Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak
Testu-antolatzaileak, puntuazioa eta erreferentzia mekanismoak: laburpena
Testu-antolatzaileak: Kohesioa eta Ideien Lotura
Testu-antolatzaileak testuen kohesioa eta ideien arteko lotura errazteko erabiltzen dira.
1. Ordenazkoak
Azalpenetan ordena markatzeko edo hasteko:
- Hasteko, jarraian, gero, ondoren.
2. Ideiak Gehitzekoak
Ideiak lotzeko eta edukia batzeko:
- Gainera, halaber, eta, era berean.
3. Adibidezkoak
Esandakoari adibideak jartzeko:
- Adibidez, hala nola, esaterako.
4. Birformulatzekoak
Kontzeptu baten esanahia argitzeko, beste era batera esateko:
- Hau da, hots, bestela esanda, alegia.
5. Kausa-ondoriozkoak
Zerbaiten kausak eta ondorioak erlazionatzeko:
- -lako, -nez gero, -la eta, zeren, -tzagatik, izan ere.
6. Aurkaritzakoak
Ideiak kontrajartzeko:
- Berriz, aldiz, ostera, ordea, baizik.
7. Denborazkoak
Erlazio kronologikoa ezartzeko:...
Euskal atsotitzak, esamoldeak, sinonimoak eta antonimoak
Atsotitzak
Beste lekuetan ere txakurrak oinutsik ibiltzen dira.
(Gauzak ez direla beti errazak izaten, baina leku guztietan arazoak daude.)
Bost zentimoko pupua eta hamar zentimoko trapua.
(Askotan arazo txikiek irtenbide garestiagoa behar dutela uste dugu; baina benetan ez da hainbesteko arazoa izaten.)
Errementariaren etxean zotza nagusi.
(Azalpena: Norbera bere arloan aditua izan arren, batzuetan bere inguruan ez ditu bere ezagutzak erabiltzen.)
Geroa, alferraren leloa.
(Norbaitek egin beharrekoak egin beharrean beste zerbait egitea nahiago duenean, geroago egiteko uzten du, eta gehienetan etorkizunean egin gabe gelditzen da.)
Gogoa den tokian, aldaparik ez.
(Egiten ari garena gustuko dugunean eta gogoz egiten dugunean, errazago egiten ditugu ekintzak,
Euskal literaturaren mugimenduak: erromantizismotik abangoardiara
Erromantizismoa
1- Politika: 1876an, bigarren karlistaldiaren ondorioz foruak galdu ziren. Horrek foru eta autonomiaren aldeko joera indartu zuen.
2- Ezaugarriak: Gizakiaren nagusitasunean eta berezitasunean sinesten zuten, "NI"a ardatzat hartuz. Herri bakoitzaren nortasuna eta balioak azpimarratzen ziren, baita abertzaletasuna, kristautasuna eta Erdi Aroaren zaletasuna ere. Izadia idazlearen sentimenduen ispilutzat hartzen zen, eta iragana miresten zen. Sentimenduak, gai dramatikoak eta negar eragileak landu ziren, bertsolaritzaren mugan.
3- Egileak: Etxahun, Bilintx, Jean Baptiste Elizenburu.
Sinbolismoa
1- Testuinguru historikoa: 1931n Errepublika ezarri zen Espainian eta 1936an Gerra Zibila hasi zen, urte berean Eusko Jaurlaritza sortu zelarik....
Euskal literaturaren eta kulturaren denbora-lerroa: XIX-XX. mendeak
Denbora-lerroa: Euskal Kulturaren Mugarriak
XIX. Mendea eta Hasierak
- Bizenta Mogel: Ipuin onac (Esoporen alegiak euskaraz eta prosaz). Liburu bat euskaraz argitaratu duen lehen emakumea.
- Louis Lucien Bonaparte (1863): Euskalkien lehenengo sailkapena (8 euskalki).
XX. Mendearen Hasiera eta Mugimenduak
- 1919: Euskaltzaindiaren sorrera.
- 1965: Ez Dok Amairu taldearen sorrera. Euskal Herriko kultura-mugimendu abangoardista; modernitatea eta garai berria ekarri zituen. Partaideak kantariak, idazleak eta artistak izan ziren.
XX. Mendeko Antzerkigile Aipagarriak
- Toribio Altzaga: Euskal Iztundea antzerki-eskolako zuzendaria eta antzerkigilea.
- Katalina Eleizegi: Garbiñe lanaren egilea.
- Mª Dolores Agirre: 1953tik aurrera, diktadurak ezarritako etenaren ondoren,
Euskarazko hiztegia, lokailuak eta gramatika gida
Hiztegia: Adjektiboak eta Deskribapenak
- Baxua: altuera txikikoa.
- Behea: edozein gauzaren barrenean, lurretik hurbilen dagoen aldea.
- Desberdina: bestelako ezaugarri edo nolakotasunak dituena.
- Handia: ohiko tamaina gainditzen duena.
- Ilehoria: ile hori-gorrixka duena.
- Isila: hotsik edo soinurik egiten ez duena.
- Laua: malkartsua ez dena.
- Leiala: zor dion zintzotasuna gordetzen duena.
- Lotsatia: erraz lotsatzen dena.
- Maltxurra: engainuz edo azpikeriz berea egiten eta zerbait lortzen trebea dena.
- Motza: luzera txikikoa dena.
- Samurra: erraz murtxikatzen den jakiaz esaten da.
- Txikia: ohiko neurrira iristen ez dena.
- Xelebrea: bere umoreagatik nabarmentzen den pertsonaz nahiz gauzaz esaten da.
- Zaharra: aspaldi sortua, egina edo gertatua dena.
- Zekena: diruari gehiegizko
XVI. mendeko euskal literatura: Etxepare, Leizarraga eta lehen liburu inprimatuak
XVI. MENDEA
Sarrera
XVI. mendean hasi ziren argitaratzen euskarazko lehenego liburuak.
Europako zenbait tokitan Errenazimentua ari zen nagusitzen urte ahietan.
Grezia eta Erromako kukltura klasikoen iturrietatik edan nahi da berriro, gizakia hartzen da munduaren erdigune eta neurritzat.
Oraindik latina de Mendebaldeko lutukr hizkunta : latinez kelaratuko dira libururik gehienak. Baina Europako zenbait erreinu eta herrietako hizkuntzek ere urrats garrantzitsuak emango dituzte: italieraz, frantsesez, gaztelaniaz.
Erlijioaren inguruan XVI. mendean sortzen diren borroka eta gatazkek ere azkartu egingo dute hizkuntza arrunten erabilera. Ondoren katolikoen ere bide horri ekingo diote.
Testuinguru horretan jaioko dira euskarazko lehenengo liburu inprimatuak....
Euskal Literaturaren Pizkundea eta Jose Manuel Etxeita
XX. mendea: Euskal Literaturaren Pizkundea
José de Aristimuño, "Aitzol" (1896-1936) tolosarrak garai oso bat markatu zuen, garai laburra zoritxarrez, eta Jokin Zaitegi (1906-1979) poetak "Aitzolen belaunaldia" izenez bataiatu zuena.
Errepublika garaia eta estetika sortzailea
Garai historikoari begiratzen badiogu, ordea, Errepublika Garaiak (1931-1939) ez du soilik une historiko bat adierazten; estetika sortzailea ere kontuan hartuko lukeen bidea izango litzateke berea, proiektu politiko-literario baten barruan. Idazle gazteen bultzatzaile eta euskal kultur pizkundearen sustatzaile izan zen Espainiako Gerra aurreko hamarkadan (1926-1936).
Euskaltzaleak elkartea eta ekimenak
Horrela, 1927an Lizardi, Orixe, G. Mujika eta beste batzuekin Euskaltzaleak...
Euskal idazle garaikide nabarmenak: biografiak eta lanak
1. Jose Antonio Loidi
Errenterian jaio zen. Ikasketaz eta lanbidez botikaria zen. Horrez gain, euskal historiaz, hizkuntzalaritzaz, toponimiaz eta abarrez idatzi zuen. Ezaguna da euskarazko lehen polizia-eleberria idatzi zuelako: Hamabost egun Urgainen (1955). Irunen hil zen.
2. Jose Luis Alvarez (Txillardegi)
Donostian jaio zen. Txillardegi goitizenaz ezagunagoa. Hizkuntzalari, politikari eta idazle zen. Euskara batua sortzearen bultzatzaile nagusietako bat izan zen. Literaturan berrikuntza bat ekarri zuen: Leturiaren egunkari ezkutua, lehen eleberri modernotzat hartua, krisi existentzialari buruzkoa.
3. Ramon Saizarbitoria (1944)
Donostiako soziologoa eta idazlea, euskal literatura modernoaren aitzindaritzat jotzen da.
Literatura Ibilbidea:
- Bere
XVII. eta XVIII. mendeetako euskal idazleak eta obrak: Tartas, Etxeberri eta Larramendi
XVII. Mendea: Joan Tartas eta Lehen Liburua Zuberoan
Joan Tartas (1611-?): Sohutan jaiotako apaiza izan zen. Onsa hiltzeko bidia (1666) idatzi zuen, heriotza on baterako prestakuntzari buruz. Hau izan zen zubereraz idatzitako lehen liburua.
XVIII. Mendea 1: Iparraldeko Idazleak eta Gizarte Aldaketak
Sarrera: 1789tik aurrera, Iparraldeko gizarteak gerrak eta liskarrak, foruen deuseztatzea eta estatu frantsesaren antolamendu berria jasan beharko ditu. Mende honi "Argien mendea" deitzen zaio. Argitaratzen diren obra gehienak elizgizonek moldatuak dira.
Joanes Etxeberri Sarakoa (1668-1749): Jesuitetan ikasi ondoren, medikuntza ikasketak egin zituen Frantziako unibertsitate batean. Sara jaioterria zuen. Gizon kultua eta euskaltzalea zen. Bere gai nagusia...