Euskal literatura eta soziolinguistika XVIII. mendetik gaur egunera: Ilustrazioa, Larramendi eta hizkuntza legeak
Literatura
1. Ilustrazioa
XVIII. mendean zehar, Ilustrazioaren oihartzunak heldu ziren Euskal Herrira. Ezaguna denez, Ilustrazioak arrazoiaren nagusitasuna goratu zuen, eta horren ondorioz, gizaki pentsalaria ekarri zuen erdigunera.
Mendearen azken herenean krisian sartuta zegoen Euskal Herriko egitura ekonomikoa. Krisialdi horri erantzuteko eta Frantziatik zetozen ideia ilustratuak zabaltzeko, 1765. urtean Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortu zuten “Azkoitiako Zalduntxoek”. Arlo askotako jakintzak hedatzea izan zuten helburu, arrazoia helduleku zutela.
Bestalde, hainbat mintegi sortu ziren:
- Bergarako Errege Mintegia: Askotariko jakintza arloak lantzen zituen, baina zientzietako gaiak ziren nagusi. Elhuyar anaiek mintegian jardun zuten eta