Menderakuntzazko perpaus elkartuak: sailkapena eta erlazio-hitzak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,73 KB

Laburpena

Dokumentuak menderakuntzazko perpaus elkartuak azaltzen ditu: perpaus nagusia eta mendeko perpausa nola lotzen diren eta nola sailkatzen diren. Ondoren perpaus mota bakoitzaren erlazio-hizkiak eta erlazio-hitzak ematen ditu: konpletiboak, zehar-galderak, erlatiboak, denborazkoak, moduzkoak, konparaziozkoak, helburuzkoak, kausazkoak, baldintzazkoak eta kontzesiboak. Ikasleak perpaus mota bakoitza nola identifikatu ikasiko du.

Funtsezko puntuak

  • Menderakuntzazko perpausetan perpaus nagusia eta mendeko perpausa daude; mendekoa nagusian txertatuta dago.
  • Menderakuntzazko perpausak bi modutan sailka daitezke: esanahiaren edo funtzioaren arabera, eta formaren arabera.
  • Perpaus konpletiboak 'zer?' galderari erantzuten diote eta -(e)la, -t(z)ea, balitz bezalako hizkiak dituzte.
  • Denborazko perpausak aurrekotasuna, gerokotasuna, berehalakotasuna eta aldiberekotasuna adierazten dituzte.
  • Helburuzko perpausak 'zertarako' galderari erantzuten diote eta -t(z)eko hizkia erabiltzen dute.
  • Baldintzazko perpausak perpaus nagusia betetzeko baldintza adierazten dute, adibidez (baldin) ba- edo -(e)z gero bidez.
  • Kontzesiboak oztopo bat gainditzen den adierazten dute, adibidez -(e)n arren edo nahiz eta bidez.

Frogatu zeure burua

Menderakuntzazko perpaus elkartuak

Menderakuntzazkoetan, juntadurazkoetan bezala, bi perpaus ditugu, baina ez maila berekoak. Bata perpaus nagusia da, eta bestea mendeko perpausa. Mendekoa perpaus nagusian dago txertatuta. Bi sailkapen egin daitezke: esanahiaren edo funtzioaren araberakoa bata, eta formaren araberakoa bestea.

Perpaus konpletiboak

Zer? galderari erantzuten diote. Erlazio-hizkiak:

  • -(e)la, -(e)nik, -t(z)ea, -t(z)eak, -t(z)eari, -t(z)eko, balitz, ezetz...

Zehar-galderak

Zer? galderari erantzuten diote. Erlazio-hizkiak:

  • -(e)n, -n ala ez.

Erlatibozko perpausak

Erlazio-hizkiak:

  • -(e)n, -tako (-dako), -(r)iko.

Denborazko perpausak

Perpaus nagusiak zer gertatzen den esaten digu, eta mendeko perpausak perpaus nagusia noiz gertatzen den. Erlazio-hitzak:

  • Aurrekotasuna: baino lehen(ago), aurretik, orduko...
  • Gerokotasuna: ... eta gero, ondoren, ostean, -takoan, -nez gero, -(e)netik...
  • Berehalakotasuna: bezain laster, bezain pronto, bezain arin, eta berehala, -(e)neko...
  • Aldiberekotasuna: -(e)nean, -(e)n bakoitzean, -(e)n gehienetan, -(e)n guztietan, -(e)n guztian, -(e)n aldiro.

Moduzko perpausak

Ekintza nola edo zelan betetzen den esaten dute. Erlazio-hizkiak:

  • -(e)n bezala, -(e)n moduan, -(e)n legez, -(e)n antzera, -(e)n gisan, -(e)n arabera, -(e)n heinean, -(e)nez, ba... bezala...

Konparaziozko perpausak

Bi zati elkarrekin konparatzen dira:

  • Berdintasuna: -(en) bezain, adina, bezainbeste.
  • Desberdintasuna: baino... -ago, baino gehiago, baino gutxiago.

Helburuzko perpausak

Zertara eta zertarako galderei erantzuten diote. Erlazio-hizkiak:

  • -t(z)eko, -t(z)ekotan, -t(z)eagatik, -t(z)earren, -t(z)era.

Kausazko perpausak

Ekintza zergatik gertatzen den esaten dute. Erlazio-hitzak:

  • -(e)lako, ... eta, bait-, -(e)la eta, zeren... bait-, -(e)nez gero, -(e)la kausa, -(e)la medio, -t(z)eagatik, -t(z)earren.

Baldintzazko perpausak

Perpaus nagusia betetzeko baldintza esaten dute. Erlazio-hitzak:

  • (baldin) ba-, -(e)z gero, -t(z)ekotan...

Perpaus kontzesiboak

Perpaus nagusia betetzeko zein oztopo edo eragozpen gainditzen duten esaten dute. Erlazio-hitzak:

  • -(e)n arren, nahiz eta..., -(e)n... ba... ere, arren, -ta ere, -agatik...

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer dira menderakuntzazko perpaus elkartuak?

Bi perpaus dituzte, perpaus nagusia eta mendeko perpausa, baina ez dute maila berekoak. Mendekoa nagusian txertatuta dago.

Zein galderari erantzuten diote perpaus konpletiboek?

Zer? galderari erantzuten diote, eta erlazio-hizkiak -(e)la, -t(z)ea, balitz eta antzekoak dira.

Zein hizki erabiltzen dira helburuzko perpausetan?

-t(z)eko, -t(z)ekotan, -t(z)eagatik, -t(z)earren eta -t(z)era erabiltzen dira.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein da menderakuntzazko perpausaren ezaugarri nagusia?
2. Zein galderari erantzuten diote perpaus konpletiboek?
3. Zein hizkia da helburuzko perpausetan erabiltzen dena?
4. Zein perpaus mota adierazten du ekintza zergatik gertatzen den?
5. Zein erlazio-hitz da kontzesiboetakoa?
6. Zer adierazten dute baldintzazko perpausek?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.