Frankismoaren eragina Euskal Herrian (1939-1975): ekonomia, politika eta gizartea
Diktadura frankistak, 1939tik 1975era, gizartean arrasto sakona utzi zuen, irabazle eta galtzaileen arteko banaketa ekarriz. Bi izan ziren gerraren ondorioak sakonki jaso zituztenak.
Gerra osteko industrializazioa (1960ko hamarkada)
Gerra ostean, industriaren egitura ia ukitu gabe gelditu zen. Gerra amaitu eta aste gutxira, EAEko lantegi gehienak lanean zeuden. Hasierako hazkundea apala izan zen, produkzio industrialaren hazkundean eta lurraldearen ekonomia berreraikitzean oinarrituta. Eskaria publikoa zen, eta, hein batean, EAEn garatuak zeuden sektoreetara bideratuta zegoen. Euskal goi-burgesiak etekin eta kapital metaketa handia lortu zituen. Euskadiko ekonomiaren talde hegemoniko gisa finkatuta, 1960ko hamarkadako hazkundearen protagonista...