Fedea eta Arrazoia Tomismoan: Tomas Akinokoaren Filosofia

Plastika eta arte hezkuntza5,19 KB

Fedea eta Arrazoia Tomas Akinokoaren Garaian

Fedearen eta arrazoiaren arteko arazoak konpontzeko ahaleginean, Tomas Akinokoak garai hartako erlijio-ideia berriak ekarri zituen: kreazionismoa, arimaren hilezkortasuna eta salbazio-beharra. Horren ondorioz, ideia horien arteko harremanari buruz hausnartzera bultzatu zituen filosofo kristauak. Horrela, teologiak egia behar zun izan. Hortz, filosofo papera zein ondorioztatu behar zuten hur aurkitutako egiaren balioa eta filosofia-teologia harremana zehaztu ere.

Lehen Filosofia Kristaua

Teologia eta filosofia eskutik joan ziren. Haiek zioten erlijioa autosufizientea zela, ez zuela behar inolako justifikazio edo azalpen filosofikorik. S. Augustinen arabera, teologiaren eta filosofiaren helburua bera zutena: egia ezagutzea, eta fedea ezin zela arrazoiaren bidez egia ezagutzera iritsi. Hau da, gizakiak arrazoiaren bidez ezagut dezake egia, baina jainkoaren eta fedearen laguntza behar du (argiztapena). S. Tomasek ez zuen filosofiaren eta teologiaren arteko bereizketarik egin, biek fedea abiapuntu zutela, eta Jainkoa helburu.

Averroismoa

Filosofo musulmanak jarraitzaile kristauak zirenak Tomasen garaian indarra hartu zuten. Egia bikoitzaren teoria defendatzen zuten, eta horregatik arazoak izan zituzten elizarekin. Hain zuzen ere, teoria honen arabera, bi erantzun posible daude egia ezagutzeko: arrazoia eta fedea. Gainera, Averroesek filosofiaren erabat autonomia defendatzen zuen.

Erantzun Tomista

Tomas Akinokoa arrazoiaren autonomiaren aldekoa zen, arrazoia beti egon behar baita ados fedetarekin zioen. Horregatik, averroisten egia bikoitzaren teoria ukatu zuen, esanez teologia eta filosofia egiaren ailegatzeko bi bide desberdin kontsideratu daitezkeela, ezagutza-arlo desberdinetara eramaten dituztenak.

Lehen bidea teologia da. Teologiak naturaz gaindiko jatorria du, fedea eskatzen du. Aginpidearen argudioan oinarritzen den zientzia da, hau da, "Jainkoaren hitza". Hortaz, teologia litzateke zientziarik gorena.

Bigarren bidea filosofia da, gizakiaren arrazoitzeko gaitasunean oinarritzen dena. Bide hau gizatiarra da, eta judizio eta arrazoonamendu faltsuak eraiki ditzake. Hortaz, filosofiaren eginkizuna fedearen oinarria arrazionalki defendatzea da, teologiaren menpe egonda.

Egia Motak

Idazki sakratuek salbazioa lortzeko egiak eskaintzen dituzte. Egia horietako batzuk fedezko artikuluak dira, fedez onartu behar direnak, hau da, ezin direla arrazionalki ulertu. Horretaz gain, filosofiaren eremuan idazki sakratuek ez dituzte egia batzuk buru espezifikorik egiten, eta filosofiaren esku geratzen da egia horien inguruko ezagutza, egia naturalak ezagutzea (biologia, astronomia...). Eremu horietan ikerketa posible denez, giza arrazoiaren esku geratzen da.

Tomas beste eremu bat bereizten du: teologia naturala. Bertan dauden gaiak (Jainkoa badago, munduaren sortzailea da...) fede edo arrazoiaren bidez eskuragarri daitezke, fedearen atarikoak direnak. Honen adibidea Jainkoa existitzen dela da. Bibbliak baieztatzen duen egia da (zalantzarik ezin kristauarentzat), baina frogatzea egokia litzateke hau egia denik. Tomasek argi utzi zuen fedeak lehentasuna zuela.

Jainkoaren Existentziaren Frogak

Tomasek 5 froga eskaini zituen frogatzeko, esperientzian oinarrituta, regressus in-infinitum-aren deskribapenean oinarrituta daudenak. Jainkoaren existentzia frogatu daiteke.

Hori egiteko, bi bide erabili zituen:

  • Dedukzioa: Canterburyko Anselmoren argudio ontologikoa da. Horren arabera, Jainkoaren ideia aztertzean honen perfekzioak existentzia exijitzen du, bestela ez litzateke perfektua izango. Tomasek ez zuen argudio hau aintzakotzat hartu, esentzia eta existentzia bereizi zituelako. Hortaz, zerbait perfektua izateak ez dakar ezinbestean honen existentzia.
  • Indukzioa: Tomasen argudioak induktiboak dira, errealitatetik abiatzen direnak. Hauek dira frogak:

1. Via ex motu (Mugimenduarena): Mugimendu edo aldaketa guztiek motore bat behar dute; bestela, atzeranzko kate infinitu bat izango litzateke. Beraz, lehen motore geldi bat egon behar da: Jainkoa.

2. Via ex causa (Kausa eragilearena): Efektu orok bere kausa dauka. Ondorioz, lehen kausa bat existitu behar da: Jainkoa.

3. Via ex contingentia (Kontingentziarena): Gauza batzuk existitu daitezke ala ez. Katea ez eteteko, derrigorrez bere kabuz existitu beharreko gauza bat egon beharko zen: Jainkoa.

4. Via ex gradu (Graduarena): Katea infinitura ez eramateko, perfekzio absolutua duen izaki bat existitu behar da, hau da, Jainkoa.

5. Via ex fine (Helburuarena): Izakiek guztiek bere helburua dute, ez dira garatzen kasualitatez. Unibertsoak sentzua duen estruktura ordenatu bat duenez, gidari goren baten beharra du: Jainkoa.

Gako Nagusiak

Tomasek zioen arrazoiaren eta fedearen arteko elkarbizitza armoniatsua bat ematen dela. Filosofia autonomia lortu zuela, baina fedeak lehentasuna dula, eta ezagutzaren esparru garrantzitsuek (Jainkoa ezagutzeko eta salbaziorako bideak, adibidez) fedean oinarritzen dira. Arrazoia fedearen lagungarri izan daitekeela ere defendatu zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML