriak. Perspektiba apurtu zuten.

Bi adar nagusi

  • Die Brücke: Gizakiaren barruko beldurrak. Kolore ilunak. Ordezkari nagusia: Kirchner (hiriak eragindako angustia eta bakardadea, sufrimendua pertsonaien begietan) eta Nolde (gai erlijiosoak).
  • Der Blaue Reiter: Franz Marc, Paul Klee.

Aitzindaria

Munch: Espresionismoaren aitzindaria. Heriotzaren beldurra, bakardadea eta angustia irudikatu zituen. Lerro kurbatuak erabili zituen.

Kubismoa

1907an Parisen sortua. Perspektiba tradizionala guztiz baztertu zuen eta objektua ikuspuntu desberdinetatik ikusten du, aurretik eta profilez aldi berean. Edozein objektu gai bihurtu zen. Naturarekiko lotura galdu. Ideiak transmititzeko nahia. Argien degradazioa galdu. Ez dute errealitatearen kolorea erabili. Forma geometrikoak. Gaiak: erretratuak eta natura hilak.

Bi mota

  • Kubismo analitikoa: Forma deskonposatzen du figura geometrikoen bidez.
  • Kubismo sintetikoa: Ezinbesteko lerroekin egituratzen du. “Collage teknika” erabili zuen Braque sortzaileak.

Futurismoa

Italian sortu zen XX. mendearen hasieran. Gizarte berriaren dinamismoa goraipatu zuen. Arte berria sortzeko nahia. Makinetan eta makinen mugimenduetan inspiratuta zeuden: indarra, abiadura, energia, mugimendua eta deshumanizazioa. Gerra eta biolentzia justifikatzen zituen. Iraganarekin apurtu nahi zuten. Bioccioni: Ez du lerro zuzenik erabiltzen, kolore osagarriak eta bibrazio efektuak sortzeko. Ez du figura jakin bat errepresentatzen, mugimendua baizik.

Dadaismoa

1916. urtean sortua. Arte guztiak zalantzan jarri zituzten. Betiko edertasunaren aurka daude. Logikaren kontra, unibertsala dena. Irrazionaltasuna, kaosa, ironia, probokazioa, eztabaida. Zaborra botatzen zen materialak berreskuratu zituzten. Antiartea eratu nahi zuten. “Ready made”: edozein elementu bere ingurutik aterata arte-objektu bilakatuko da beste inguru batean kokatzen denean. Marcel Duchamp izan zen ordezkari nagusia.

Abstrakzioa

1910 inguruan sortu zen. Forma eta gaiaren arteko harremana apurtuko da. Hizkuntza propioa asmatu zen. Ez dago irudirik, ez objekturik, formarik gabe. Artelanak lerro eta koloreen konbinazioak dira. Objektu figuratibotik oinarrizko elementuak hartu eta deformatu eta aldatu egiten ditu.

Bi korronte

  • Abstrakzio lirikoa: Koloreen bitartez sentimenduak eta ideiak irudikatu.
  • Abstrakzio geometrikoak: Figura geometrikoak, kolore lauak eta lerro estatikoak. Piet Mondrian.

Surrealismoa

Subkontzientea eta irrazionalismoa hartu zituzten beren helburu. Beren subkontzienteak diktatzen zuena marrazten zuten, ezer gorde gabe. Barruko pultsazioak, beldurrak, desioak, ametsak irudikatuko dituzte. Chagall, Magritte eta Dalí.

Salvador Dalí

Ametsak irudikatu nahi zituen, erotismoari egiten dio erreferentzia batzuetan. “Metodo paranoiko kritikoa” asmatu zuen: objektu bati beste baten ezaugarriak eman.

Abangoardiako Eskultura

XX. mendeko lehenengo hamarkadetan. Abstrakziorantz joko dute baita. Edozein material erabiliko dute: plastikoa, burdina, hormigoia, zuntz sintetikoak... Formen sinplifikazioaren bitartez edertasuna lortu nahi dute. Betiko teknikaz gain, beste teknika berriak ere asmatu ziren. Dinamismoa da helburu nagusia.

Brancusi

Eskultura garaikidearen aita kontsideratuta dago. Harria, metala eta zura landu zituen. Sinplifikazioa eta estilizazioa izan ziren bere ezaugarri nagusiak. Formarik maitatuenak kuboa eta zilindroa ziren. Forma geometrikoak erabili zituen. Errealismoa galdu zuen eta abstrakziorantz jotzen du.

Bigarren Mundu Gerraren Ondorengo Artea

Estatu Batuak eta New York hiria mendebaldeko artearen zentro bihurtu zen. Europak galdu zuen nagusitasuna. 30. hamarkadan Europako intelektual eta artista asko Estatu Batuetara joan ziren.

Espresionismo Abstraktua

New York hirian sortu zen, XX. mendearen 40 eta 50 hamarkadetan. Objektua ezabatu egiten dute. Ez dute emoziorik sortu nahi, automatismoa baizik: automatikoki lan egitea. Inprobisazioa da nagusi.

Jackson Pollock

Ez zuen pintzelik erabiltzen, mihisea lurrean jarrita koloreak eta pigmentuak botatzen eta isurtzen zituen oihalaren inguruan bueltak emanez (“dripping”). Irudi figuratiboa desagertu egiten da. Esanahia ez da argia, baina badakigu harmonia, lasaitasuna eta bakea adierazten duela.

Mark Rothko

“Colour Field Painting”: Ematen du koloreak mihisea xurgatu egin duela, lainoen artean daudela ematen du bere koadroek.

Pop Art

XX. mendeko 50. hamarkadan sortu zen Estatu Batuetan. Figurazioa eta errealismoa landu zituen. Masa kulturarekin dauka zerikusia, komunikabideetatik hartutako elementuak arte bilakatzen ditu: iragarkiak, komikiak, liburuak, zinemaren ikonoak... Collage eta fotomuntaketa erabili zituzten.

Andy Warhol

Objektu inpertsonaletan oinarrituta: billeteak, kontsumoa edo modaren elementuak. Egunkarietatik, telebistatik hartzen zituen bere irudiak, bizimodu amerikarrarekin lotura dutenak: “Coca-Cola” edaria. Herri kulturatik hartutako elementu bat errepikatzen zuen serieak lortuz, eta pertsonai famatuak: Marilyn Monroe, Elvis Presley...

Minimalismoa

1960ko hamarkadan, Estatu Batuetan. Artea minimora eramatea da ezaugarri nagusia, elementu osagarriak baztertuz. Formen sinpletasuna. Esanahi filosofikoa dauka: lasaitasuna adierazi nahi du hiriko estresaren aurrean.

Artistak

  • Donald Judd: Eskultura landu zuen batez ere, lana eta espazioaren arteko erlazioa landu zuen, material desberdinak erabiliz (metala nagusienetarikoa da).
  • Dan Flavin: Neon materialezko tutuekin eskulturak egiten zituen. Espazio arkitektonikoak eta eskulturaren arteko emaitza da. Artearen oinarriak argia eta koloreak dira. Argia objektu bezala kontsidera dezakegu.

Deskargatu

PDF Word HTML