DBH mailako Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Euskal fonetika eta fonologia: fonema, alofonoa eta bokalak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,9 KB

FONEMA: Ahoskatu aurretik soinuez dugun irudi abstraktu eta mentalari deritzo fonema. Fonemak soinu idealak dira, hizkuntza mailakoak. Esanahirik ez badute ere, hitzen esanahia aldatzeko gaitasuna dute. Adibidez: Hala, urde eta urte. Euskarak 29 fonema ditu.

FONOLOGIA: Fonemez arduratzen den hizkuntzalaritzaren atala da, eta fonemak barra bitartean -//- ematen dira.
SOINUA EDO ALOFONOA: Hitz egitean erabiltzen ditugun soinuei deritzegu alofono. Izaera fisikoa dute eta izan liteke hizkuntza bateko soinu batzuk beste ezein hizkuntzatan ez izatea.
FONETIKA: Arduratzen da fenomeno akustikoez -zerbait fisikoa, beraz-, eta kortxete bitartean -[]- ematen dira gramatiketan.
LETRA: Fonemak idatziz adierazteko balio duten zeinuak dira. Euskal alfabetoak
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal fonetika eta fonologia: fonema, alofonoa eta bokalak" »

Hitz definizioak eta esanahien hiztegia

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua5,42 KB

  • Josirik: Hariaren eta jostorratzaren bitartez, batu, lotu, elkartu.
  • Goralpenak: Oka egiteko gogoa.
  • Duda-muda: Duda, zalantza.
  • Ikasi: Ezaguera multzo batez jabetu.
  • Eiki: Egiazki.
  • Isuri: Dagoen ontzia irauliz edo makurtuz (isurkari bat) erorarazi edo jarioarazi.
  • Prolemaren: Bizitzeko bere soldata besterik ez duen pertsona.
  • Ihardetsi: Erantzun.
  • Auzi: Epaile batek erabaki behar duen arazo eztabaidatua.
  • Mesedegarri: Onuragarria.
  • Mardulena: Betea, lodia, baina sendoa, indartsua eta osasuntsua.
  • Gizena: Gantza eta haragi ugari duena.
  • Totelka: Mintzatzeko zailtasunak dituen pertsona, zenbait silaba errepikatuz hitz egiten duena.
  • Barka: Barkamena eskatu.
  • Goganbeharrik: Susmoa.
  • Izterran: Zangoaren edo hankaren zatia.
  • Tarrapataka: Presaka, lasterka.
  • Bibotean: Goiko ezpainaren
...
Jarraitu irakurtzen "Hitz definizioak eta esanahien hiztegia" »

Euskal aditz jokatugabeak eta jokatuak: sintetikoak eta perifrastikoak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,65 KB

Badirudi aditz jokatugabeak euskaraz ugariak izan direla beti eta aditz jokatuak aldiz, sail mugatua. Gainera, jokatugabeetatik sortuak izan direla esaten da eta baita, perifrasi guztiak ez direla sintetikoak baino modernoagoak. Sintetikoak aberats izan arren, ez zuten ez moduri, ez aspekturik ez aldirik adierazten.


Aditzen formari bueltatuz, lehen esan bezala sintetikoak aditz jokatugabeen gainean eratutakoak dira eta hori indartzen duten hurrengo arrazoi hauek aurki ditzakegu: bokal harmonia eta erreduplikazioa jokatugabeetan soilik ematen da, azentu eta hasperen aldaketa ez digu sintetikoetan aurkitzen, aldaketa bereziak lehenengo erroan eta ondoren sintetikora igaro, -ki eta -tsi partizipio marken garapena jokatuen kontra.


Gomezek eta Traskek
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal aditz jokatugabeak eta jokatuak: sintetikoak eta perifrastikoak" »

Euskal ohitura eleberria: ezaugarriak eta egileak (Txomin Agirre, Etxeitia, Atxaga, Lertxundi)

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,7 KB

Euskal Ohitura Eleberria: Ezaugarriak eta Egileak

Euskal ohitura eleberriak herri bateko ohiturak eta bizimodua deskribatzen ditu, historia baten inguruan.

Ezaugarri nagusiak

  • Europako ohitura eleberria XIX. mendean sortu zen; Euskal ohitura eleberria, berriz, XX. mendean.
  • Baserri giroaren eta arrantzaleen bizimoduaren aldekoa.
  • Euskaltzaletasunak, abertzaletasunak eta kristautasunak garrantzi handia dute.
  • Bizimodua: ideala, ona eta garbia.
  • Kanpotik etorritako pertsonaiak oso gaiztoak dira.
  • Pertsonaia sinpleak: zintzoak oso zintzoak eta gaiztoak oso gaiztoak.

Txomin Agirre (1864-1920)

Ondarroan jaioa, euskal idazlea. Kapilaua eta apaiza izan zen Gasteizko seminarioan eta Karrantzan. Euskaltzaindia sortu zenean, euskaltzain oso eta zuzendari izan zen.

Euskal...

Jarraitu irakurtzen "Euskal ohitura eleberria: ezaugarriak eta egileak (Txomin Agirre, Etxeitia, Atxaga, Lertxundi)" »

Menderakuntzazko perpaus elkartuak: sailkapena eta erlazio-hitzak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,73 KB

Menderakuntzazko perpaus elkartuak

Menderakuntzazkoetan, juntadurazkoetan bezala, bi perpaus ditugu, baina ez maila berekoak. Bata perpaus nagusia da, eta bestea mendeko perpausa. Mendekoa perpaus nagusian dago txertatuta. Bi sailkapen egin daitezke: esanahiaren edo funtzioaren araberakoa bata, eta formaren araberakoa bestea.

Perpaus konpletiboak

Zer? galderari erantzuten diote. Erlazio-hizkiak:

  • -(e)la, -(e)nik, -t(z)ea, -t(z)eak, -t(z)eari, -t(z)eko, balitz, ezetz...

Zehar-galderak

Zer? galderari erantzuten diote. Erlazio-hizkiak:

  • -(e)n, -n ala ez.

Erlatibozko perpausak

Erlazio-hizkiak:

  • -(e)n, -tako (-dako), -(r)iko.

Denborazko perpausak

Perpaus nagusiak zer gertatzen den esaten digu, eta mendeko perpausak perpaus nagusia noiz gertatzen den. Erlazio-hitzak:...

Jarraitu irakurtzen "Menderakuntzazko perpaus elkartuak: sailkapena eta erlazio-hitzak" »

Komunikazio elementuak eta hizkuntzaren funtzioak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,71 KB

Komunikazio elementuak

Komunikazio elementuak

  • Igorlea: nork?
  • Hartzailea: nori?
  • Mezua: zer?
  • Kanala: zeren bidez?
  • Kodea: nola?
  • Testuingurua: noiz? Non? Norekin? Zertaz?

Hizkuntzaren funtzioak

  • Adierazkorra: helburua sentimenduak azaltzea; adibidez: "Hau da eguraldi zoragarria!"
  • Eragilea: agindu-, harridura- eta galdera-perpausak dira nagusi; adibidez: "Har ezazu atseden oporretan, bestela leher egin behar duzu!"
  • Erreferentziala: testuinguruari buruzko informazioa ematea du helburu; adibidez: "Atzo euria egin zuen."
  • Fatikoa: kanalak funtzionatzen duen ziurtatzea; adibidez: "Iñaki, entzuten nauzu? Bai?"
  • Poetikoa: mezua estetikoki landuz aurkeztea du helburu, literatur baliabideak erabiliz; adibidez: "Bizitza heldu da eta zure begiak ditut …"
  • Metalinguistikoa:
...
Jarraitu irakurtzen "Komunikazio elementuak eta hizkuntzaren funtzioak" »

Euskal atsotitzak: esanahiak eta jakintza labur-labur

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,82 KB

Esaera zaharrek, mendeetan zehar pilatutako esperientzia eta jakituria laburbiltzen dute. Hona hemen euskal atsotitz hautatuak eta haien esanahiak:

Han ere, txakurrak oinutsik.

Beti daude arazoak, baina lan egin behar dugu.

Nagusi askoren astoa, goseak hil.

Bakoitzak bestea egingo duelakoan, lana egin gabe geratu.

Adiskide honekin, orduak labur.

Benetako lagunekin denbora azkar pasatzen da.

Eguzkia nora, zapiak hara.

Komeni zaienaren arabera aldatzen dute jarrera.

Zenbat buru, hainbat aburu.

Ez da erraza bi pertsona ados jartzea.

Bururik nekatzen ez duena, hankak nekatu behar.

Gauzak pentsatu gabe eginez gero, berriro egin behar izaten dira.

Ituen herrian, begibakarra alkate.

Ezjakinen herrian, zerbait dakiena jakintsua da.

Sua eta ura, belaunetik behera.

...
Jarraitu irakurtzen "Euskal atsotitzak: esanahiak eta jakintza labur-labur" »

Soziolinguistikaren oinarrizko kontzeptuak eta definizioak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,01 KB

Soziolinguistika: Oinarrizko Kontzeptuak

Hizkuntzalaritza eta Hizkuntza

  • Soziolinguistika: Hizkuntzak bere testuinguru sozialean aztertzen dituen hizkuntzalaritzaren adarra da. Hizkuntzaren egoera aztertzen du: zenbat hiztun dituen, zenbat erabiltzen den, etab.
  • Hizkuntza: Komunikatzeko erabiltzen dugun tresna da.
  • Filologoa: Hizkuntzak, bereziki testu zaharrak, aztertzen dituen pertsona da.

Hizkuntza Artifizialak eta Komunitateak

  • Conlang (Constructed Languages): Hizkuntza artifizialak edo eraikitako hizkuntzak dira. Filologoek jostatzeko edo trebatzeko erabiltzen dituzte.
  • Esperantoa: Hizkuntzalariek sortutako hizkuntza bat da, unibertsala izateko helburuarekin sortua. Erraza izan behar luke ikasteko eta erabiltzeko.
  • Hiztun komunitatea: Hizkuntza bateko
...
Jarraitu irakurtzen "Soziolinguistikaren oinarrizko kontzeptuak eta definizioak" »

Bernardo Atxagaren literatur ibilbidea eta Obaba

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,58 KB

Poesiaren ikuspegia

Poesia sozialari bizkar ematen zaio; ez da sinisten poesia mundua aldatzeko tresna izan daitekeenik. Poesia existentzialista ere alde batera uzten da, ez poetak dena zoragarri ikusten duelako, baina larritasunaren adierazpen gehiegizkoak tokiz kanpo geratzen dira. Azkenik, poesia sentimentalari ere uko egiten zaio: nitasunaren agerpen obsesiboak barregarri samarrak eta nerabezaroaren ezaugarri direla-eta, sentimenduak arrazionalizatu egiten dira; hirugarren pertsona erabiltzen du egileak horregatik.

2. Literatura fantastikoa

1980 inguruan, fase berri batean sartu zen, haur literatura idatziz eta genero honi kalitate handia emanez, eta, bestetik, geografia pertsonal bat sortuz: Obaba. Herri txiki horretan gertaturiko istorioak...

Jarraitu irakurtzen "Bernardo Atxagaren literatur ibilbidea eta Obaba" »

Euskal Kantagintza Berria: Lertxundi, Lete, Laboa eta Ez Dok Amairu

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua6,12 KB

Benito Lertxundi: Euskal Kantagintzaren Ikurra

Benito Lertxundi Orio jaio zen, 1942ko urtarrilaren 6an, Errege Egunez. Bera izan zen sendi apal bateko bederatzi anai-arrebetatik azkena.

Lehen Urteak eta Hastapenak

Jaiegun handietan eta familiakoak bildutakoan kantatzen bazuten ere, ez zen musikaririk haien artean. Benitok berak ere zaletasun handiagoa zekarren marrazkietarako-eta, herrian zen organo-jotzaile bati entzuten egotea ere gustatzen zitzaion arren. Garaiko erdal irakaskuntza hura ez zuen batere begikoa, eta herriko eskola bukatutakoan, Zarauzko Arte eta Ofizio Eskolan hasi zen, frantziskotarrenean. Han buztina eta egurra lantzen ikasi zuen, eta bide horretatik lortu zuen lehenengo lana, tallista alegia, zenbait sari irabazteaz gain.

Musika

...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Kantagintza Berria: Lertxundi, Lete, Laboa eta Ez Dok Amairu" »