XVII. eta XVIII. mendeetako euskal idazleak eta obrak: Tartas, Etxeberri eta Larramendi

Beste atzerriko hizkuntzak-n eguneratua2,85 KB

Laburpena

Dokumentuak XVII. eta XVIII. mendeetako euskal literaturaren panorama laburtzen du, Iparraldeko eta Hegoaldeko idazleak eta obrak aztertuz. Joan Tartasen zubereraz idatzitako lehen liburua, Joanes Etxeberri Sarakoaren lanak eta Manuel Larramendiren obrak nabarmentzen dira. Iraultza garaiko eraginak eta euskararen susperraldia ere azaltzen dira.

Funtsezko puntuak

  • Joan Tartasek Onsa hiltzeko bidia (1666) idatzi zuen, zubereraz idatzitako lehen liburua.
  • XVIII. mendea "Argien mendea" deitzen zaio, eta Iparraldeko argitaratutako obra gehienak elizgizonek moldatu zituzten.
  • Joanes Etxeberri Sarakoak Lau-urdiri gomendiozko karta edo guthuna (1718) idatzi zuen, euskararen ingurukoa.
  • Iraultza garaian (1789tik aurrera) Iparraldeko gizartean eragin zuzena izan zuten gerrek, foruen deuseztatzeak eta estatu frantsesaren antolamendu berriak.
  • XVIII. mendean Hegoaldeak Iparraldearen aurrea hartu zion euskal literaturan.
  • Manuel Larramendi (1690-1766) XVIII. mendeko erreferente nagusia izan zen; Diccionario Trilingue (1745) bere obra ezagunenetako bat da.

Frogatu zeure burua

XVII. Mendea: Joan Tartas eta Lehen Liburua Zuberoan

Joan Tartas (1611-?): Sohutan jaiotako apaiza izan zen. Onsa hiltzeko bidia (1666) idatzi zuen, heriotza on baterako prestakuntzari buruz. Hau izan zen zubereraz idatzitako lehen liburua.

XVIII. Mendea 1: Iparraldeko Idazleak eta Gizarte Aldaketak

Sarrera: 1789tik aurrera, Iparraldeko gizarteak gerrak eta liskarrak, foruen deuseztatzea eta estatu frantsesaren antolamendu berria jasan beharko ditu. Mende honi "Argien mendea" deitzen zaio. Argitaratzen diren obra gehienak elizgizonek moldatuak dira.

Joanes Etxeberri Sarakoa (1668-1749): Jesuitetan ikasi ondoren, medikuntza ikasketak egin zituen Frantziako unibertsitate batean. Sara jaioterria zuen. Gizon kultua eta euskaltzalea zen. Bere gai nagusia euskararen ingurukoa izan zen. Obra garrantzitsuenak: Lau-urdiri gomendiozko karta edo guthuna (1718), Eskuararen hatsapenak, eta Euskarazko hatsapenak latin ikasteko.

Prosa Erlijiosoa

  • Mitxel Xurio
  • Joanes Haraneder
  • Bernart Larregi
  • Andres Baratziart
  • Martin Maister

Lan Ez Erlijiosoak

  • Josef Egiategi: Filosofo huskaldunaren ekheia
  • B. Larregi
  • J. Robin

Iraultza Garaiko Puskak

Iparraldeko gizartean eragin zuzena izan zuten Iraultza garaiko gorabeherek. Konbentzio gerraren (1793-1795) inguruan, asko sufritu zuten Hego Euskal Herriko zenbait eskualdetakoek frantses armadaren inbasioarekin. Urte nahasi haietan, Iparraldeko jende askok muga igaro eta Hegoaldean bilatu zuen nolabaiteko babesa.

Apaiz ugari:

  • Jean Robin
  • Salbat Monho

Badira Iraultzaren aldeko bertso banaka batzuk ere. Jende askok beldurrez Hegoaldera alde egin zuen.

XVIII. Mendea 2: Hegoaldeko Idazleak eta Euskararen Susperraldia

Aurreko bi mendeetan izugarrizko aldea hartu zion Iparraldeak Hegoaldeari. XVIII. mendean diferentzia hori txikitzen joan zen, XIX. mendean parekatu eta XX. mendean Hegoaldeak aurrea hartu zion.

Gipuzkoako eta Bizkaiko Idazleak

  • J. Otxoa Arin (Gipuzkoa)
  • J. Irazusta (Gipuzkoa)
  • M. Arzadun (Bizkaia)

Manuel Larramendi (1690-1766): XVIII. Mendeko Erreferente Nagusia

XVIII. mendeko gizonik ospetsuena izan zen. Hernanin jaio eta Bilbon bizi ondoren, Jesusen Konpainian egin zituen ikasketak. Palentzian, Salamancan eta Valladoliden goi mailako hizlari eta irakasle izan zen, eta Karlos II.a erregearen aitorle ere bai. Loiolan kokatu zen, hil arte. Gai nagusiak: euskara, Euskal Herria eta Gipuzkoa. Obrak:

  • De la antiguedad y universalidad del Bascuence en España (1728)
  • El Imposible Vencido (1729)
  • Diccionario Trilingue del Castellano, Bascuence y Latin (1745)

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zein izan zen zubereraz idatzitako lehen liburua?

Joan Tartasen Onsa hiltzeko bidia (1666) izan zen, heriotza on baterako prestakuntzari buruzkoa.

Zergatik deitzen zaio XVIII. mendeari "Argien mendea"?

Testuaren arabera, mende honi "Argien mendea" deitzen zaio, eta argitaratzen diren obra gehienak elizgizonek moldatu zituzten.

Zein obra idatzi zituen Manuel Larramendik?

De la antiguedad y universalidad del Bascuence en España (1728), El Imposible Vencido (1729) eta Diccionario Trilingue del Castellano, Bascuence y Latin (1745) idatzi zituen.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein urtetan argitaratu zen Onsa hiltzeko bidia?
2. Nongoa zen Joanes Etxeberri Sarakoa?
3. Zein da Manuel Larramendiren liburu ezagunenetako bat?
4. Zein gai nagusi izan zituen Larramendik?
5. Zer eragin izan zituen Iraultzak Iparraldean?
6. Zein mendetan parekatu zuen Iparraldeak Hegoaldea?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.