Euskararen fonetika: dardakariak, bustidura eta neutralizazioak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,89 KB

Laburpena

Dokumentu honek euskararen fonetikako hainbat fenomeno aztertzen ditu: dardakarien kasuak eta /r/ leunaren galera, bigarren mailako diptongoak eta kontsonante alternantziak. Gainera, bustidura automatikoa eta adierazkorra, despalatalizazioa eta neutralizazioak azaltzen ditu, adibide dialektalekin (Iparraldea, Bizkaia, Zuberoa, Gipuzkoa).

Funtsezko puntuak

  • Euskarak bi dardakari ditu, /r/ gogorra eta leuna, eta Iparraldean /R/ ubularra ere entzuten da.
  • Bi /r/ bokal artean egokitzen direnean, /r/ leuna galtzen da (adibidez, mendirat > mendiat).
  • Bustidura automatikoa i bokalaren eraginez sortzen da (adibidez, itsaso > itxaso).
  • Bustidura adierazkorra txikitasuna, maitasuna edo goxotasuna adierazteko erabiltzen da.
  • Iparraldean, bereziki Lapurdin eta Behe Nafarroan, despalatalizazioa gertatzen da bustidura ordez (oiloa, hilabetea).
  • Neutralizazioa herskari ahoskabeen alde gertatzen da: nb > np, nd > nt, ng > nk.

Frogatu zeure burua

Oharra: (EB) alaba > al/ha/ba, (EB) berezi > ber/he/zi (Z) (Muga silabikoa oso bitxia)

Dardakariak

Euskarak berez bi dardakari ditu: /r/ gogorra eta leuna, baina Iparraldean /R/ ubularra ere entzuten da, frantsesaren eraginez. Zubereraren kasuan /r/ gogorra eta leuna maiz nahasten dira: Euskal Heria esan ohi dute Euskal Herriaren ordez.

/r/ leunaren galera

/r/ leuna bokal artean egokitzen denean, galdu ohi da:

B r B > B ø B.

  • (L) mendirat > mendiat.
  • (Ipar.) zelarik > zelaik (Ipar.)
  • (EB) Zuberoa > Xibeua (Z)

(G) Aizak, ne azalpenei kasuik eitten ai al(h)aiz?

Bigarren Mailako Diptongoak

Fenomeno fonetiko horiek gertatzen direnean, bigarren mailako diptongoak sortzen dira sarritan, hots, jatorrizkoak ez diren diptongoak.

Kontsonante Alternantziak

Bi alternantzia dira nagusi:

  • (EB) -ki / -gi (B)
  • (EB) ahizpa > a(h)izta (B)
  • (EB) jaiki > jagi (B)
  • (EB) elur > edur (B)

Bizkaierazko adibideak dira nagusi.

Bustidura edo Palatalizazioa

Bi bustidura mota daude:

Automatikoa

i bokalaren eraginez sortzen denean:

  • i + t > tt: (EB) ditut > dittut
  • i + ts > tx: (EB) itsaso > itxaso
  • i + l > ll: (EB) mutila > mutilla (G)
  • i + n > ñ: (EB) mina > miña (G), miñe (B)
  • i + z > x: (EB) bizi > bixi. (EB) goizean > goxean (B)

Adierazkorra

Berariaz edo nahita sorturiko bustidurari deritzo. Txikitasuna, maitasuna edo goxotasuna adierazteko erabiltzen da, batez ere. Zenbait herritan umeei hitz egiteko xuka erabiltzen da, bustidura adierazkorra sortuz. Adibidez: Xer duxu? Oñaxea duxu ala?

  • (Gazt.) Victor > Bittor, Bitxor (B).
  • (Gazt.) Javier > Xabier.
  • (Gazt.) Magdalena > Maddalen.
  • Eusk.: emakume ttenttea (emakume harroa da).
  • Beraz, ttente ≠ tente.

Despalatalizazioa

Aipatzekoa da Iparraldean, bereziki Lapurdin eta Behe Nafarroan, i+n edo i+l sekuentziek ez dutela bustidurarik sortzen, despalatalizazioa deritzon fenomenoa gertatzen dela baizik. Adibidez: oiloa, hilabetea, bainan, hilobi, ilargi. Eta ez olloa, hillabetea, baña, hillobi, illargi.

Beste Zenbait Fenomeno Kontsonantiko

a) Sandhi Fenomeno Fonetikoa

n/l + z > tz

  • egin zen > eintzan (G)
  • egin zen > egintzen (EB)

b) Bizkaierazko Fenomenoak

  • ez + j > etxat, etxata: Adibidez, "ez jata gustatzen"
  • k + b > p:
    • (c) inork (b)ere ez > iñopes (B)
    • (c) nik baino gehiago > nipaño geixau (B)

c) Neutralizazioak

Bizkaieraz eta zubereraz gertatzen da bereziki. Neutralizazioa herskari ahoskabeen alde (p, t eta k) ematen da:

  • nb > np (B, Z): (EB) denbora > denpora (B, Z)
  • nd > nt:
    • (EB) jendea > jentea (Z), jentie (B)
    • (EB) handik > hantik (Z)
    • (EB) hemendik > ametik (B)
  • ng > nk: (EB) hango > hanko (Z)

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer da bustidura automatikoa?

i bokalaren eraginez sortzen den bustidura da. Adibidez, i + t > tt (ditut > dittut) eta i + z > x (bizi > bixi).

Zer da despalatalizazioa?

Iparraldean, bereziki Lapurdin eta Behe Nafarroan, i+n edo i+l sekuentziek ez dute bustidurarik sortzen. Adibidez: oiloa, hilabetea, bainan, hilobi.

Zein da neutralizazioaren ezaugarria?

Neutralizazioa herskari ahoskabeen alde (p, t eta k) ematen da. Adibidez, denbora > denpora (Bizkaia eta Zuberoa).

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein da euskarak berez dituen dardakariak?
2. Zer gertatzen da /r/ leuna bokal artean dagoenean?
3. Zein adibidek erakusten du bustidura automatikoa?
4. Zein da bustidura adierazkorraren helburua?
5. Zein eskualdetan gertatzen da despalatalizazioa batez ere?
6. Zein neutralizazio mota da nb > np?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.