Filosofiaren oinarriak: jakintza, adarrak eta Antzinaroko filosofia

Filosofia eta etika-n eguneratua3,46 KB

Laburpena

Testuak filosofiaren esanahia eta jatorria azaltzen ditu, eta filosofiaren adar nagusiak (metafisika, logika, epistemologia, antropologia, estetika eta politika) laburbiltzen ditu. Gainera, jakintza arrunta, zientifikoa eta filosofikoa alderatzen ditu eta jakintza filosofikoaren ezaugarriak azaltzen ditu. Azkenik, Antzinaroko filosofiaren bost aldiak aurkezten ditu, Sokrates, Platon eta Aristoteles bezalako ordezkari nagusiekin.

Funtsezko puntuak

  • Filosofia hitza philo (maitasuna) eta sophia (jakinduria) hitzetatik dator, eta "jakinduria maitatzea" esan nahi du.
  • Filosofiaren sei adar nagusiak: metafisika, logika, epistemologia, antropologia, estetika eta politika.
  • Jakintza zientifikoa partziala da eta behaketan eta esperimentazioan oinarritzen da; jakintza filosofikoak, berriz, azken kausak eta printzipioak aztertzen ditu.
  • Jakintza filosofikoa gogoetatsua, irekia, globala, errotikoa, praktikoa eta kritikoa da.
  • Filosofia Antzinaroa K.a. VI. mendetik K.o. I. mendera bitartekoa da, eta Sokrates, Platon eta Aristoteles dira ordezkari nagusiak.
  • Antzinaroko filosofiaren bost aldiak: kosmologikoa, antropologikoa, sistema handien aldia, aldi helenistikoa eta bosgarrena (testuan ez da zehaztu).

Frogatu zeure burua

Jakintza Filosofikoaren Disziplina Teoriko-Praktikoak

Filosofiarekin, giza espirituak unibertsoa arrazionalki ulertu nahi du.

Filosofiaren Adarrak

  • Metafisika: Errealitatea eta propietateak aztertzen ditu.
  • Logika: Hitzez adierazitako arrazoibideez arduratzen da.
  • Epistemologia: Ezagutzaren jatorriaz, baliozkotasunaz eta mugaz hausnartzen du.
  • Antropologia: Gizakia du aztergai, hainbat ikuspuntutatik: biologia, gizartea, kultura...
  • Estetika: Edertasuna eta artea zer diren aztertzen du.
  • Politika: Komunitatearekin lotutako giza alderdiez arduratzen da.

Jakintza Filosofikoa eta Bereizgarriak

Filosofia hitza bi hitzez osatuta dago: philo (maitasuna) eta sophia (jakinduria); beraz, "jakinduria maitatzea" esan nahi du. Pitagoras izan zen bere buruari filosofo deitu zion lehenengoa.

Jakintza Motak

  • Jakintza Arrunta: Gauzak nola agertzen zaizkigun erakusten digu: Suak erre, urak busti... Gizaki orok dugu arrazoimena naturalki erabiltzearen ondorioa baita.
  • Jakintza Zientifikoa: Deskribatzailea da. Behaketan eta esperimentazioan oinarritzen da. Zientzia bakoitzak errealitatearen arlo bat aztertzen du. Adibidez, gorputza-osasunaz medikuntza arduratzen da; beraz, partziala da.
  • Jakintza Filosofikoa: Errealitatearen azken kausen ezagutza ematen digu. Gauzak azaltzean, errealitatearen azken erroetara iritsi nahi du.

Jakintza Filosofikoaren Ezaugarriak

  • Jakintza Gogoetatsua: Errealitatea eta egia ezagutzea bilatzen baitu, arrazoitzeko dugun ahalmenaren bidez.
  • Jakintza Irekia: Filosofiaren helburua gauzen azken egia aurkitzea den arren, bere proposamen asko prozesu irekiak dira.
  • Jakintza Globala, Bateratzailea eta Bateratua: Zientzia jakintza partzial edo espezializatua da. Filosofiak, aldiz, izaki guztien azken printzipioak aztertzen ditu.
  • Errotiko Jakintza: Filosofiak gai zailen erroa eta oinarria aurkitu nahi ditu, hala nola existentziaren zentzua, ongiaren eta gizakiaren auzia...
  • Jakintza Praktikoa: Filosofia gizartearen ekintzak bideratzeaz arduratzen da, zenbait printzipioen arabera. Maila indibidualean: filosofia etikoa; maila kolektiboan: filosofia politikoa.
  • Jakintza Kritikoa: Garai bateko pentsamoldeak aztertzen ditu, eta baztertzen ditu automatikoki onartutako egiak eta sinesmenak.

Filosofia Antzinaroan

K.a. VI. mendearen eta K.o. I. mendearen artekoa da eta Sokrates, Platon eta Aristoteles dira ordezkari nagusiak. Bost alditan bereizten da:

1. Aldi Kosmologikoa

Naturaren jatorria edo naturaren printzipio osagarria aurkitu nahi izan zuten. Horretan aritu ziren Tales, Heraklito, Pitagoras...

2. Aldi Antropologikoa

Gizakia bere buruaz hausnartzen hasi zen. Sokrates izan zen hausnarketa filosofikoak egiten hasi zena, baina Sokrates baino lehen sofistak.

3. Sistema Handien Aldia

Platon eta Aristoteles. Greziako filosofiak heldutasun betea lortu zuen eta handik aurrera pentsamendu filosofiko guztian agerikoa da haien eragina.

4. Aldi Helenistikoa

Bi korronte filosofiko izan ziren: epikureismoa eta estoizismoa. Filosofoek auzi etikoak zituzten aztergai.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer esan nahi du filosofia hitzak?

Filosofia hitza philo (maitasuna) eta sophia (jakinduria) hitzez osatuta dago, beraz "jakinduria maitatzea" esan nahi du. Testuaren arabera, Pitagoras izan zen bere buruari filosofo deitu zion lehena.

Zein dira filosofiaren adar nagusiak?

Testuak sei adar aipatzen ditu: metafisika, logika, epistemologia, antropologia, estetika eta politika. Bakoitzak errealitatearen alderdi desberdin bat aztertzen du.

Zein da zientziaren eta jakintza filosofikoaren arteko aldea?

Zientzia jakintza partziala edo espezializatua da eta behaketan eta esperimentazioan oinarritzen da. Jakintza filosofikoak, berriz, izaki guztien azken printzipioak eta errealitatearen azken kausak aztertzen ditu.

Noiz izan zen Antzinaroko filosofia?

Testuaren arabera, Antzinaroko filosofia K.a. VI. mendearen eta K.o. I. mendearen artekoa da. Sokrates, Platon eta Aristoteles dira ordezkari nagusiak.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zer esan nahi du filosofia hitzak testuaren arabera?
2. Zein adar filosofikok aztertzen du edertasuna eta artea?
3. Zein da zientziaren ezaugarri nagusia testuaren arabera?
4. Zein jakintza motak ematen digu errealitatearen azken kausen ezagutza?
5. Zein dira Antzinaroko filosofiaren ordezkari nagusiak?
6. Zein aldi da Platon eta Aristotelesen garaikoa?
7. Zein bi korronte filosofiko izan ziren Aldi Helenistikoan?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.