Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Euskarazko hitz laburrak: sinonimoak eta definizioak zerrenda

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,91 KB

Ondorengo zerrendan, euskarazko hitz batzuk eta haien sinonimo edo definizioak aurkituko dituzu:

  • Agiraka egin / Errietan egin
  • Ahi / Umeentzako ore mota
  • Aitatu / Aipatu
  • Aitzakia / Estakurua
  • Akabatu / Gogorkeriaz hil
  • Alboan / Aldamenean
  • Altu / Garaia
  • Amore eman / Onartu
  • Amorru / Gorroto
  • Arin-arinka / Korrika
  • Arrapaladan / Bizkor-bizkor
  • Asaldatu / Aztoratu
  • Astindu / Inarrosi
  • Aurkitu / Ediren
  • Baretu / Lasaitu
  • Batel / Txalupa
  • Beharrean / Ordez
  • Bekoki / Kopeta
  • Bertsu / Berdin-berdina
  • Biluzik / Larru gorritan
  • Bits / Aparra
  • Burmuin / Garuna
  • Dardara / Ikara
  • Errespetu / Begirunea
  • Erruki / Gupida
  • Eskuila / Kristala garbitzeko tresna
  • Etengabe / Tai gabe
  • Gehiegi / Larregi
  • Haratago / Urrunago
  • Hertsiki / Guztiz itxita
  • Hozka egin / Haginka egin
  • Hozkirri / Freskura
  • Iaz / Joan den urtea
  • Iltzatu
...
Jarraitu irakurtzen "Euskarazko hitz laburrak: sinonimoak eta definizioak zerrenda" »

Sujuntiboak euskal gramatikan: erabilera eta perpaus osagarriak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,76 KB

Sujunktiboa, indikatiboa edo ahalera diren moduan, aditz modu bat da, hain zuzen ere, gogo, borondate, desio, subjektibotasun eta aginduarekin zerikusi estua daukan modua.

Perifrastikoak erabiltzen dira SUBJUNTIBOAK adierazteko eta laguntzailea *edin eta *ezan

aditzen ez-ahalezko moduak erabiltzen dira, -KE gabeak, alegia ondoan

, -eN edo –eLA menderagiluekin (dadila; , dezala...)

a)[Bakea egon dadin] nahi dutà osagarri subjuntiboa + nahia adierazten duen aditza.

-(e)la atzizkia subjunktibozko aditzarekin elkarrekin ere joan daiteke.

Perpausak horrelako egitura izango lukeà [[perpausa…[aditza+subjunktiboa] ]-(e)la]

a)[Klasera joan nadila] agindu dit amakà honetan agindu edo eskarizko kutxua duen esaldi honetan, [subjunktibo + -(e)la] perpaus...

Jarraitu irakurtzen "Sujuntiboak euskal gramatikan: erabilera eta perpaus osagarriak" »

Eleberri historikoa: ezaugarriak, jatorria eta euskarazko egileak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,59 KB

Eleberri Historikoa: Ezaugarriak

Gertakari historikoei buruzko kontakizunak dira, eleberri moduan egituratuak eta fikziozko elementu ugari dituztenak. Abiapuntua iraganean benetan gertatutako gertakari historikoak dira, baina haien inguruko ekintza asko asmatuak dira.

Ezaugarri nagusiak:

  • Pertsonaiek, lekuek eta gertaerek oinarri historikoa daukate.
  • Kontalaria orojakile izan ohi da, hots, den-dena daki.
  • Askotan, protagonista heroia edo pertsona jasoa izaten da.
  • Oso garrantzitsua da berreraikuntza arkeologikoa.
  • Fikziozko gertakariak kontatzen dira.

Sorrera eta Bilakaera

XIX. mendearen hasieran sortu zen literatura-genero hau, Erromantizismoaren garaian. Eleberrigile historikoek aspaldiko garai haietan girotu zuten beren garaiko gizartearen kritika. Sortzailea...

Jarraitu irakurtzen "Eleberri historikoa: ezaugarriak, jatorria eta euskarazko egileak" »

Lizardi, Lauaxeta, Aresti eta Mirande: euskal idazleen obra eta ezaugarriak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua8,2 KB

Zein zen Primo de Riveraren diktaduran euskal kulturaren egoera? Euskal abertzaletasunak jazarpena sufritu zuen. Baina egoera horretan kulturgintzak berebiziko indarra eta garrantzia hartu zuen euskal abertzaletasunaren ideiak zabaltzeko.

Zeintzuk izan ziren horren bultzatzaile nagusiak? Euskal kultura bultzatze horretan hainbat izen nabarmendu ziren. Aitzol, Lauaxeta, Orixe eta Lizardik.

Lizardik zein ikasketa egin zituen? Polikaz gain, zein beste jardueretan aritu zen? Legelari-ikasketak egin Madrilen eta ondoren gerente lanetan jardun zuen bizitza guztian, lanaren ondorioz bidaia ugari eginez. Lizardik oso jarduera desberdinak izan zituen bizitzan: enpresa-gizona, idazlea, kultur eragilea eta polikaria izan zen. EAJko militantea izanik, Madrileko...

Jarraitu irakurtzen "Lizardi, Lauaxeta, Aresti eta Mirande: euskal idazleen obra eta ezaugarriak" »

Euskarazko hiztegia: sinonimoak eta esanahiak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,02 KB

Euskarazko Hiztegia: Sinonimoak eta Esanahiak

A

  • Abaildu / Makurtu: Bozkario-poza
  • Abegitsu / Gaztigua: Deblauki - Bat-batean
  • Adeitasun / Begirunea: Doi-justu
  • Adur / Zoria: Egoskor - Temosoa
  • Ahokatu / Irekiduran sartu: Egotzi - Kanporatu
  • Airos / Sotila: Elkor - Idorra
  • Aise / Erraz: Emankor - Joria
  • Aitzin / Baino lehen: Emeki - Leunki
  • Amaraun / Armiarmaren sarea: Erantsi - Gehitu
  • Apaldu - Umildu: Eritasun - Gaitza
  • Apika - Agian: Errabia - Amorrua
  • Arakatu - Miatu: Erreskatatu - Salbatu
  • Aratz - Garbia: Errezatu - Otoitz egin
  • Artean - Oraindik: Errezel - Gortina
  • Artesi - Bitartea: Errezelo - Susmoa
  • Asaskaldi - Dena kanporatzea: Erruki - Pena
  • Atabal danbora: Estropezu egin - Behaztopatu
  • Atrebeintza - Ausardia: Estudio - Ikerketa
  • Atxiki - Itsatsi: Etxaferu - Bolandera
  • Auzi
...
Jarraitu irakurtzen "Euskarazko hiztegia: sinonimoak eta esanahiak" »

XVIII. mendeko euskal literatura Hegoaldean eta Agustin Kardaberaz jesuita

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,54 KB

XVIII. Mendea: Hegoaldeko Idazleak

XVIII. mendea Ilustrazioaren garaia izan zen, giza arrazoimena oinarri zuen mugimendua. Bertan, 1789ko Frantziako Iraultzaren ideiak zabaldu ziren.

XVIII. mendean, euskal liburugintzan Hegoaldeak asko aurreratu zuen. XIX. mendean Iparraldearekin parekatu zen, eta XX. mendean Hegoaldea nagusitu zen berriro. XVIII. mendeko lehen hamarkadetan, ordea, Hegoaldeko euskarazko literatura geldo aritu zen. Kristau ikasbiderako doktrinak eta antzekoak bakarrik kaleratu ziren. Idazle aipagarrienak hauek izan ziren:

  • Gipuzkoan: Otxoa, Arin eta Irazusta.
  • Bizkaian: Arzadun.

Manuel Larramendi jesuitak egoera suspertu zuen, euskara bultzatzen zuten era askotako lanen bidez. Jesuiten artean arrakasta handiena izan zuen. Izan ere,...

Jarraitu irakurtzen "XVIII. mendeko euskal literatura Hegoaldean eta Agustin Kardaberaz jesuita" »

Bat-bateko bertsolaritzaren historia eta ezaugarriak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,74 KB

Bat-bateko Bertsolaritzaren Historia

1960 baino lehenagoko dokumenturik ia ez dago; horregatik, aurreko guztia bat-bateko bertsolaritzaren historiaurretzat jo daiteke.

Entzuleria homogeneoko bertsogintza (1960-1979)

  • Bizi-iraupeneko aldia (1960-1973)

    Azpillaga, Lazkao Txiki, Xalbador, eta abar.

  • Erresistentziazko bertsogintza (1973-1979)

    Lopategik eta Azpillagak ordezkatzen dute, eta eduki politikoa nabarmena da.

Entzuleria anizkuneko bertsogintza (1980-1998)

  • Berrikuntza aroa (1980-1990)

    Autonomia Estatuaren ostean, bertso entzuleak estrategia politiko kontrajarrietan banatzen dira, gero eta argiago. Txapelketak dira oraindik ere bertsogintzaren euskarri nagusiak, eta hedabideek ez diote hainbesteko oihartzunik ematen. (Amunizak bertso eskalak sortu zituen

...
Jarraitu irakurtzen "Bat-bateko bertsolaritzaren historia eta ezaugarriak" »

Menderakuntzazko perpausak, ipuin modernoa eta eleberri modernoaren ezaugarriak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,48 KB

Menderakuntzazko perpausak

Konpletiboak: (e)la, (e)nik, t(z)ea, t(z)eak, t(z)eari... Zehar galdera: (e)n, n ala ez. Erlatibozkoa: (e)n, tako(dako), (r)iko. Moduzkoa: (e)n bezala, (e)n moduan, (e)n legez,... Konparazioa: (e)n bezain, baino...ago, adina, bezain, bezainbeste, baino gehiago, baino gutxiago. Helburuzkoa: t(z)eko, t(z)ekotan, t(z)eagatik, t(z)earren, t(z)era. Kausazkoa: (e)lako, ...eta, bait..., (e)la eta, zeren...bait, (e)nez gero, (e)la kausa, (e)la medio, t(z)eagatik, t(z)earren. Baldintzazkoa: (baldin)ba, (e)z gero, t(z)ekotan. Kontsesiboa: (e)n arren, nahiz eta...(e)n, ba...ere, arren, ta ere, agatik.

Gaurko Ipuinak

Ahozko literaturan du jatorria, Ipuin idatzia ahozko ipuinen ereduetatik urrundu joan da, Ipuin literario modernoak...

Jarraitu irakurtzen "Menderakuntzazko perpausak, ipuin modernoa eta eleberri modernoaren ezaugarriak" »

Ahozko literatura eta bertsolaritza Euskal Herrian: ezaugarriak eta bilduma historia

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua6,19 KB

Ahozko Literaturaren Ezaugarriak

Literatura Unibertsala

Gizakiak memoria erabili du ideiak, sinesmenak, ohiturak eta gertaerak gordetzeko. Kontalariak garrantzi handia izan zuen, bera baitzen igorlea. Literatura mota horrek bere estilo propioa du. Ezaugarri nabarmenak:

  • Kultura-testuinguru jakin batekoak.
  • Belaunaldiz belaunaldi transmititzen da.
  • Gai eta teknika zaharrekin egina da.
  • Anonimoa da.
  • Testu beraren aldaera ugari daude, ahoz aho igortzen delako.
  • Herri-memoriaren giltzarria da, gertaerak, ohiturak eta sinesmenak gordetzeko balio duelako.
  • Toki publikoetan, lanean eta etxean esan edo kantatzen ziren.

Genero ugari ditugu:

  • Poesian: baladak, sehaska-kantak, igarkizunak...
  • Narratiban: ipuinak, kondairak, txisteak...

Jaso eta Eman

Homero eta Hesiodo izan...

Jarraitu irakurtzen "Ahozko literatura eta bertsolaritza Euskal Herrian: ezaugarriak eta bilduma historia" »

Joseba Sarrionandia: bizitza eta narrazio, saiakera eta eleberri nagusiak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua1,82 KB

JOSEBA SARRIONANDIA: Bizitza: Iurreta jaio, ikasketak Durangon egin ondoren euskal filologian lortu lizentzia. Kartzelaldira kondenatu zuten eta ihes egin zuen. Literaturgintza ez du utzi etanzorkuntza lanean etengabe dihardu. Obra: 1. Narrazioa: Enperadore eroa eta maggie indazu kamamila ipuina. Narrazioak bilduma eman zuen, obra horretan eredugarritzat jotzen diren narrazioak dauzka idatziak "Estazioko begiradak" edo "Marinel zaharra". Pott bandako kidea izan zen. Atabala eta euria izeneko narrazio bildumaeman zuen. 2. Narrazioa: -Lagun izoztua: Goio da protagonista, gaitz psikologiko bitxi bat du eta mutu gelditu da. Beraz gaixo dago eta aterpetua da. Nikaraguan dago eta komunikazio bakarra Maribel postaria du. Obraren balio sinbolikoa ere
...
Jarraitu irakurtzen "Joseba Sarrionandia: bizitza eta narrazio, saiakera eta eleberri nagusiak" »