Euskal fonetika eta fonologia: fonema, alofonoa eta bokalak
Laburpena
Dokumentu honek euskal fonetikaren eta fonologiaren oinarrizko kontzeptuak aurkezten ditu: fonema, alofonoa, fonetika, fonologia, letra eta euskal bokalak. Gainera, diptongoak eta hiatoak eta herskariak azaltzen ditu, adibide zehatzekin. Ikaslea euskararen soinu-sistemaren oinarriak ulertzen eta berrikusten hasiko da.
Funtsezko puntuak
- Fonema hizkuntza mailako soinu ideal eta abstraktua da, esanahirik ez duena baina hitzen esanahia alda dezakeena.
- Fonologia fonemez arduratzen da eta fonemak barra bitartean (//) idazten dira; fonetika, berriz, fenomeno akustikoez arduratzen da eta kortxete bitartean ([]) idazten dira.
- Alofonoak hitz egitean erabiltzen ditugun soinu fisikoak dira.
- Euskarak 5 bokal fonema ditu: i, e, a, o, u.
- Beheranzko diptongoak ai, ei, oi, au, eu dira; goranzko diptongoak ia, ie, io, ua, ue dira.
- Herskarien artean ahoskabeak (/p, t, tt, k/) eta ahostunak (/b, d, dd, g/) daude.
FONEMA: Ahoskatu aurretik soinuez dugun irudi abstraktu eta mentalari deritzo fonema. Fonemak soinu idealak dira, hizkuntza mailakoak. Esanahirik ez badute ere, hitzen esanahia aldatzeko gaitasuna dute. Adibidez: Hala, urde eta urte. Euskarak 29 fonema ditu.
EUSKAL FONEMAK
1- BOKALAK:
Euskaraz 5 fonema bokaliko ditugu.
| Aurrekoa | Erdikoa | Atzekoa | |
|---|---|---|---|
| Itxia edo goikoa | i | u | |
| Erdikoa | e | o | |
| Irekia edo behekoa | a |
Tinbre alternantziak ditugu euskaraz:
- a/e: baltz - beltz
- o/u: honekin - hunekin
- i/u: ile - ule
- e/i: erten - irten
2- DIPTONGO ETA HIATOAK:
Diptongoa i edo u bokalek beste bokalekin silaba berean konbinatuz osatzen duten talde fonikoari deritzo. Bi mota daude:
1- Beheranzko diptongoak:
ai, ei, oi, au, eu. Euskal jatorrikoak dira eta beti silaba bat osatzen dute. (mahai, hogei, oihan, gauza...)
2- Goranzko diptongoak:
ia, ie, io, ua, ue. Azkeneko hau normalean kontsonante bihurtzen da. Normalean, diptongoa saihestuz, hiatoa egitera jotzen da, bi bokalak bi silabatan ahoskatzera alegia.
3- HERSKARIAK:
/p, t, tt, k/ (ahoskabeak) eta /b, d, dd, g/ (ahostunak).
a) Errealizazioa:
Soinua ahoskatzean, ahoan gertatzen den aire-pasaia osoki ixten dute fonema hauek, dela ezpainetan (/p/ eta /b/), dela hortzetan (/t/ eta /d/), dela sabaian (/tt/ eta /dd/), dela ahosabai bigunean (/k/ eta /g/).
Bokalarteko fonema ahostunak -/b, d, g/- galtzea guztiz normala da. Adibidez: dago - dao - do.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zer da fonema?
Fonema ahoskatu aurretik soinuz dugun irudi abstraktu eta mentala da. Esanahirik ez badu ere, hitzen esanahia aldatzeko gaitasuna du, adibidez urde eta urte hitzetan.
Zein da fonologiaren eta fonetikaren arteko aldea?
Fonologiak fonemez arduratzen da eta barra bitartean (//) ematen dira. Fonetikak fenomeno akustikoez arduratzen da eta kortxete bitartean ([]) ematen dira.
Zenbat bokal fonema ditu euskarak?
Euskaraz 5 fonema bokaliko ditugu: i, e, a, o eta u.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.