Euskal bokalak: fonetika eta fonologia, alternantziak eta asimilazioak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,74 KB

Laburpena

Dokumentuak euskal sistema bokalikoa aztertzen du, gaztelaniarekin alderatuta. Bokalen ahoskera, Hellwagen triangelua eta euskalkien artean sortzen diren bokal-alternantziak azaltzen dira. Azkenik, bokal asimilazioak nola gertatzen diren azaltzen da adibideekin.

Funtsezko puntuak

  • Euskarak eta gaztelaniak 5 bokal dituzte, baina euskal bokalak hurbilago daude elkarrengandik eta triangelu txikiagoa osatzen dute.
  • Euskarak 5 fonema bokaliko eta hiru irekidura-maila ditu.
  • Euskal [a] gaztelaniarenbaino itxiagoa da, eta [i, e, o, u] gaztelaniarenak baino irekiagoak.
  • Bokal-alternantziak bi arrazoirengatik sortzen dira: euskal bokalen hurbiltasunagatik eta inguramendu fonikoaren eraginagatik.
  • Bokal asimilazioa hiru silabadun hitzetan gertatzen da: silaba baten bokalak aurreko silabakoa bereganatzen du.
  • Txillardegiren arabera, euskara eta gaztelania fonologikoki berdinak dira, baina fonetikoki ezberdinak.

Frogatu zeure burua

FONETIKA ETA FONOLOGIA

1.- Euskal Bokalak

1.1.- Euskal Sistema Bokalikoa eta Gaztelaniarena

Sarritan entzun izan da euskarak eta gaztelaniak elkarren antza dutela bokaletan erreparatuz gero. Baieztapen hori, ordea, ez da guztiz egia.

Txillardegiren aburuz, fonologikoki berdinak dira, baina fonetikoki ezberdinak. Hau da, gaztelaniaren eta euskararen sistema bokalikoan 5 bokal azaltzen badira ere, beren ahoskera ezberdina da.

Irudi geometrikoz baliatu zen Hellwag hizkuntzalari alemana, mihiaren jokoaren arabera, bokalak aho-barrunbean nola agertzen eta ahoskatzen diren irudikatzeko; hortik datorkigu Hellwagen triangelua izena. Beraz, 5 fonema bokaliko eta hiru irekidura-maila ditu euskarak:

NGJX5O8sWlNsvPvwJzyWoAMLMoq0C__ojhc3swYq

Gaztelaniak ere 5 bokal horiexek ditu. Baina aho-barrunbean egiten den bokal-ahoskeren errealizazioan, euskarak espazio txikiagoan jokatzen du, eta euskal bokalak hurbilago gertatzen dira elkarrengandik, hots, triangelu txikiagoa osatzen dute, nolabait esateko. Hala, euskararen [a] soinua gaztelaniarena baino itxiagoa da, eta euskararen [i, e, o eta u] gaztelaniarenak baino irekiagoak dira.


Azaldutakoaren ondoriorik garbiena euskaraz hain ohiko ditugun tinbre- edo bokal-alternantziak dira, bai euskalkitik euskalkira, baita euskalki jakin baten barruan ere. Bi arrazoi aipatzen dira bokal-aldaketak edo tinbre-aldaketak sortzeko:

  • Euskal bokalen hurbiltasuna
  • Inguramendu fonikoaren eragina

Ondorioz, horrelako bokal aldaketak izatea ohikoa da euskal sistema bokalikoan:

(EB) gezurra > guzurre (B)

(EB) etxea > itxea (G)

1.2.- Bokal-Alternantziak edo Txandakatzeak

Aipatu dugu, dagoeneko, bokal alternantziak bi arrazoirengatik sortzen direla:

  • Inguramendua fonikoaren eraginez
  • Euskal bokalen hurbiltasunaren ondorioz

e/a alternantzia

(c) Berdin > bardin (B)

(c) Igerri > igarri (B)

o/u alternantzia

(c) gizon > gizun (L, BN eta Z)

Ipar. Ontsa > untsa (L, BN eta Z)

(c) izorratu > izurratu (L, BN eta Z)

i/u alternantzia

(c) ile > ule (B)

(c) (h) iri > uri (B)

(c) iltze > ultze (B)

e/i alternantzia

(c) etxea > itxea (G)

(Latina) Hechura > itxura (EB)

i/e alternantzia

(c) irten > erten (G)

(latina) virtutem > bertute (EB)

a/o alternantzia

(EB) eman > emon (B)

u/o alternantzia eta u/e alternantzia

(EB) dut> dot (B) eta (EB) dut > det (G)

1.3.- Bokal Asimilazioak

Hiru silabadun hitzetan, silaba baten aurreko silabako bokala bereganatzea eta aldatzeari deritzo asimilazioa:

(c) atera > atara (B)

(c) gezurra > gusurre (B)

(c) ukitu > ukutu (B)

(c) ilun > ülhün (Z) (Salbuespena, bi silaba ditu)

(c) itxura > ütxüra (Z)

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zergatik dira euskal bokalak gaztelaniakoak baino hurbilago?

Euskal bokalak aho-barrunbean espazio txikiagoan ahoskatzen dira, eta hortik datorkio triangelu txikiagoa osatzea. Ondorioz, [a] itxiagoa da eta [i, e, o, u] irekiagoak dira gaztelaniarekin alderatuta.

Zer dira bokal-alternantziak?

Bokal-alternantziak edo txandakatzeak euskalkien artean edo euskalki baten barruan bokal batek beste bat hartzea dira, adibidez e/a edo o/u kasuan. Euskal bokalen hurbiltasunagatik eta inguramendu fonikoagatik sortzen dira.

Zer da bokal asimilazioa?

Hiru silabadun hitzetan silaba baten bokalak aurreko silabako bokala bereganatzen duen fenomenoa da. Adibidez, atera hitzak atara bihurtzen da Bizkaieraz.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zenbat bokal fonema ditu euskarak?
2. Zein irudi geometrikoren izena da Hellwagena?
3. Nork esan zuen euskara eta gaztelania fonologikoki berdinak direla?
4. Zein da bokal-alternantzia baten adibide egokia?
5. Zer gertatzen da bokal asimilazioan?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.