Erdialdeko euskalkia: eremua, azpieuskalkiak eta literatura

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua1,99 KB

Laburpena

Testuak erdialdeko euskalkia aurkezten du, gipuzkera izenez ere ezaguna dena, eta non hitz egiten den azaltzen du. Euskara batuaren oinarria izan zela, bere hiru azpieuskalkiak eta literatura-erabilera ere jorratzen ditu, idazle ezagunekin.

Funtsezko puntuak

  • Erdialdeko euskalkia, gipuzkera izenez ezaguna, Gipuzkoako zati handi batean eta Nafarroako eskualde batzuetan hitz egiten da.
  • Euskaltzaindiak euskara batuaren oinarrizko proiektua erdialdeko euskaran oinarritu zuen, Gipuzkoa Euskal Herriko erdigunean dagoelako.
  • Erdialdeko euskalkiak hiru azpieuskalki ditu: sartaldekoa, erdigunekoa eta sortaldekoa.
  • XVII. mendean lortu zuen euskalki literario izatea, Manuel Larramendi idazlearen eraginez.
  • Beterriko hizkera guipuzkoar idazle askok erabili zuten literaturarako, Iztueta eta Lardizabal besteak beste.

Frogatu zeure burua

’ERDIALDEKOEUSKERAREN SARRERA :Euskalkiaren eremua:Erdialdeko euskalkia,gipuzkera izenaz ere ezaguna,Gipuzkoako zati handi batean eta harekin muga egiten duten Nafarroako zenbait eskualdetan hitz egiten da.Beraz,batetik ez da Gipuzkoa osora zabaltzen,gauza jakina baita Deba arro gehienean mendebaldeko euskalkia hitz egiten dela, eta bestetik,Nafarroako eskualde batzuetara ere zabaltzen hari da.ERDIALDEKOA ETA EUSKARA BATUA:Euskaltzaindia euskera batuaren oinarrizko egitasmoa zehazteko erdialdeko euskaran oinarritu zen.Izan ere, Gipuzkoa euskal herriko erdigunean dagoenez, kontsideratu zen hango hizkera zela euskaldun gehienek errazen ulertzen zutena.Azpieuskalkiak:3 azpieuskalki ditu erdialdeko euskalkiak:sartaldekoa,erdigunekoa eta sortaldekoa.Sartaldekoan 2 hizkera:urolaldekoa,goierrikoa.Erdigunekoan 3:beterrikoa,iparraldean eta tolosaldekoa.Sortaldekoak 2 hizkera:iparraldean oiartzun,hondarribia,irun eta aranokoa eta hegoalden larraun,basaburua eta imotz ibarretakoa.Literatura:lehen lekukoak.   Erdialdeko euskalkiak xvii.Mendean lortu zuen euskalki literario izatea eta eragile nagusia Manuel Larramendi idalzea izanzan.Euskara giputza erabili duten idazle ospetsuak:Kardaberaz eta iturriaga.Beterriko hizkera izan dela guipuzkoar idazle askok literatura egiteko erabili dutena,nahiz eta batzuk beterritarrak ez izan.Horren adibide dira iztueta eta lardizabal zaldibiarrak.Joan Antonio Mogel bizkaitarrak ere Beterriko euskara oso gustoko zuen eta erabili inzun zenbait obratan.Txomin Agirre ondarroarrak,Garoa eleberria idazteko Beterriko euskara eabili zuen ere.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Non hitz egiten da erdialdeko euskalkia?

Gipuzkoako zati handi batean eta harekin muga egiten duten Nafarroako zenbait eskualdetan hitz egiten da. Deba arro gehienean, ordea, mendebaldeko euskalkia hitz egiten da.

Zergatik oinarritu zen euskara batua erdialdeko euskaran?

Gipuzkoa Euskal Herriko erdigunean dagoenez, hango hizkera euskaldun gehienek errazen ulertzen zutena zela kontsideratu zen.

Zein azpieuskalki ditu erdialdeko euskalkiak?

Hiru azpieuskalki ditu: sartaldekoa, erdigunekoa eta sortaldekoa. Sartaldekoak urolaldekoa eta goierrikoa ditu, erdigunekoak beterrikoa eta tolosaldekoa, eta sortaldekoak iparraldeko eta hegoaldeko hizkerak.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein izen ezagutzen da erdialdeko euskalkia?
2. Zein euskalkitan oinarritu zen Euskaltzaindia euskara batua egiteko?
3. Noiz lortu zuen erdialdeko euskalkiak euskalki literario izatea?
4. Nor izan zen euskalki literario bihurtzeko eragile nagusia?
5. Zein eleberria idazteko erabili zuen Txomin Agirrek Beterriko euskara?
6. Zein azpieuskalkitan sartzen dira Oiartzun, Hondarribia eta Irun?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.