Frankismoaren eragina Euskal Herrian (1939-1975): ekonomia, politika eta gizartea
Laburpena
Dokumentuak Frankismoaren garaian (1939-1975) Euskal Herriak izan zuen eragina aztertzen du, bereziki ekonomia, politika eta gizartea. Gerra osteko industrializazioa, 1959tik aurrera izandako hazkunde bizia eta gerra zibil ondorengo errepresio politikoa eta kulturala azaltzen ditu. Ikasleak erregimenaren ondorio ekonomiko eta politikoak ulertuko ditu.
Funtsezko puntuak
- Gerra osteko industria egitura ia ukitu gabe geratu zen, eta EAEko lantegi gehienak berehala lanean hasi ziren.
- 1959tik aurrera EAEk hazkunde bizia izan zuen, industrializazioarekin lotuta.
- Hazkundearen arrazoien artean azpiegitura eta industria tradizioa, lan esku ugari eta merkea, finantziazio erraztasuna eta estatuaren babes politika daude.
- Eredu horrek epe luzera teknologia atzeratua eta konpetitibitate eskasa ekarri zituen, eta 1970eko hamarkadaren erdialdean krisia agerian geratu zen.
- Gerra zibil ostean Kontzertu ekonomikoak ezabatu ziren eta Bizkaia eta Gipuzkoa 'probintzia traidore' izendatu zituzten.
- Egoera politikoa klandestinitatean eraman behar izan zen, eta Eusko Jaurlaritza atzerrian jarraitu zuen lanean.
Diktadura frankistak, 1939tik 1975era, gizartean arrasto sakona utzi zuen, irabazle eta galtzaileen arteko banaketa ekarriz. Bi izan ziren gerraren ondorioak sakonki jaso zituztenak.
Gerra osteko industrializazioa (1960ko hamarkada)
Gerra ostean, industriaren egitura ia ukitu gabe gelditu zen. Gerra amaitu eta aste gutxira, EAEko lantegi gehienak lanean zeuden. Hasierako hazkundea apala izan zen, produkzio industrialaren hazkundean eta lurraldearen ekonomia berreraikitzean oinarrituta. Eskaria publikoa zen, eta, hein batean, EAEn garatuak zeuden sektoreetara bideratuta zegoen. Euskal goi-burgesiak etekin eta kapital metaketa handia lortu zituen. Euskadiko ekonomiaren talde hegemoniko gisa finkatuta, 1960ko hamarkadako hazkundearen protagonista izango zen.
Biztanle gehienek miseria egoera pairatu zuten: gosea, soldata baxuak, gaixotasunak...
Industrializazioaren gorakada (1952-1975)
1950eko hamarkadatik aurrera, ekonomia suspertzen hasi zen, baina 1959tik aurrera ezagutu zuen EAEk hazkunde biziko aroa, industrializazioarekin lotuta. Hazkundearen arrazoiak:
- Aurretik zegoen azpiegitura eta industria tradizioa.
- Lan esku ugari eta merkea.
- Finantziazio erraztasuna.
- Estatuaren politika babeslea atzerriko produktuen lehiaren aurrean.
Epe luzera, eredu honek ondorio ezkorrak izan zituen: arlo batzuetan teknologia atzeratua eta konpetitibitate eskasa. 1970eko hamarkadaren erdialdera, frankismoaren amaieran, krisia agertzen denean, agerian geratuko dira elementu hauek. Egitura bikoitza sortu zen: industria astunarekiko mendekotasuna, eta kontzentrazio industrial izugarria. Industrializazioa berandu heldu zen Arabara eta Nafarroara. EAEk hiritartze prozesu bizia izan zuen. Lehen sektorearen garrantzia gutxitu egin zen.
Egoera politikoa (1937-1952)
Gerra Zibila amaitzean, errepresio zuzena eta bortitza ezarri zen altxamendu militarrari aurre egin ziotenen aurka eta euskal kulturarekin zerikusia zuen edonoren aurka. Kontzertu ekonomikoak ezabatu ziren, eta "probintzia traidore" izendatu zituzten Bizkaia eta Gipuzkoa. Erakundeen garbiketak sakonak izan ziren, eta burokrazia eta klase politiko berria eratu zen haietan, erregimenarekiko leialak zirenak. Elizak ere ezagutu zituen errepresioa eta garbiketa. Urte haietako erlijio agerraldiak nazional-katolizismoaz hornitu ziren. Euskal burgesiak, Errepublika garaian galdutako agintea berreskuratzeaz gain, Estatuarentzat, ematen zion laguntzagatik, ezinbestekoa bilakatu zen.
Egoera honetan, edozein jarduera politikoa klandestinitatean burutu behar zen, arrisku handipean. Eusko Jaurlaritzak atzerrian jarraitu zuen lanean, erbesteratutako beste gobernuak baino modu bateratuagoan. Estatu espainiarrean bezala, erresistentziaren ideia mantendu zen, Bigarren Mundu Gerran Alemania eta Italiak jasan zezaketen porrotak frankismoaren erorketa ekarriko zuelakoan. Itxaropen hau aurreikuspen oker baten ondorio besterik ez zela nabarmendu zenean, indar politiko eta sindikalak euren indar propioekin bakarrik jardun behar zutela ikusi zuten, eta indar hauek ez ziren nahikoak. Erregimen frankista sendotzen ari zen bitartean, Eusko Jaurlaritza "lozorrotik" esnatu ezinik geratu zen, egoera iraultzeko bitartekorik ez zuelako. Lan gatazka gutxi egon ziren, eta gogorrena 1947ko greba orokorra izan zen.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zergatik izan zen garrantzitsua 1959. urtea EAEko ekonomiarentzat?
1959tik aurrera EAEk hazkunde biziko aroa ezagutu zuen, industrializazioarekin lotuta. Dokumentuak 1950eko hamarkadan ekonomia suspertzen hasi zela azaltzen du, baina hazkunde handiena 1959tik aurrera izan zen.
Zein izan ziren EAEko industrializazioaren hazkunde arrazoiak?
Aurretik zegoen azpiegitura eta industria tradizioa, lan esku ugari eta merkea, finantziazio erraztasuna eta estatuaren politika babeslea atzerriko produktuen lehiaren aurrean.
Zer gertatu zen Kontzertu ekonomikoekin gerra ostean?
Kontzertu ekonomikoak ezabatu ziren, eta Bizkaia eta Gipuzkoa 'probintzia traidore' izendatu zituzten. Gainera, erakundeen garbiketa sakonak egin ziren.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.