Apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Gernu-aparatua: iraitz-aparatuaren funtzioa, organoak eta gernua sortzeko prozesua

Biologia-n eguneratua3,72 KB

IRAITZ-APARATUA:

odolean metatzen diren hondakin zelularrak kanporatzeaz arduratzen da.

EGITURAK:

  • Giltzurrunak: odolean dauden molekula toxikoak iragazi eta gernuaren bidez kanporatzen dira.
  • Birikak: CO2 zelularra kanporatzen dute.
  • Gibela: zeluletako hainbat hondakin(medikamentua ere) behazunez bildu eta digestio aparatura kanporatzen ditu.
  • Izerdi-guruinak: larruazakean dauden guruin horiek kanporatzen dute. Izerdia gernuaren konpozisioa du, baina diluituagoa.

GERNU-APARATUAREN ORGANOAK:

  • Giltzurrunak: bakoitzak 12cm luzera eta babarrun itxurakoa da. Giltzurrun-arteria bana iristen da, honakinak dituen odola eramaten duena, eta giltzurrun-zaina bana irteten da odol garbiarekin. Giltzurrunek odola iragazi eta garbitzen dute, Ondorioz, hondakin-likidoa
...
Jarraitu irakurtzen "Gernu-aparatua: iraitz-aparatuaren funtzioa, organoak eta gernua sortzeko prozesua" »

Euskal fonetika eta fonologia: fonema, alofonoa eta bokalak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,9 KB

FONEMA: Ahoskatu aurretik soinuez dugun irudi abstraktu eta mentalari deritzo fonema. Fonemak soinu idealak dira, hizkuntza mailakoak. Esanahirik ez badute ere, hitzen esanahia aldatzeko gaitasuna dute. Adibidez: Hala, urde eta urte. Euskarak 29 fonema ditu.

FONOLOGIA: Fonemez arduratzen den hizkuntzalaritzaren atala da, eta fonemak barra bitartean -//- ematen dira.
SOINUA EDO ALOFONOA: Hitz egitean erabiltzen ditugun soinuei deritzegu alofono. Izaera fisikoa dute eta izan liteke hizkuntza bateko soinu batzuk beste ezein hizkuntzatan ez izatea.
FONETIKA: Arduratzen da fenomeno akustikoez -zerbait fisikoa, beraz-, eta kortxete bitartean -[]- ematen dira gramatiketan.
LETRA: Fonemak idatziz adierazteko balio duten zeinuak dira. Euskal alfabetoak
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal fonetika eta fonologia: fonema, alofonoa eta bokalak" »

Ipuinak lantzeko estrategiak: fonetika, lexikoa, sintaxia eta diskurtsoa

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua4,74 KB

Ipuinak lantzeko estrategiak aztertzen

Kamile ipuinaren helburua aurkako kontzeptuak lantzea bada, zein estrategia erabiliko zenuke umeei ipuina erakargarri egiteko?

  • Ortografia eta fonetikari dagokionez
  • Lexikoari
  • Sintaxiari
  • Diskurtsoari
  • Idatzi irudietan dauden lauki zurietan ipuinaren testua eta zehaztu bukaeran erabilitako estrategiak

Erabilitako estrategiak zerrendatu mailaz maila:

Ortografian?

Fonetikan?

Hizkuntzaren fonetika eta fonologia hizkuntzaren ahoskerari dagozkion alderdiak dira.

Morfologian?

Morfologia hitzen egitura eta osaketa aztertzen duen atala da.

Lexikoan?

Lexikoa hitz batek (den kategoriakoa dela) edozein testuingurutarako (edo testuinguru guztietarako) berezkoa duen informazioa da; informazio morfosintaktikoa eta semantikoa.

Sintaxian?

...
Jarraitu irakurtzen "Ipuinak lantzeko estrategiak: fonetika, lexikoa, sintaxia eta diskurtsoa" »

Etika eta morala: maila praktikoa eta teorikoa, desberdintasunak

Filosofia eta etika-n eguneratua2,07 KB

Morala: Maila Praktikoa

Morala gizarte batean onartzen diren balio eta arauen multzoa da. Ongiaren eta gaizkiaren ikuspuntutik nola jokatu behar den adierazten duten kode moralak dira. Morala beti konkretua da eta maila praktikoan ematen da. Bizitzari lotuta dagoen zerbait da, gizarte-gertakaria, eta elkarbizitza antolatzeko aukera ematen du. Betidanik existitu da, gizakiak beti izan duelako ongiaren eta gaizkiaren zentzua; horren arabera, beti izan ditu ontzat hartzen zituen jokabideak, jarrerak... eta txartzat jotzen zituenak. Ongia eta gaizki hitzek beti izan dute esanahi bat gizakiarentzat, nahiz eta esanahi hori aldatu denboran zehar.

Morala hitzaz ulertu behar dena zera da: gizaki edo gizarte batek maila praktikoan erakusten duen ongiaren...

Jarraitu irakurtzen "Etika eta morala: maila praktikoa eta teorikoa, desberdintasunak" »

Giza ehun motak: egitura, funtzioa eta sailkapena

Biologia-n eguneratua4,17 KB

Giza Ehun Motak

Giza gorputza hainbat ehun motaz osatuta dago, bakoitzak egitura eta funtzio espezifikoak dituelarik. Jarraian, ehun nagusiak eta haien ezaugarriak aztertuko ditugu.

Epitelio-ehunak

Zelulak gutxi diferentziatuak dira eta elkarrengandik oso gertu daude. Zelulak: epitelialak.

Estaldura-epitelioa

Gorputza kanpotik eta barrutik estaltzen du, babes-funtzioa eta batzuetan xurgapen-funtzioa betez.

  • Bakunak: lauak, kubikoak, zilindrikoak eta zilindriko pseudogeruzatuak izan daitezke.
  • Geruzatuak: lauak, zilindrikoak edo kubikoak.

Guruin-epitelioa

Substantziak jariatzen ditu eta beste ehun epitelialen artean dago, zelulabakarrak zein guruinak eratuz.

  • Endokrinoak: jariakinak odolera isurtzen dituzte (adibidez, tiroidea).
  • Exokrinoak: jariakinak kanpora
...
Jarraitu irakurtzen "Giza ehun motak: egitura, funtzioa eta sailkapena" »

1979ko Euskal Autonomia Estatutua: sorrera, edukia eta garrantzia

Historia-n eguneratua3,11 KB

Sarrera eta Testuingurua

Testu-mota: Juridikoa (Estatuko Lege Organikoa)
Izaera: Politikoa
Egilea: Euskal Kontseilu Nagusiak egindako proiektua, Suárezen Gobernuarekin negoziatu ondoren. Behin betiko testua Gorte Nagusiek (egile kolektiboa) onartu zuten.
Data: 1979ko abenduaren 18a (Madrilgo Gorteetan onartua)

Kronologia eta Negoziazio Prozesua

1978ko urtarrilean, Euskal Kontseilu Nagusiak Estatutu-proiektua egiteko parlamentu-biltzarra antolatu zuen. Abenduaren 29an, Estatutuaren testua Gernikan aurkeztu eta ondoren Gorteetara eraman zen tramitatzeko. Hurrengo hilabeteetan, negoziazio-prozesu bati ekin zitzaion, Suárezek berak parte hartu zuelarik. Euskal parlamentarien ordezkaritzarekin jarrerak hurbildu, eta akordio batera iritsi ondoren,...

Jarraitu irakurtzen "1979ko Euskal Autonomia Estatutua: sorrera, edukia eta garrantzia" »

Euskal bokalak: fonetika eta fonologia, alternantziak eta asimilazioak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,74 KB

FONETIKA ETA FONOLOGIA

1.- Euskal Bokalak

1.1.- Euskal Sistema Bokalikoa eta Gaztelaniarena

Sarritan entzun izan da euskarak eta gaztelaniak elkarren antza dutela bokaletan erreparatuz gero. Baieztapen hori, ordea, ez da guztiz egia.

Txillardegiren aburuz, fonologikoki berdinak dira, baina fonetikoki ezberdinak. Hau da, gaztelaniaren eta euskararen sistema bokalikoan 5 bokal azaltzen badira ere, beren ahoskera ezberdina da.

Irudi geometrikoz baliatu zen Hellwag hizkuntzalari alemana, mihiaren jokoaren arabera, bokalak aho-barrunbean nola agertzen eta ahoskatzen diren irudikatzeko; hortik datorkigu Hellwagen triangelua izena. Beraz, 5 fonema bokaliko eta hiru irekidura-maila ditu euskarak:

NGJX5O8sWlNsvPvwJzyWoAMLMoq0C__ojhc3swYq

Gaztelaniak ere 5 bokal horiexek ditu. Baina aho-barrunbean...

Jarraitu irakurtzen "Euskal bokalak: fonetika eta fonologia, alternantziak eta asimilazioak" »

Euskal aditz alokutiboak eta potentziala: ariketak

Beste atzerriko hizkuntzak-n eguneratua3,9 KB

Euskal Aditzak: Alokutiboa eta Potentziala

1. Aditz Alokutiboak (Aukeratu forma egokia)

Ariketa hauek euskalkietako aditz alokutiboen formak lantzeko dira:

  1. Ni gaur etxetik etorri: nok / non
  2. Gu gaur zineman egon: gaittuk / gaittun
  3. Haiek mendira joan: dittuk / dittun
  4. Nik liburua irakurri: juat / junat
  5. Hark liburua irakurri: jok / jon
  6. Haiek liburua irakurri: juek / jone
  7. Hari erlojua ahaztu: jakok / jakon
  8. Haiei erlojua ahaztu: jakuek / jakone
  9. Hark niri dirua eman: jostak / jostan
  10. Hark hari dirua eman: jotsak / jotsan

2. Aditz Potentziala (Aukeratu forma egokia)

Aukeratu aditz potentzialaren forma zuzena (orainaldia, hipotetikoa edo iragana):

  1. Mikel eta Marta: daitezke / litezke / zitezkeen
  2. Ez dut uste: dakioke / lekioke / zekiokeen
  3. Aurtengo udan: dakioke / lekioke
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal aditz alokutiboak eta potentziala: ariketak" »

Kolonialismoa XIX. mendean: arrazoiak, motak eta ondorioak

Historia-n eguneratua4,21 KB

Testu hau 1882 eta 1885. urteen artean idatzitako testu politiko, publiko eta historikoa da. Frantziako III. Errepublikaren garaian kokatuta dago testua. Garai hartan, Parlamentuan, 1875eko konstituzioa zegoen indarrean. Industrializazio garaia zen, eta kapitalismoak eraginda, kritikak egon ziren. Batzuentzat, politika koloniala egoera hura konpontzeko modu bat izan zen; beste batzuk, ordea, kontra azaldu ziren.

Kolonialismoaren Arrazoiak

Testu honek azaltzen duen politika (koloniala) hazkunde demografikoa zuten lekuetan gertatu zen, eta produktu gehiegi zeudenetan. Honela, merkatu berri bat irekiko zen, testuaren arabera. Baita ere, gizon zibilizatuaren presentzia behar zela dio kolonietan, bertakoak arraza gutxiagotu bat edo garatu gabeko bat...

Jarraitu irakurtzen "Kolonialismoa XIX. mendean: arrazoiak, motak eta ondorioak" »

Filosofiaren oinarriak: jakintza, adarrak eta Antzinaroko filosofia

Filosofia eta etika-n eguneratua3,46 KB

Jakintza Filosofikoaren Disziplina Teoriko-Praktikoak

Filosofiarekin, giza espirituak unibertsoa arrazionalki ulertu nahi du.

Filosofiaren Adarrak

  • Metafisika: Errealitatea eta propietateak aztertzen ditu.
  • Logika: Hitzez adierazitako arrazoibideez arduratzen da.
  • Epistemologia: Ezagutzaren jatorriaz, baliozkotasunaz eta mugaz hausnartzen du.
  • Antropologia: Gizakia du aztergai, hainbat ikuspuntutatik: biologia, gizartea, kultura...
  • Estetika: Edertasuna eta artea zer diren aztertzen du.
  • Politika: Komunitatearekin lotutako giza alderdiez arduratzen da.

Jakintza Filosofikoa eta Bereizgarriak

Filosofia hitza bi hitzez osatuta dago: philo (maitasuna) eta sophia (jakinduria); beraz, "jakinduria maitatzea" esan nahi du. Pitagoras izan zen bere buruari filosofo...

Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren oinarriak: jakintza, adarrak eta Antzinaroko filosofia" »