Bertsolaritza: neurri, errima eta doinuak euskal kulturan

Plastika eta arte hezkuntza-n eguneratua2,41 KB

Laburpena

Dokumentuak bertsolaritza azaltzen du: bertsoen neurriak, errimak eta doinuak, eta haren historia XIX. mendetik gaur arte. Bertso Txapelketa Nagusia eta Hego Amerikako antzeko tradizioak ere aipatzen dira. Azkenik, bertsolaritza euskal kulturaren adierazpen garrantzitsu gisa aurkezten da.

Funtsezko puntuak

  • Bertsolaritza Amuriza bertsolariak definitu zuen: "neurriz eta errimaz, kantatzea hitza".
  • Bertsoaren neurriak: zortziko txikia, zortziko handia, hamarreko txikia eta hamarreko handia.
  • Doinuak jatorriaren arabera hiru kategoriatan sailkatzen dira: usadiozko doinu herrikoiak, bakoitzak osaturikoak eta neurriz parera datozenak.
  • Bertsolaritza XIX. mendean sortu zen eta jatorriz gizonezkoen gauza zen.
  • Bertso Txapelketa Nagusia 1935ean hasi zen, Inazio Elizmendi "Basarri" lehen irabazlea izanik.
  • Hego Amerikan antzeko ahozko tradizioak daude, bat-batekotasunean oinarrituak.

Frogatu zeure burua

Zer da Bertsolaritza?

"Neurriz eta errimaz, kantatzea hitza, horra hor zer kirol mota den bertsolaritza". Amuriza bertsolariak honela definitu zuen bertsolaritza. Bertso bat neurri, errima eta doinuz osatuta dago. Neurriak, adibidez, hauek izan daitezke: zortziko txikia, zortziko handia, hamarreko txikia eta hamarreko handia. Doinuari dagokionez, arlo honetan ez da musika tresnarik erabiltzen, baina jatorriaren arabera hiru kategoriatan sailkatzen dira: usadiozko doinu herrikoiak, bakoitzak osaturiko doinuak eta neurriz parera datozen doinuak. Errima, berriz, bertsolariaren araberakoak izaten dira, batzuk pobreak, beste batzuk oso onak.

Historia Labur bat

Historian atzera eginez, XIX. mendean kokatuko gara, garai hartan sortu baitzen bertsolaritza. Orduan gizonezkoen gauza zen hau, eta emakumeak plazaz plaza eta herriz herri ibiltzen ziren kantari eta profazadoreak izatearekin ziren ezagunak. Urak pasatu diren arren, gaur egun ere garrantzi handikoa da Euskal Herrian. Arlo honek ez du adinik mugatzen; 17 urteko gazte batek ederki zola dezake 40 urteko batekin. Hemen garrantzitsuena bakoitzaren gaitasuna da bertsoak sortzerakoan. Bertso Txapelketa Nagusia ere oso ezaguna da gure lurraldean. 1935ean antolatu zen lehenengoa, Inazio Elizmendi "Basarri" irabazle izan zelarik. 78 urte geroago, txapelketa honek martxan jarraitzen du, azken irabazlea Amets Arzallus delarik.

Bertsolaritza Munduan Zehar

Euskal Herriko bertsolaritza munduan bakarra dela uste dute gehienek, baina Hego Amerikan zenbait ahozko tradizio daude, bat-batekotasuna sustrai dutenak eta hemengoarekin parekotasuna dutenak.

Nire Esperientzia Bertsolaritzarekin

Bertsolaritzan aritzeko gaitasun handia izan behar duzula uste dut, bertsoak momentuan bertan konposatu ahal izateko duten gaitasuna miresgarria eta harrigarria delako. Gainera, errimak momentuan bertan egiteko behar duten euskal lexiko zabala desiragarria eta interesgarria iruditzen zait. Orain dela urte batzuk, bost eta seigarren mailan, bertsolaritzako klaseak edukitzen nituen astean behin; oso interesgarria iruditzen zitzaidan, denbora pasatzeko aukera ederra, nahiz eta orain ez naizen bertsolaritzan aritzen.

Ondorioa

Bukatzeko, bertsolaritza arte adierazpen bat eta euskal kulturaren atal oso garrantzitsua dela azpimarratu nahiko nuke, honen bidez ohiturak, gertaerak, hizkera mota ezberdinak... belaunaldiz belaunaldi igaro direlako.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer da bertsolaritza?

Amuriza bertsolariaren arabera, neurriz eta errimaz kantatzea hitza da bertsolaritza. Bertsoa neurri, errima eta doinuz osatuta dago.

Noiz sortu zen bertsolaritza?

Testuaren arabera, bertsolaritza XIX. mendean sortu zen, eta garai hartan gizonezkoen gauza zen.

Noiz hasi zen Bertso Txapelketa Nagusia?

Lehen txapelketa 1935ean antolatu zen, eta Inazio Elizmendi "Basarri" izan zen irabazlea.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Nork definitu zuen bertsolaritza "neurriz eta errimaz, kantatzea hitza" gisa?
2. Zein ez da testuan aipatzen bertso baten neurri bat?
3. Zenbat doinu kategoria aipatzen dira jatorriaren arabera?
4. Zein urtetan antolatu zen lehen Bertso Txapelketa Nagusia?
5. Nor izan zen lehen txapelketako irabazlea?
6. Zer dio testuak bertsolaritzaz Hego Amerikan?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.