Euskal Literaturaren Pizkundea eta Jose Manuel Etxeita

Beste atzerriko hizkuntzak-n eguneratua4,84 KB

Laburpena

Testuak XX. mendeko euskal literaturaren pizkundea aztertzen du, batez ere Aitzol (José de Aristimuño) eta Errepublika garaiko euskal kultur mugimenduaren inguruan. Jose Manuel Etxeitaren eleberrigintza ere sakonki aztertzen da, bere lanen edukia, egitura eta estiloa barne.

Funtsezko puntuak

  • José de Aristimuño "Aitzol"ek (1896-1936) "Aitzolen belaunaldia" markatu zuen, Jokin Zaitegik bataiatua.
  • 1927an Euskaltzaleak elkartea sortu zen euskal kultura suspertzeko, Lizardi, Orixe eta G. Mujikarekin batera.
  • Aitzolek Yakintza aldizkaria eta El Día egunkaria sortu zituen, euskara eta euskal kultura defendatzeko.
  • La muerte del euskara o los profetas de mal agüero (1931) liburuan Unamuno, Baroja eta Ortega y Gasset kritikatu zituen.
  • Jose Manuel Etxeitak Josetxo (1909) eta Jayoterri maittia (1910) nobelak argitaratu zituen.
  • Lo que es la madre a pesar de los pesares autobiografia fikzionatua da, eta Amoríos de Juana y Manuel lanaren oinarri izan zen.

Frogatu zeure burua

XX. mendea: Euskal Literaturaren Pizkundea

José de Aristimuño, "Aitzol" (1896-1936) tolosarrak garai oso bat markatu zuen, garai laburra zoritxarrez, eta Jokin Zaitegi (1906-1979) poetak "Aitzolen belaunaldia" izenez bataiatu zuena.

Errepublika garaia eta estetika sortzailea

Garai historikoari begiratzen badiogu, ordea, Errepublika Garaiak (1931-1939) ez du soilik une historiko bat adierazten; estetika sortzailea ere kontuan hartuko lukeen bidea izango litzateke berea, proiektu politiko-literario baten barruan. Idazle gazteen bultzatzaile eta euskal kultur pizkundearen sustatzaile izan zen Espainiako Gerra aurreko hamarkadan (1926-1936).

Euskaltzaleak elkartea eta ekimenak

Horrela, 1927an Lizardi, Orixe, G. Mujika eta beste batzuekin Euskaltzaleak izeneko elkartea sortu zuen euskal kultura suspertzeko. Geroago, hainbat lehiaketa antolatu zituen:

  • "Euskal Poesiaren Eguna" (1930-1936)
  • "Kirikiño" saria (1929-1934)
  • "Bertsolari Eguna" (1935-1936)

Argitalpenak eta euskararen defentsa

Euskal kulturari buruzko Yakintza izeneko aldizkaria eta Donostiako El Día egunkaria sortu zituen. Berak egunero-egunero idazten zuen egunkari hartan, euskal kultura berritu, poesia sorkuntza (ahozkoa zein idatzizkoa) suspertu eta euskara bera iraunarazi eta babestu beharra aldarrikatuz.

Betekizun horren barruan nabarmentzekoa da haren La muerte del euskara o los profetas de mal agüero (1931) liburua. Bertan, Unamuno, P. Baroja eta Ortega y Gasseti eraso egiten die, euskararen heriotza iragarri eta nahi zutelako, egokia ez zelakoan mundu modernoko dinamika aberatsari adierazpidea emateko.

Estaturik gabeko nazioen arazoaz interesaturik, bete-betean uste zuen euskara eta euskal literatura estu-estu lotuta zeudela Euskadiren burujabetzaren aldeko borrokarekin.

Jose Manuel Etxeita: Eleberrigintzaren hastapenak

Lanei dagokionez, bi nobela argitaratu zituen: Josetxo eleberria 1909an eta Jayoterri maittia 1910ean. Poema liburu bat ere argitaratu zuen 1913an, Au, ori ta bestia izenburupean. Horrez gain, Josetxo eleberria argitaratu aurretik, 1886an, Amoríos de Juana y Manuel eta Lo que es la madre a pesar de los pesares lan autobiografikoa argitaratu zituen. 1915ean, Antonio Truebaren ipuin batzuen itzulpenak argitaratu zituen.

Lanen azterketa sakona

  • Lo que es la madre a pesar de los pesares lana fikzio moldean emandako autobiografia dugu. Berea ez balitz bezala, lehen pertsonan kontaturiko Manuelen biografia ematen da, baina esaten da Manuel hori Jose Manuel Etxeita dela. Liburuak autorearen bizitzako bi arazo jorratzen ditu: maitasuna eta nabigazio-bizimodua. Maitasunari dagokionez, liburuak islatzen du nola hamaika urterekin Juanaz maitemindu zen eta nola konpondu zuen amarekin zuen auzia. Bestetik, nolakoa zen nabigazio-bizimodua kontatzen du.
  • Amoríos de Juana y Manuel lan garrantzitsua da, Josetxo lanaren moldapen fikzionatua baita; nobelan kontatzen diren hainbat eta hainbat pasarte liburu honetan kontatutakoetan oinarritu baititu egileak. Beraz, ezin da erabatean esan Josetxo ohiturazko nobela denik. Benetako tokiak agertzen dira lanean: Habana eta Mexikoko Matanzas.
  • Josetxo (1909) urtean argitaratu zuen Etxeitak. Josetxo ijitoek ostu duten umezurtz baten istorioa da. Ijitoek Josetxo Mundakako etxe zabal batean uzten dute, eta Jose Manuel Etxeitaren biografiari jarraituz, pertsonaiak haren bidea egingo du: herriko neskatxa lirain batekin ezkondu eta ogibidean arrakasta izango du. Nobelaren bukaeran bere benetako familia ezagutuko du protagonistak.
  • Jayoterri maittia 1910. urtean argitaratu zuen. Nobela honetan egileak bigundu egiten du pertsonaien bizitzeko joera. Artzain giroko nobela da hasieran, baina emigrazioaren gaia tratatzen du ondoren. Ekintzak Mexiko eta Euskal Herriaren artean kokatzen ditu. Erabili zuen euskara bizkaiera zen.

Ondorioak eta estiloa

Azken bi lan hauek euskal eleberria bere lehen urratsak ematen ari zenean argitaratu zituen; beraz, euskal hizkuntzako genero horretako lehen sortzaileetako bat dela esan daiteke Jose Manuel Etxeita.

Dena dela, autobiografiak nobelaren esparru bat hartzen badu ere, onartu beharra dugu Jose Manuel Etxeitaren nobela ulertzeko modua nobela erromantiko eta folletinarekin loturik agertzen dela. Nobela erromantikoaren aztarnak agertzen baditu ere, ez dira alde batera utzi behar Jose Manuel Etxeitak agertzen dituen esparru errealistak, hala nola bizi izandakoan oinarrituriko itsasoko pasarteak.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer izan zen "Aitzolen belaunaldia"?

Jokin Zaitegi poetak bataiatu zuen izena, José de Aristimuño "Aitzol"ek markatutako garaia izendatzeko. Garai laburra izan zen, 1936an Aitzol hil zelako.

Zein da Josetxo eleberriaren argumentua?

Ijitoek umezurtz bat Mundakako etxe batean uzten dute. Pertsonaia herriko neskatxa batekin ezkondu eta ogibidean arrakasta izango du, eta nobelaren amaieran bere benetako familia ezagutuko du.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Nork bataiatu zuen "Aitzolen belaunaldia" izena?
2. Zein urtetan sortu zen Euskaltzaleak elkartea?
3. Zein liburutan kritikatu zituen Aitzolek Unamuno, Baroja eta Ortega y Gasset?
4. Zein urtetan argitaratu zen Josetxo eleberria?
5. Zein da Jayoterri maittia nobelaren ingurua?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.