Ipuinak lantzeko estrategiak: fonetika, lexikoa, sintaxia eta diskurtsoa

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua4,74 KB

Laburpena

Dokumentu honek ipuin baten bidez aurkako kontzeptuak irakasteko hizkuntza-estrategiak aztertzen ditu, ortografiatik diskurtsora. Fonetikako soinu gatazkatsuak, lexiko eta eratorpen baliabideak, aditzaren aspektua eta sintaxiako egiturak azaltzen dira. Ikasleak ipuina ebaluatzeko irizpideak eta adibideak ikasiko ditu.

Funtsezko puntuak

  • Ipuina minuskulaz idatzita dago, jabekuntza errazteko.
  • Fonetikan txistukariak (z-s-x) eta afrikatuak (tz-ts-tx) dira soinu gatazkatsuenak.
  • Adierazkortasuna lortzeko S > X aldaketa erabiltzen da (musu zakarrak > muxu goxo-goxoak).
  • Lexikoan hitz elkarketa (poliki-poliki, azkar-azkar) eta eratorpena (maite-kor, sekretu-txo) erabiltzen dira.
  • Sintaxian mendeko esaldiak koma batez bereizten dira eta galdegaia aditz aurrean nabarmentzen da.
  • Diskurtsoan juntagailuek (baina, eta) eta menderagailuek (-NEAN, BA-) kohesioa bermatzen dute.

Frogatu zeure burua

Ipuinak lantzeko estrategiak aztertzen

Kamile ipuinaren helburua aurkako kontzeptuak lantzea bada, zein estrategia erabiliko zenuke umeei ipuina erakargarri egiteko?

  • Ortografia eta fonetikari dagokionez
  • Lexikoari
  • Sintaxiari
  • Diskurtsoari
  • Idatzi irudietan dauden lauki zurietan ipuinaren testua eta zehaztu bukaeran erabilitako estrategiak

Erabilitako estrategiak zerrendatu mailaz maila:

Ortografian?

Fonetikan?

Hizkuntzaren fonetika eta fonologia hizkuntzaren ahoskerari dagozkion alderdiak dira.

Morfologian?

Morfologia hitzen egitura eta osaketa aztertzen duen atala da.

Lexikoan?

Lexikoa hitz batek (den kategoriakoa dela) edozein testuingurutarako (edo testuinguru guztietarako) berezkoa duen informazioa da; informazio morfosintaktikoa eta semantikoa.

Sintaxian?

Esaldien egitura finkatzen dituzten arauak aztertzen dituena da.

Diskurtsoan?

Testu baten esaldien arteko konexioa aztertzen duen atala da.

Ebaluatu idatzitako testua

Puntu bat maila bakoitzeko.

  • Ortografia: Adin horretako umeek irakurtzeko modukoa da? (Minuskula vs Maiuskula)
  • Fonetika: Hitzei adierazkortasuna emateko estrategiarik erabili duzue?
  • Lexikoa: Haurren erregistrotik hurbil egoteko estrategiak erabili dituzue? Zenbat? Zeintzuk?
  • Sintaxia: Ikasi behar dena edota gauzarik inportanteena galdegaia al da?
  • Diskurtsoa: Kohesioa, konexioa

Fonetika eta fonologia

  • Soinu gatazkatsuenak:
  • Fonemak bereiztea egiten denean: txistukariak: z-s-x eta afrikatuak: tz-ts-tx
  • Bustidura (ez adierazkorra): in (baina) eta il (nabilenean)
  • Adinaren arabera: RR (zakarrak) j > ‘y’ edo ‘dx’, baina ez ‘x’ (joaten, jartzen)
  • Adierazkortasuna: S > X (musu zakarrak > muxu goxo-goxoak) Z > X (gozo > goxo-goxoak)
  • Grafia: Ipuina minuskulaz idatzita dago (jabekuntzari dagokionez)

Lexikoa

  • Hitz elkarketa: adierazkortasuna lantzeko - Poliki-poliki, azkar-azkar, goxo-goxoak
  • Eratorpena: gozotasuna emateko - Maite-kor, sekretu-txo
  • Maileguak: umearen erregistrora hurbiltzeko - Dentista, sekretu

Morfologia eta morfosintaxia

Aditza

  • Aspektua: Geroaldia (-KO), ez-burutua (-TZEN), puntukaria (trinkoa) eta betikotasuna (-TA) [buruturik ez]
  • Atzizkiak: -KOR, -TSU, -TXO
  • Deklinabidea: Ergatiboa (nork), nominatiboa (nor), genitiboa (noren), adlatiboa (medikuarenera - medikuarengana)

Sintaxia

  • Bokatiboa: Adi, hartz txiki, sekretutxo batzuk kontatuko dizkizut.
  • Puntuazioa, mendekoak koma batez bereizi: Oinen gainean nabilenean, goian dut burua.
  • Egitura errepikakorra: Mendeko esaldia (zirkunstantzia edo baldintza) + esaldi nagusia. Mendekoak testuingurua ezartzen duen bitartean, esaldi nagusiak hartzen du aurkaritzaren elementuak.
  • Galdegaia aditz aurrean nabarmendurik. Aurkaritzak ikasi nahi direlako, horri garrantzia emanez: Oinen gainean nabilenean, goian dut burua. Baina eskuen gainean nabilenean, burua behean daukat!
  • Mintzagaia: burua 1.an aditz atzean eta 2.ean aditz aurrean
  • Elipsia: mintzagaiaren (begiak) eta aditzaren (ditut) elipsia, narrazioaren erritmoa azkartzeko: Begiratzen zaitudanean, zabalik ditut begiak. Baina lotan nagoenean, itxita ditut!

Diskurtsoa

Konexioa:

  • Juntagailuak: Aurkaritzazko baina eta emendiozko eta
  • Menderagailuak: denborazko -NEAN eta baldintzazko BA-

Koherentzia:

  • HASIERA: Irakurlea kokatzeko formula erabiltzen du, bokatiboarekin eta diminutiboarekin hurbiltasuna lortzen du: Adi, hartz txiki, sekretutxo batzuk kontatuko dizkizut.
  • BUKAERA: Egitura errepikakorra apurtzen du emendiozko juntagailuarekin amaiera zoriontsua ezarriz: Haserre nagoenean, musu zakarrak ematen ditut. Baina zoriontsu naizenean, muxu goxo-goxoak ematen ditut eta oso maitekorra naiz guztiekin!

Edukia

Aitak erlojua darama. Amak arropa garbitzen ikusten dugu. Haurraren ardura erakusten duten pertsonaiak emakumezkoak dira, amona eta ama. Protagonista neskatoa eta hartz panpinatxoa dira (hezkidetza).

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zein estrategia erabil daitezke ipuina erakargarri egiteko umeentzat?

Testuak fonetika, lexiko, sintaxi eta diskurtso mailan adierazkortasuna duten baliabideak erabil ditzake. Adibidez, hitz elkarketa (goxo-goxoak) eta bokatiboa (adi, hartz txiki) dira.

Zer dira hitz elkarketa eta eratorpena lexikoan?

Hitz elkarketa hitz bera errepikatuz adierazkortasuna lortzen da (poliki-poliki). Eratorpenean atzizkiekin hitz berriak sortzen dira, gozotasuna emateko (maite-kor, sekretu-txo).

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein da ipuinean soinu gatazkatsuenen artean ez dagoena?
2. Zein aldaketa fonetikoa erabiltzen da adierazkortasuna lortzeko?
3. Zein atzizki erabiltzen da lexikoan gozotasuna emateko?
4. Zein juntagailu aurkaritza adierazteko erabiltzen da?
5. Zer egiten da sintaxian galdegaia nabarmentzeko?
6. Zein da elipsiaren helburua ipuinean?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.