Gernu-aparatua: iraitz-aparatuaren funtzioa, organoak eta gernua sortzeko prozesua

Biologia-n eguneratua3,72 KB

Laburpena

Testuak gernu-aparatuaren funtzioa azaltzen du: iraitz-aparatuak odolean metatzen diren hondakinak kanporatzen ditu, eta gernu-aparatuaren organoak (giltzurrunak, ureterrak, gernu-maskuria eta uretra) deskribatzen ditu. Nefronaren egitura eta funtzionamendua, gernua nola sortzen den eta gernu-aparatuko gaixotasun nagusiak ere landu ditu, hala nola zistitisa, giltzurrun-kalkuluak eta giltzurruneko gutxiegitasuna.

Funtsezko puntuak

  • Iraitz-aparatuak odolean metatzen diren hondakin zelularrak kanporatzen ditu; giltzurrunek, birikek, gibelak eta izerdi-guruinek hartzen dute parte.
  • Giltzurrun bakoitzak milioi bat nefrona ditu; nefrona da funtzio-unitatea.
  • Nefronaren barruan iragazketa (Bowman-en kapsulan) eta birxurgapena (hodietan) gertatzen dira, eta horren ondoren sortzen da gernua.
  • Pertsona helduak egunero 1300-1600 cm3 gernu kanporatzen du, eta gernuaren %90-96 ura da.
  • Gernua ureterretatik gernu-maskuriraino garraiatzen da, eta uretratik kanporatzen da.
  • Zistitisa bakterioek eragiten duen gernu-maskuriaren hantura da, eta neskengan ohikoagoa da.

Frogatu zeure burua

IRAITZ-APARATUA:

odolean metatzen diren hondakin zelularrak kanporatzeaz arduratzen da.

EGITURAK:

  • Giltzurrunak: odolean dauden molekula toxikoak iragazi eta gernuaren bidez kanporatzen dira.
  • Birikak: CO2 zelularra kanporatzen dute.
  • Gibela: zeluletako hainbat hondakin(medikamentua ere) behazunez bildu eta digestio aparatura kanporatzen ditu.
  • Izerdi-guruinak: larruazakean dauden guruin horiek kanporatzen dute. Izerdia gernuaren konpozisioa du, baina diluituagoa.

GERNU-APARATUAREN ORGANOAK:

  • Giltzurrunak: bakoitzak 12cm luzera eta babarrun itxurakoa da. Giltzurrun-arteria bana iristen da, honakinak dituen odola eramaten duena, eta giltzurrun-zaina bana irteten da odol garbiarekin. Giltzurrunek odola iragazi eta garbitzen dute, Ondorioz, hondakin-likidoa sortzen da haietan: gernua.
  • Ureterrak: giltzurrunetatik irteten diren eta gernu maskurian amaitzen diren bi hodi muskularrak dira. Gernua garraiatzen dute gernu-maskuriaraino.
  • Gernu maskuria: gernua biltzen dituen poltsa gihartsua da.
  • Uretra: gernua kanporatzen duen hodia da. Gizonezkoena luzeagoa da(15-20cm) eta gernua kanporatzeaz gain esperma ere kanporatzen du. Emakumeena motzagoa da(4cm) eta ez du loturarik hodi genitalekin.

GERNUA EKOIZTEA.NEFRONAK:

gernua giltzurunek jariatzen duten iraizkin likidoa da, eta, maskurian pilatu ondoren, uretratik kanporatzen da. Pertsona helduak 1300-1600cm3 kanporatzen ditu egunero, eoera normalean. Gernuaren %90-96 ura da; uras gain, ordea, urrea, sodio kloruroa, azido urikoa, amoniakoa eta abr ditu. Giltzurrun baten funtzio-unitatea nefrona da, egitura mikroskopiko bat. Giltzurrun bakoitzean milioi bat nefrona daude. Nefronek, odolaren substantzia toxikoak ezabatzen ditu.

ATALAK:
  • Glomerulua: kapilarren korapiloa da. Hondakinak dituen odola garraiatzen du.
  • Bowman-en kapsula: kopa itxura du eta bere barruan glomerulua kokatzen da. Hemen gertatzen da iragazketa: odoleko hainbat substantzia txiki(ura, gatz mineralak, hondakin zelularrak...) glomerulutik kapsulara iragaten da. Molekula handiak(proteinak...) eta odol zelulak ez dira iragazten, odolean gelditzen dira.
  • Nefronaren hodiak(hodi proximalak, Henleren lakioa eta hodi distala da): hodi horien inguruan odol-kapilarrak daude eta horri esker molekula interesgarriak iragaten dira berriro odolera(ura, glukosa, bitaminak...). Honi birxurgapena deritzo. Hori gertatu ondoren, nefronaren barruan dagoen likidoa gernua da.
  • Hodi biltzaileak: nefronetako gernua biltzen duten hodiak dira.
GERNU-APARATUKO GAIXOTASUNAK:
  • Zistitisa: gernu maskuriaren hantura da, bakterioen kausaz sortzen da. Pixa egitean mina eragiten du, bai eta pixa maizago egiteko beharra ere. Ohikoagoa da neskengan, uretraren irteera eta uzkia oso gertu daudelako; horrela autokutsaketa bakterianoa gerta daiteke higienea zaintzen ez bada.
  • Giltzurrun-kalkuluak(harritxoak): kalkuluak gernuan dauden gatz mineralek sortzen dituzten haritxoak dira. Ureterra butxatzen badute min handia sortzen da eta horri koliko nefritikoa da. Ultrasoinuen eta kirurgiaren biden kentzen dira handienak.
  • Giltzurruneko gutxiegitasuna: giltzurrun baten edo biek gaizki funtzionatzen dute. Kasu batzuetan arazoa sendatzeko tratamendua dago; kasu larriagoetan gaixoari dialisia egin behar zaio(odolaren garbiketa makina baten bidez ospitalean; makina dializatzailea da); oso larria denean, transplantea bat egin behar da.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer da nefrona?

Nefrona giltzurrun baten funtzio-unitatea da, egitura mikroskopiko bat. Giltzurrun bakoitzean milioi bat nefrona daude, eta odolaren substantzia toxikoak ezabatzen dituzte.

Zein da gernuaren osagai nagusia?

Gernuaren %90-96 ura da. Ura gain, urea, sodio kloruroa, azido urikoa, amoniakoa eta beste substantzia batzuk ditu.

Zer dira giltzurrun-kalkuluak?

Gernuan dauden gatz mineralek sortzen dituzten haritxoak dira. Ureterra butxatzen badute, min handia sortzen dute (koliko nefritikoa), eta handienak ultrasoinuen edo kirurgiaren bidez kentzen dira.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein organok kanporatzen du CO2 zelularra?
2. Zein da giltzurrun baten funtzio-unitatea?
3. Non gertatzen da iragazketa nefronaren barruan?
4. Zein da gizonezkoen uretraren luzera ohikoa?
5. Zein gaixotasun eragiten du bakterioek gernu-maskuriaren hantura sortuz?
6. Zein substantzia ez da iragazten glomerulutik Bowman-en kapsulara?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.