Apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Gizarte Segurantza: funtsak, egitura eta prestazioak

Ekonomia-n eguneratua3,11 KB

Gizarte Segurantza:

Sistema publikoa da, estatuak bere aplikazio esparruan dauden pertsonei babesa ematen die zailtasun egoeretan, diru laguntza eta prestazio ekonomikoen bidez, behar egoerak gainditzeko.

Ezaugarriak:

  • Publikoa
  • Derrigorrezkoa
  • Ongizate estatuaren zutabea
  • Konstituzioak eta legeek bermatua
  • Elkartasun printzipioetan oinarritua

Egitura:

Araubide orokorra:

Araubide berezietan sartuta ez dauden beste kontratuko langileak hartzen ditu.

Araubide bereziak:

Langile autonomoak (LAB), ikatz meatzaritza, itsas langileak, funtzionarioak, ikasleen araubideak.

Betebeharrak:

Enpresa:

  • Enpresa inskribatu
  • Langileen afiliazioa
  • Alta
  • Baja
  • Kotizazioa

Langilea:

  • Kotizazioa
  • Datu bilketa

Langile autonomoa:

  • Afiliazioaren berri ematea
  • Alta
  • Baja
  • Datu bilketa
  • Aukeratutako kotizazioa araubide
...
Jarraitu irakurtzen "Gizarte Segurantza: funtsak, egitura eta prestazioak" »

Euskal poesia modernoa: testuinguru historikoa eta ezaugarriak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,43 KB

Euskal poesia modernoa: laburpena

Beitiaren poemak Euskal poesia modernoaren hasiera erakusten du (herrien kezkak: foruen galera, etab.). 1876tik gerra arte erromantizismo abertzaleak nagusi izan ziren.

Hasierako aroa (1876–gerra arte)

Ezaugarriak:

  • Gizakiaren nagusitasuna.
  • Norbanakoaren "Ni" munduko ardatz gisa.
  • Herri bakoitzak bere nortasuna.
  • Abertzaletasuna.
  • Izadia idazlearen sentimenduen islatzat hartzea.
  • Iragana eta sentimendu negatiboak.

Gaiak: maitasuna, gizakiaren patu tristea eta nitasuna.

Testuinguru — politika eta kultura

Politika: Foruen galerak euskaldunak soldadusera egitera derrigortu zituen.

Kultura: Karlistaldien porrotek euskaldunak kulturagatik eta hizkuntza zaintzaz gehiago ardurarazi zituzten.

XX. mendea eta euskal olerkigintza

XX....

Jarraitu irakurtzen "Euskal poesia modernoa: testuinguru historikoa eta ezaugarriak" »

Zelula prokariotoak eta eukariotoak: egitura eta teoria zelularra

Biologia-n eguneratua3,95 KB

Bizidunen Egitura: Teoria Zelularra

Zelulak, unitate txiki horiek dira, hain zuzen ere, bizidun guztien oinarrizko egitura. Zelulak tamaina eta forma askotakoak izan daitezke, bakarrik edo elkarturik ager daitezke, baina beti osatzen dute bizidunen oinarrizko egitura. Bizidun guztiak zelula bakar batez edo zelula ugariz osatuta daude.

Teoria Zelularraren Oinarriak

  • Bizidun guztiak zelulaz osatuta daude.
  • Zelula horiek bizidunen bizi-funtzio guztiak betetzen dituzte: nutrizioa, erlazioa eta ugalketa. Hau da, zelula da bizia duen izakirik txikiena.
  • Zelula orok du jatorria beste zelula batean, eta bizidun oro zelula batetik sortua da.

Zelula Prokariotoa

Zelula xumeenak dira. Ez dute barne-mintzik. Bakterioen erreinukoak dira.

Osagaiak

  • Mintz plasmatikoa:
...
Jarraitu irakurtzen "Zelula prokariotoak eta eukariotoak: egitura eta teoria zelularra" »

Euskal antzerkia: oinarrizko kontzeptuak, herri antzerkia eta pastoralak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,13 KB

Oinarrizko Kontzeptuak

Eduki motaren arabera

  • Tragedia: Protagonistek amaiera gaiztoa dute. Bukaera tragikoa; heriotza.
  • Komedia: Umorezko antzerkia.
  • Drama: Tragediako eta komediako elementuez osatua.

Egituraren arabera

Narrazioaren osagai berak ditu:

  • Hasierako egoera: Non eta noiz gertatzen den azaltzen du.
  • Arazoa: Hasierako egoera aldatzen duen edozein ekintza edo gertakariren bidez aurkezten da.
  • Ekintzak: Arazoaren ondoriozko emaitzak dira. Pertsonaien erreakzioak ere ekintzen sailean kokatzen dira.
  • Ondorioa: Ekintzen amaiera da. Gertaeren artean beti da bat besteekiko nabarmentzen dena, eta arazoei irtenbidea ematen diena.
  • Bukaerako egoera: Obra ixtean lortzen den egoera.

Barne-egiturak trama eta argumentua garatzen ditu. XVI. eta XVII. mendeetan zehar,...

Jarraitu irakurtzen "Euskal antzerkia: oinarrizko kontzeptuak, herri antzerkia eta pastoralak" »

Plaken tektonika: plaken arteko muga motak eta elkarreraginak

Geologia-n eguneratua2,75 KB

Plaken Tektonikaren Teoria Nagusiak

Plaken tektonikaren teoriak urrats erraldoia eman zuen geologian. Honako hauek dira haren proposamen nagusiak:

  • Litosfera zurruna da eta plaka litosferiko edo plaka tektoniko izeneko pieza batzuetan zatituta dago.
  • Plaka litosferikoak dinamikoak dira. Litosfera ozeanikoa dortsaletan sortzen da, eta urperatze-eremu deritzenetan manturantz sartzean suntsitzen da.
  • Plaka litosferikoen mugimenduaren eta aldaketen arrazoia geosferaren barne-dinamika da.
  • Plaken dinamikak elkarreraginak sortzen ditu haien ertz edo mugetan eta horrek prozesu geologikoek bultzatzen dituzten indar eta presio- eta tenperatura-aldaketak eragiten ditu.

Plaken arteko Elkarreraginak

Plaken arteko elkarreraginak haien ertzetan gertatzen dira, eta...

Jarraitu irakurtzen "Plaken tektonika: plaken arteko muga motak eta elkarreraginak" »

Substantzia puruak eta nahasteak: oinarrizko kontzeptuak

Kimika-n eguneratua2,42 KB

Uniformetasinaren arabera: Heterogeneoa: Osagaiak begi hutsez beraizten dira: granitoa, ura, olioa... Homogeneoa: Osagaiak ezin dira begi hutsez bereiztu: Urrea, ur purua... Konposizioaren arabera: Substantzia puruak (Konstantea du): Ezin da beste substantzia simpleagoetan bereizi prozesu fisikoen bidez. Bi mota substantzia puru: Elementuak: Oxigenia eta. Konposatuak: H2O. Nahasteak (Konposisio aldakorra du): Beste sibstantzia simplegoetan bereiz daiteke prosesu fisikoen bidez. Bi mota: nahaste heterogeneoak: ura eta harea eta nahaste homogeneoak edo disolusioak: Ura eta azukrea. Substantziapuruak: Substantzia puruak kinposizio kimiko konstantea du eta propietate fisiko jakin batzuk ditu. - Partikula berdinez osatuta daude - Konposisio finkoa...

Jarraitu irakurtzen "Substantzia puruak eta nahasteak: oinarrizko kontzeptuak" »

Komunikazio eraginkorra: prozesua, motak, oztopoak eta gatazken kudeaketa

Psikologia eta soziologia-n eguneratua9,92 KB

Komunikazioa: Definizioa eta Garrantzia

Komunikazioa oinarrizko gaitasuna da, prozesu bat jarraituz gauzatzen dena. Horrela, mezua bidaltzen duenak hartzen duenarekin harremanetan jartzen da, helburu jakin bat lortzeko.

Komunikazio Prozesuaren Elementuak

  • Igorlea: Mezua transmititzen duena.
  • Hartzailea: Mezua jasotzen duena.
  • Mezua: Transmititu edo jasotzen den ideia, informazio edo sentimendu multzoa.
  • Kanala: Mezua helarazteko erabiltzen den bide fisiko edo birtuala.
  • Kodea: Mezua osatzen duten zeinuak eta arauak, igorleak eta hartzaileak partekatzen dituztenak (adibidez, hizkuntza, keinuak).
  • Testuingurua: Komunikazioa gertatzen den egoera espezifikoa (lekua, unea, harreman mota), mezuaren interpretazioan eragina duena.
  • Feedbacka (Atzeraelikadura): Hartzaileak
...
Jarraitu irakurtzen "Komunikazio eraginkorra: prozesua, motak, oztopoak eta gatazken kudeaketa" »

Digestio eta arnas aparatuak: funtzioak eta prozesuak

Biologia-n eguneratua2,79 KB

Digestio Aparatua

Digestio-aparatuak elikagaiak eraldatu eta substantzia soilagoak sortzen ditu, zelulek xurga eta erabil ditzaten. Halaber, digeritu gabeko ondakinak kanporatu egiten ditu digestio aparatuak.

Digestio Funtzioak

Xurgapena: digestioan lortutako mantenugaiek digestio-hodiaren pareta zeharkatzen dute; hala, gorputzeko atal guztietara iristen dira, odol-hodietan zehar. Egestioa: digeritu gabeko substantziak edo elikagaien substantzia ez-baliagarriak kanporatu egiten dira. Digestio-funtzioei esker, elikagaiak digestio-hodian zehar pasatzean eraldatu egiten dira, eta mantenugaiak eratzen. Hala, zeluletara eramaten dira mantenugaiak, haiek erabili ditzaten.

Ahoratzea eta Digestioa

Mastekatzea: hortzen eraginez elikagaiak txikitu egiten...

Jarraitu irakurtzen "Digestio eta arnas aparatuak: funtzioak eta prozesuak" »

Garoa (Txomin Agirre) eta Itzulera baten istorioa (Martin Ugalde): azterketa literarioa

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua5,51 KB

Garoa (Txomin Agirre, 1912)

Sarrera eta testuinguru historikoa

Aztergai daukagun pasartea Txomin Agirrek (1864-1920) idatzitako Garoa eleberriari dagokio, 1912an argitaratua. Agirre apaiz eta idazlea ohiturazko eleberri apologetiko edo idealizatzailearen arkitekto nagusia da. Auñamendiko lorea (1898) lanaren ondoren (lehen euskal eleberritzat hartua), itsasoko bizitza islatu zuen Kresala (1906) idazlanean, eta mendiko zein baserriko mundua Garoa maisulanean.

Testuingurua: 1876an foruak deuseztatu ondoren, euskal gizarte tradizionalak krisi identitario sakona jasan zuen. Industrializazio masiboak, hiritartzeak eta immigrazioak euskararen esparru soziala txikitu eta hirietan burgesia handi erdalduna sortu zuten. Giro honetan, Euskal Pizkundea eta...

Jarraitu irakurtzen "Garoa (Txomin Agirre) eta Itzulera baten istorioa (Martin Ugalde): azterketa literarioa" »

Espainiako klimaren faktoreak, elementuak eta motak: laburpena

Geografia-n eguneratua13,81 KB

Oinarrizko Kontzeptu Meteorologikoak

Eguraldia
Atmosferak une eta leku jakin batean duen egoera da. Aldakorra izan ohi da, eta behaketa zuzenen bidez zehazten da. Meteorologia da eguraldia aztertzen duen zientzia.
Klima
Atmosferak leku jakin batean duen batez besteko egoera da, urte osoan gertatzen diren eguraldi moten ohiko segidak eraginda. Klimaren ezaugarriak modu estatistikoan zehazten dira, batez besteko balioak kalkulatuz; horien fidagarritasuna epe luzeko (30 urteko) behaketak eginez lortzen da.
Eguraldi mota
Altuerako nahiz gainazaleko zirkulazio atmosferikoak egoera atmosferiko ugari eragiten ditu urtearen joanean, eta horrek eguraldia mota batekoa edo bestekoa izatea ekartzen du.
Ekintza-gunea edo ekintza-zentroa (antizikloia eta depresioa/
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako klimaren faktoreak, elementuak eta motak: laburpena" »