Euskal atsotitzak, esamoldeak, sinonimoak eta antonimoak

Psikologia eta soziologia-n eguneratua5,21 KB

Laburpena

Dokumentu honek euskarazko atsotitz ugari azaltzen ditu, bakoitzaren esanahia laburki argituz. Gainera, hitz sinonimo eta antonimo batzuk eta esamolde batzuk jasotzen ditu, hizkuntza-ezagutza hobetzeko.

Funtsezko puntuak

  • Atsotitz askok gizakien jokabidea eta bizitzaren gauzak deskribatzen dituzte, adibidez 'Osasuna munduko ondasuna' edo 'Jaioak hiltzea zor'.
  • 'Gogoa den tokian, aldaparik ez' atsotitzak esan nahi du gustuko dugun lana errazago egiten dugula.
  • 'Geroa, alferraren leloa' atsotitzak alferkeria eta ekintzak atzeratzearen arriskua azaltzen ditu.
  • Sinonimo eta antonimo zerrenda bat dago, esaterako 'heldu' hitzaren sinonimoa 'eutsi' eta antonimoa 'askatu' dira.
  • Esamoldeek esanahi figuratua dute; adibidez 'neureak eta bi esan' haserre edo beldurgarriak izatea adierazten du.

Frogatu zeure burua

Atsotitzak

  • Beste lekuetan ere txakurrak oinutsik ibiltzen dira.

    (Gauzak ez direla beti errazak izaten, baina leku guztietan arazoak daude.)

  • Bost zentimoko pupua eta hamar zentimoko trapua.

    (Askotan arazo txikiek irtenbide garestiagoa behar dutela uste dugu; baina benetan ez da hainbesteko arazoa izaten.)

  • Errementariaren etxean zotza nagusi.

    (Azalpena: Norbera bere arloan aditua izan arren, batzuetan bere inguruan ez ditu bere ezagutzak erabiltzen.)

  • Geroa, alferraren leloa.

    (Norbaitek egin beharrekoak egin beharrean beste zerbait egitea nahiago duenean, geroago egiteko uzten du, eta gehienetan etorkizunean egin gabe gelditzen da.)

  • Gogoa den tokian, aldaparik ez.

    (Egiten ari garena gustuko dugunean eta gogoz egiten dugunean, errazago egiten ditugu ekintzak, gorroto ditugun ekintzak baino.)

  • Haizeak nora, zapiak hara.

    (Bakoitzak bere interesen arabera mugitzen dela. Gure helburua lortzeko bidea aukeratuz ekintzak moldatzen ditugu.)

  • Hartzeko pronto eta emateko tonto.

    (Gauza bat hartzeko prest gaudela, baina guk ematerakoan ez gaudela prest; hau da, interes pertsonaletan bakarrik pentsatzen denean erabiltzen da.)

  • Izenetik izanera gogoa zubi.

    (Norbaitek benetan zerbait izan nahi badu, gogoa eta ahalegina dira horretarako bidea. Izena edo itxura izateak ez du balio; ekintzek erakusten dute benetan nor garen.)

  • Kalean uso, etxean otso.

    (Jende askok itxura ona du kanpoan, baina etxe barruan oso desberdinak dira. Egoera desberdinen arabera nortasuna aldatzen dela azaltzen du.)

  • Lan lasterra, lan alferra.

    (Arinegi eta presaka egindako lana, sarritan ez da ondo ateratzen.)

  • Non gogoa, han zangoa.

    (Gizakiok gogo eta desirak jarraituz jokatzen dugula.)

  • Osasuna munduko ondasuna.

    (Osasuna gizakien altxor preziatuena dela azaltzen du.)

  • Ogi gogorrari hagin zorrotza.

    (Egoera latzen aurrean gure erantzuna indartsua izan behar dela dio.)

  • Sosa duenak kontatu, poza duenak kantatu.

    (Askotan dirua duten pertsonek hura dutela erakutsi nahi dute, eta pozik bizi dena bere zoriona erakusten du; hau da, pozik bizitzeko ez dela beharrezkoa dirua.)

  • Txapel batekin bi buru ezin estali.

    (Gauza bat bi zereginetarako erabiltzearen desegokitasuna adierazteko. Pertsona bat bi zeregin edo gehiagotan batera ezin dela egon adierazteko.)

  • Jaioak hiltzea zor.

    (Jaiotzen den oro hilko da; heriotza bizitzaren parte da.)

  • Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau.

    (Gauzak urrunetik ikusita hobeak edo ederragoak iruditu ohi dira, baina gerturatu ahala errealitatea bestelakoa izan daiteke.)

  • Usteak erdi ustel.

    (Zerbaiti buruzko ziurtasunik ez badago, ziur aski ez dela egia izango.)

  • Zaldia joan eta mando etorri.

    (Helburu handien bila abiatu, eta esku hutsik geratzea; goi nahitik hasi eta ezer gabe bukatu.)

  • Zenbat buru hainbat aburu.

    (Pertsona bakoitzak bere iritzia du, eta iritziak ez dira berdinak izaten.)

  • Zozoak beleari ipurbeltz.

    (Beste norbaiti akats bat duela azaltzean, baina norbera antzekoa izatea edo egitea.)

  • Nork bere astoari egiten dio arre.

    (Nork bere arazoei aurre egin behar diela adierazten du. Beste era batera esanda, bakoitzak bere erantzukizuna du.)

Sinonimoak eta Antonimoak

  • heldu = eutsi / askatu
  • saiatu = alegindu / etsi
  • harrapaka = arrapalada / astiro
  • sumindu = haserretu / lasaitu
  • gogor = latz / erraza
  • goibel = triste / alai
  • itaundu = galdetu / erantzun
  • kementsu = ausart / koldar
  • urriti = urrun / hurbil

Esamoldeak

  • Haserre edo beldurgarriak izan:

    • neureak eta bi esan
    • handiak esan
  • Egiak esan:

    • esatekoak esan
    • txakurrenak esan
  • Gauzak argi esan:

    • mihian herdoilik ez izan
    • kopeta garbiarekin hitz egin
    • ahoan bilorik gabe hitz egin
  • Berritsua izan:

    • alpargaten lokarriekin ere hitz egin
    • hitzetan hutsu
  • Ezer ez esan:

    • ez hitzik ez lurrunik egin
    • hitzik ez atera

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer esan nahi du 'Geroa, alferraren leloa' atsotitzak?

Norbaitek egin beharrekoa atzeratzen duenean, sarritan etorkizunean egin gabe geratzen dela adierazten du. Alferkeriaren aurkako aholkua da.

Zein da 'saiatu' hitzaren sinonimoa dokumentuan?

Dokumentuan 'saiatu' hitzaren sinonimoa 'alegindu' da, eta antonimoa 'etsi'.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zer adierazten du 'Osasuna munduko ondasuna' atsotitzak?
2. Zein da 'gogor' hitzaren antonimoa?
3. Zer esan nahi du 'Geroa, alferraren leloa' atsotitzak?
4. Zein da 'harrapaka' hitzaren sinonimoa?
5. Zer esan nahi du 'Hartzeko pronto eta emateko tonto' atsotitzak?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.